Mezuak etiketatuta ‘ zintzilik ’

Programazioa aurkezteko saio berezia, Zintzilik-en

2012/11/09
Nork

Zintzilik irrati libreak 2012-2013 ikasturteko programazio berria aurkeztuko du bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Bi orduko irratsaio berezia egingo dute irratiko kideek: saio zahar eta berrien aurkezpena egingo dute, baita aurtengo kolaboratzaileena ere, besteak beste. Agertzeko gonbita luzatu diete irratia gustuko duten guztiei.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hedabideak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Programazio berria aurkezteko saio berezia egingo du Zintzilik-ek

2012/11/08
Nork

Larunbatean programazio berria aurkeztuko du Zintzilik irratia, eta horretarako, irratsaio berezia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bi orduko iraupena izango du, eta denboraldiko saio zahar eta berriak jakinaraziko dituzte, eta baita aurtengo kolaboratzaileak aurkeztu ere. Herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpen festara, “mikroetatik inoiz pasatu ez direnak eta lagundu dutenak”. Perrategi zaharrean egongo dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Abiatzear da Zintzilik Irratiaren denboraldi berria

2012/10/16
Nork

28.en denboraldia du aurten Zintzilik irrati libreak, eta larunbatean 2012-2013 denboraldirako programazioa aurkeztuko du Perrategian, 12:00etan. Bereziki irratian kolaboratu nahi dutenei luzatu die joateko deialdia. Hala ere, interesdunen batek azaldu ezin badu, zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidean edo Twitter edo Facebook bidez jar daiteke harremanetan irratiarekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik irratiak denboraldi berria aurkeztuko du larunbatean

2012/10/15
Nork

Denboraldi berria aurkeztu du larunbatean, 12:00etan, Zintzilik irrati libreak, eta dagoeneko 28.ena izango da. Aurkezpenera joatera animatu dituzte bereziki irratian kolaboratu nahi dutenei. Hala, irratsaio batean lan egin nahi izanez gero, Perrategitik azaltzeko deia egin diete larunbatean. Hala eta guztiz ere, egun horretan azaldu ezin badute zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidera idaztea edo Twitter edo Facebooken bidez harremanetan jartzeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik irratiak greba orokorraren jarraipena egingo du bihar

2012/09/25
Nork

Greba orokorrarekin bat egin du Zintzilik irratiak, eta horrenbestez, biharko programazio berezia prestatu du. Hala, grebaren inguruko gertaerak kontrainformatuko dituztela esan dute “era militante batean”. Goizeko hamarretatik aurrera, grebako datuak, mobilizazioen jarraipenak, elkarrizketak, musika antikapitalista… eskainiko dute. Horrez gain, mikrofonoak irekiko dituzte eta parte hartu nahi duenak 943 52 74 07 telefono zenbakira deitu beharko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik Irratian irratsaio berezia egingo dute etzi

2012/07/20
Nork

Etzi amaituko du denboraldia Zintzilik Irratiak, eta jaiekin bat eginez, madalenei buruzko saio berezia egingo dute. 17:00etatik aurrera, beraz,  berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitaraua, elkarte eta herritarrekin elkarrizketak egingo dituzte, eta txupinazoa ere zuzenean emango dute. Zintzilik FM 100ean entzun daiteke, baita Interneten ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hedabideak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik irratiak madalenetako jarraipena egingo du

2012/07/19
Nork

Etzi bukatuko du denboraldia Zintzilik irratiak, eta Madalen bezpera izanik, bien arteko nahasketarekin osatuko du saioa: urteko berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitarau alternatiboa, elkarteekin elkarrizketak, txupinazoa zuzenean. Era berean, gogorarazi du Zintzilik irratiaren txosna jarrita egongo dela Arenalean. Janari beganoa egongo dela aurreratu du, eta horri laguntzeko hainbat edari berezi. Era berean, ekintzak ere egingo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Julen Mendoza Zintzilik irratian

2012/07/10
Nork

Bihar Julen Mendozari elkarrizketa egingo diote, 20:00etatik aurrera, Zintzilik irratian. Alkatetzan egin duen lehen urtearen errepasoa egiteaz gain, aurrera begirako proiektu eta erronkei buruz galdetuko diote. Entzuleek ere aukera izango dute parte hartu eta euren galderak eta zalantzak botatzeko, 20:30etik aurrera. 943 52 74 07 telefono zenbakira deitu beharko dute, horretarako. Dagoeneko Zintzilik irratiko zenbait [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Grebaren jarraipena egingo du Zintzilik irratiak

2012/03/27
Nork

Etzi greba orokorraren jarraipena egingo du Zintzilik irratiak, eta horretarako programazio berezia prestatu du: grebaren datuak, mobilizazioen jarraipena, elkarrizketak, musika antikapitalista… Goizeko hamarretan hasiko da saio berezia, eta arratsaldeko bostak arte egongo dira grebaren inguruan sortzen den informazio guztia igortzen. Entzuleen eskura ere telefono zenbaki bat utzi dute, euren iritziak eta esperientziak jasotzeko: 943 52 74 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik udaberriko programazioa prestatzen hasi da

2012/03/01
Nork

Udaberria gainean dela kontuan hartuz, Zintzilik Irratia urtaro horretarako programazioa prestatzen hasi da, eta herritarrengana ere zuzendu du deialdi bera. Hala, etzi elkartuko dira Zintzilik Irratian bertan (Tomas Lopez kalean, Perratoki zaharrean), 12:00etan. Irratsaio bat egin nahi duen oro gonbidatuta dagoela adierazi dute antolatzaileek. Interesa duenak Zintzilik Irratiarekin jar daiteke harremanetan zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidera idatzita. Facebook eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)