Ostiralean elkarretaratzea egin zuten Urkabe Benetan enpresako langileek, atzoko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna zela eta. Lan munduan ere, emakume eta gizonen berdintasuna bermatuko duen eredu sozial eta ekonomikoa aldarrikatu zuten, eta bertan indarkeria sexistak tokirik ez duela gogorarazi zuten. Eredu patriarkalarekin amaitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu zuten.
Irakurri gehiago










