Xenpelar Sarien ostean, bertso eskolaren emanaldiak aurrera doaz, eta astebururako bi ekitaldi antolatu ditu: Xenpelarri buruzko hitzaldia etzi, eta Bi arreba ikuskizuna, larunbatean. Xabier Amuriza ariko da Xenpelarri buruzko pasarteak eta bitxikeriak kontatzen hitzaldian. 19:00etan hasiko da, Xenpelar Etxean. Hurrengo egunean, berriz, Xenpelar eta Chopinen gorputzean sartuko dira Andoni Egaña eta Xabier Lizaso Bi arreba antzezlanean. Bertsolaria nahiz pianista [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arreba, bertso, bi, chopin, eskola, ikuskizuna, Xenpelar
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Jone Uria: Xenpelar Sarietako txapelduna Kontrakotasunei aurre egin zien Jone Uriak (Algorta, 1990) larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Bost mutilekin batera igo zen oholtzara eta bizkaitar bakarra zen Peio Ormazabalekin batera. Hala ere, bera izan zen nagusi, eta Xenpelar Sariko txapela jantzi zuen. Zer esanahi dauka zuretzat Xenpelar Saria irabazi izanak? Poza beti ematen du txapel bat irabazteak. Horrelako sariketak gazteontzat beste plaza bat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolari, elkarrizketa, gazte, jone, sari, uria, Xenpelar
Bidalita Elkarrizketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre hartu zion, batik bat 9ko txikian oso fin ibili zelako bizkaitarra. Mutilak eta gipuzkoarrak nagusi izan ziren finalean, neska eta bizkaitarra nagusitu zen. Uria eta Aizpuruarekin batera lehiatu zuten Gorka [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bizkaitar, jone, Saria, uria, Xenpelar
Bidalita Bertsolaritza, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Hilabetero erakusketa berri bat izaten da Xenpelar Etxean, eta oraingoan, bi artista errenteriarren margolanak ikusteko aukera izango da: Anabel Irasuegi eta Rosa Gonzalez. Hilabete hasieran inauguratu zuten, eta datorren asteazkenera arte ikusi ahal izango dira koadroak. Xenpelar Etxea astelehenetik ostiralera dago zabalik, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:etxean, margolanak, Xenpelar
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gaztelumendi, kanporaketa, nabarmendu, sari, unai, Xenpelar
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Baditu finalistak bertsolari gazteen Xenpelar Sariak, eta Aitor Urbieta eta Gorka Maizekin batera igoko dira taula gainera Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Guztien artean, Gaztelumendi nabarmendu da. Bigarren kanporaketa irabazteaz gain, hiru lehietan puntuazio gehien lortu duen bertsolaria izan da: 230,5 puntu. Gaztelumendi larunbatean kantatzekoa zen, baina aldaketak izan ziren programazioan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gaztelumendi, kanporaketa, nabarmendu, sari, unai, Xenpelar
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ane, irabazle, kanporaketa, labaka, lehen, sari, Xenpelar
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Atzo jokatu zuten XXI. Xenpelar Sariko lehenengo kanporaketan Ane Labaka izan zen garaile, Aitor Urbieta eta Gorka Maizen aurretik. Dena den, Labakak agurrean esan zuenez atzerrira doa, hortaz, finalean ezingo du kantatu. Hori horrela, Urbieta eta Maiz dira abenduaren 8an jokatuko duten finalean egongo direnak. Laugarren postuan Haritz Casabal geratu zen, bosgarrenean Amaia Iturriotz eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsoak, errenteria, kanporaketa, lehenengo, Orereta, Saria, Xenpelar
Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Bertsolari gazteak hartzeko prest dago Errenteria-Orereta. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko dira XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta horietan hemezortzi gazte ariko dira nor baino nor lehian. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta sei bertsolari sailkatuko dira finalerako, kanporaketa bakoitzetik bi. Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Azken urteetan bezala, aurten ere Ereintza elkarteak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:23, hilak, kanporaketak, sari, Xenpelar
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 23an hasiko dira bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak , eta aurten, hemezortzi gaztek parte hartuko dute Ereintza elkarteak eta Xenpelar bertso eskolak antolatutako lehiaketan. Hiru kanporaketa izango dira guztira, eta gainontzeko biak azaroaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata) jokatuko dituzte. Kanporaketa guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute, eta bakoitzetik bi sailkatuko dira finalera. Hori, hain [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolari, gazte, hemezortzi, sari, Xenpelar
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »