Mezuak etiketatuta ‘ ziklo ’

Santa Zezilia Ziklo “aberatsa eta anitza” prestatu du Andra Marik

2012/11/16
Nork
Santa Zezilia Ziklo “aberatsa eta anitza” prestatu du Andra Marik

Bihar hasiko da Andra Mari Abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalekin batera prestatzen duen Santa Zezilia Zikloa. Hurrengo igandera arte egitarau “aberatsa eta anitza” prestatu du abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalek, Jose Manuel Tife abesbatzako zuzendariak azaldu duenez. Gaineratu duenez, musika ikuspegi eta baliabide guztiek tokia izango dute, baita dantzak ere. Hala nola, txistulariak, bertsolariak, orkestra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Iruzkin bat »

Organo erromantikoaren zikloan parte hartuko du Andra Marik

2012/10/04
Nork

Bergarako Santa Marina elizan, Azkoitiko Jasokundeko Andra Maria elizan eta Loiolako Basilikan XIII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa egingo dute hilabete osoan zehar, eta Errenteria-Oreretako Andra Mari Abesbatzak ziklo hori irekiko du igandean, Loiolako basilikan. Jose Manuel Tife egongo da zuzendaritzan, eta Ana Belen Garciak joko du organoa. Urriko larunbat eta igandetan egingo dute nazioarteko zikloa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Herri kantuei ere tartea egingo diete Santa Zezilia zikloan

2011/11/10
Nork
Herri kantuei ere tartea egingo diete Santa Zezilia zikloan

AMA Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia musika zikloak 29. urtea izango du aurtengoa, eta ekitaldi honetan lehen aldiz, herri kantuei egingo diete tartea. Horrenbestez, kantu jira edo mutxikoak ikusi eta entzuteko aukera izango da, etzitik hilaren 20ra. Horixe izango da beste berritasunetako bat: data. Aurten, astebete aurreratu dute zikloa. Mari Carmen Garmendia AMAko presidentearen arabera, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Batera Baik egungo egoera politikoari buruzko mahai-ingurua antolatu du gaurko

2011/11/09
Nork
Batera Baik egungo egoera politikoari buruzko mahai-ingurua antolatu du gaurko

Garai politiko berriaren harira, Batera Bai ekimenak mahai-ingurua antolatu du gaur arratsalderako Aieteko adierazpena, ETAren behin betirako su-eten iragarpena: eta orain zer? izenburupean. Mahai-inguru horretan Mario Zubiaga Zientzia Politikoetako doktoreak eta EHUko katedradunak, Ramon Zallo EHUko Ikus-entzunezkoen Komunikazioan katedradunak eta Arantza Zugasti Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendariak parte hartuko dute. 19:30ean hasiko da mahai-ingurua eta Reina aretoan egitea da antolatzaileen asmoa. Hala eta guztiz ere, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Andra Marik Santa Zezilia zikloa aurkeztu du

2011/11/09
Nork
Andra Marik Santa Zezilia zikloa aurkeztu du

Ohi baino astebete lehenago egingo dute aurten AMA Andra Mari Abesbatzak antolatutako Santa Zezilia zikloa: hilaren 12tik 20ra. Gaur aurkeztu dute 29. en ekitaldia Mari Carmen Garmendia AMAko presidenteak, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak eta Jose Manuel Tife AMAko zuzendariak. Horrez gain, aurtengo beste berritasunak kantu herrikoiak eta hogeigarren urteurrena dela eta, Landarbasori egingo dioten omenaldia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Orereta Abesbatza Errioxako musika zikloan

2011/05/27
Nork

Orereta Abesbatzak Errioxako XXIX. Musika Zikloan kontzertua eskainiko du, bihar, Logroñoko Udal Auditorioan. Lehen aldia izango da haur abesbatza batek musika ziklo horretan parte hartuko duela. 53 neska-mutilez osatutako korua eramango du Logroñora Orereta Abesbatzak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Etzi jakinaraziko dituzte egoera politikari buruzko hitzaldi zikloko ondorioak

2011/05/04
Nork

Gaztediren lokalean egin zituzten egoera politikoari buruzko hitzaldi zikloetatik ateratako ondorioak ostiralean jakinaraziko dituzte antolatzaileek, herritar talde batek. 2010eko otsailean Brian Currin nazioarteko bitartekariaren hitzalditik hasita, aurtengo abenduan hartu zituzten berriro giza eskubide eta erabakitzeko eskubideari buruzko zikloak. Hala, hortik ateratako ondorioak izango dira ostiralean azalduko dituztenak. 19:00etan jarri dute hitzordua, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Landarbaso abesbatza Musika Sakratuaren Zikloan

2011/04/04
Nork

Aste Santu aurretik Musika Sakratuaren Zikloa izaten da Donostian. Musika mota horrekin lotutako emanaldiak ematen dituzten elizetan, eta doakoak izaten dira. Hain zuzen, Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatzak parte hartuko du. Igande honetan emango du kontzertua, Ibaetako Espiritu Santuaren Parrokian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Eskubide zibilen zikloa, abian

2011/02/16
Nork
Eskubide zibilen zikloa, abian

Mariano Ferrer kazetaria eta Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako  GIza Eskubideen Saileko zuzendari ohia, giza eskubideen gainean mintzatu ziren atzo, jendez bete zen Gaztediren lokalean. Eskubide Zibilen zikloaren baitan, Iñaki Lasagabaster katedradunak hartuko du gaur lekukoa 19:30etatik aurrera

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Aintzane Ezenarro, egoera politikoari buruzko hitzaldietan

2011/01/07
Nork

Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, egoera politikoari buruzko zikloaren baitan. Bi egun beranduago, Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia izango da hizlaria, eta urtarrilaren 25ean, berriz, Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen txanda izango da. Hitzaldi zikloa amaitzeko, Oskar Matute Alternatibako kidea mintzatuko da. Saio guztiak 19:30etik 21:00ak bitartean izango dira, Kaputxinoen elizako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)