Musika plazako Dorronsoro Anaiak harategiak 25 urte bete ditu, eta hori dela eta, bazkaria eta talasoterapia zirkuitua zozkatu ditu. Sari horren irabazlea Iñaki Benito izan da. Bestalde, harategiak eskerrak eman dizkie “25 urte horietan bezero izan diren guztiei”, eta “horrela jarraitzeko” eskatu die.
Herrirak bigarren deialdia egin zuen Gernikako koadroaren zozketarentzat, eta zenbaki sariduna asteleheneko ONCEren zozketaren arabera atera da. Zenbaki hori 5019 izan da. Saria tokatu zaionak hemendik aurrera hamabost eguneko epea izango du Gernikako koadroa hartzeko.
Fanderiako pilotalekua datorren denboraldian erabiltzeko orduen zozketa egingo dute asteazkenean. Zozketa horren bidez erabakiko dute zein ordutan eta zeintzuk erabili ahal izango duten pilotalekua irailaren 1etik 2013ko irailaren 1era. Interesa duenak derrigorrez azaldu beharko du zozketan, asteazkenean, 20:45ean, pilotalekuan bertan. Zozketan taldea osatuko duten lau pilotarien zerrenda aurkeztu beharko da, eta gutxienez, horietako batek Errenteria-Oreretan [...]
18:00etan, azalpenen eta txalapartaren ondoren, irrintziarekin lehertu zen festa. Edalontziekin eman zuten zenbakiaren zozketan, berriz, honako zenbakia suertatu zen irabazle: 2.418. Hamabost eguneko epea dauka irabazleak, OARSO BIDASOKO HITZAtik oparia jasotzera pasatzeko.
Larunbatean egindako Stock Azokan La Perlarako hiru sarrera zozkatu zituzten (bina irabazleko), eta bi errenteriarrek eta pasaitar batek irabazi dituzte: Oreretako Maria Angeles Gil Robles eta Mari Paz Andoñok eta Pasaiako Juan Jose Moranek.
2011n zehar jaunartzea egin zuten eta ezkondu zirenen artean Foto Valentin argazkilaritza dendak zozketa egiten du urtero San Balentin egunean. Aurten, Aroa Peñak irabazi du jaunartzetako saria. Horri esker, estudio sesioa dohainik atera zaio. Ezkontzetako saria, berriz, Intzine eta Isidro bikoteak eraman du; iazko ekainaren 25ean ezkondu ziren. 600 euroko bonoa eskuratu dute ezkonberriek, eta [...]
Gabonetako loteriarekin batera, Ereintza eskubaloiak ere saskia zozkatu zuen, eta Mikel del Val izan zen irabazlea. Bestalde, atzo, Bankoa Gabon Kopa jokatu zuten Haur eta Alebin mailetan. Ereintzako haurrek Elgoibar eta Oñati taldeen kontra jokatu zuten, egun osoan zehar, Galtzarabordako kiroldegian
Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Veronica Fernandez Gascon izan da kirol instalazioen gaineko inkesta egin dutenen artean egindako zozketaren irabazlea. Inkestan parte hartu eta irabazle izateagatik 50 euro irabazi ditu, kirol materiala erosteko.
Igandean San Tomas Azoka antolatu zuten Agustinetan, eta bertan saskia zozkatu zuten. Saskia tokatu zaion zenbakia 689 izan da. Zenbaki hori daukanak auzo elkartearen tabernatik pasatu beharko du saskia jasotzera. Auzo elkarteak jakinarazi du eguna euritsua izan bazen ere, azoka arrakastatsua izan zela, eta prestatutako txistorra eta odolki guztiak bukatu zirela.
Udazkeneko zozketa egin du Errenkoalde Errenteria-Oreretako merkataritza, ostalarita eta zerbitzu elkarteak. Horrenbestez, sari nagusia, 3.000 euroko erosketa txartela, 052.462 zenbakiarentzat izan da. Urtaro guztietan bezala, udazkenean ere erosketak egitearekin batera txartelak banatu dituzte Errenkoaldeko dendetan. Sari nagusia 3.000 euroko erosketa txartela izan da, eta gainontzekoak, berriz, 1.000 euroko erosketa txartel bat, eta 500 euroko lau [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Elkarretaratzeak egin dira Ondarroan, Lekeiton, Markina-Xemeinen eta Mutrikun, besteak beste. Ondarroan 70 bat herritar batu dira Alamedan, 19:00etan. Mutrikun Goiko
EHNEk basurdeen ugalketa kontrolatzeko "neurri eraginkorrak" eskatu dizkio Gipuzkoako Aldundiari, eta, ugalketaren erakusgarri, bideo bat bidali du, Urbian udazkenean grabatutakoa zelakoan. Bideoa, ordea, Europa
LABen arabera, langileen %85ek bat egin dute lanuztearekin, eta Tolosaldean eta Urola Kostan ari da izaten eraginik handiena. LAB eta ELA sindikatuen goizeko protestak jendetsuak izan dira. Arratsaldean hainbat
Metalgintzako sektoreko langileek greba egin dute Gipuzkoako hitzarmena defendatuz Adegi patronalaren aurrean. Mari Mujika metalgintzako LABeko Tolosaldeko arduradunak azaldu duenez,