Mezuak etiketatuta ‘ Urdaburu ’

Hurrengo ostegunean iraupen eskiari buruz hitz egingo dute Urdaburun

2012/12/05
Nork

Urdaburu elkarteak aurreratu bezala, urteko ekintzak Mendi Astera mugatu beharrean urte osoan zehar egingo dituzte. Azaroko ekitaldiaren ondoren, hurrengo ostegunean jarraituko dute ekintzekin, eta iraupen eskiari buruzko hitzaldia antolatu dute, 20:00etan, elkartean. Txomin Eskarmendi elkarteko kideak emango du hitzaldia. Eskarmendik iraupen eskiko probetan parte hartzen du, eta duela gutxi Espainiako Txapelketa irabazi du. Bazkide direnei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Mendi Asteak itxura aldatuko du

2012/11/20
Nork
Mendi Asteak  itxura aldatuko du

Ez gehiago ezta gutxiago ere. 47 urte daramatza Urdaburu mendizale elkarteak Mendi Astea antolatzen. Urte horietan guztietan, aste batean kontzentratu izan ditu mendiarekin lotutako hainbat ekimen, eta aurten ere horrela jarraituko du. Hala, gaurtik igandera arte, mendizaleek euren txokoa izango dute herrian. Astean zehar emanaldiak izango dira, eta ekimenak asteburuan hasiko dira (ondoko koadroan daude). [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ekitaldi anitzeko Mendi Astea prestatu du Urdaburuk

2012/11/16
Nork

Asteartean hasiko da Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Mendi Astea, eta bost egunetarako, mendiarekin lotutako hainbat ekintza prestatu dituzte: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, Bizikloia, mendi irteera… Azken bi ekitaldiak astebururako utzi dituzte. Larunbatean izango da 25. Bizikloia. Txirrinduz Mateo-Sorondo tartea egin beharko dute parte hartzaileek (7 km), eta jarraian, berriz, Sorondo inguruan krosa (7 km). Igandean, berriz, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Okabe inguruan ibiliko dira mendizaleak hilaren 17an

2012/11/07
Nork

Nafarroa Beherean ibiliko dira Urdaburu elkarteko mendizaleak hilaren 17an (larunbatean). Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 5.etaparekin jarraituko dute, horrenbestez, eta Surzaiko lepotegi Azpegiko lepora arteko bidea egingo dute. Bidean Okabe eta Errozate mendiak zeharkatuko dituzte. Ibilbide osoa egiteko sei ordu beharko dituzte. Ohi bezala, 07:30ean bilduko dira Zumardiko autobus geltokian. Izena emateko astearte eta ostegunetan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Baztan ingurua bisitatuko du Urdaburuk

2012/10/24
Nork

Urdaburu mendizale elkarteak Baztanera irteera antolatu du iganderako. Zehazki, Baztan eta Kintoa inguruan zehar ibiliko dira mendizaleak, eta Urkiaga mendatetik Elizondorainoko ibilbidea egingo dute. Tartean, Okoro (1.259), Argintzu (1.209) eta Alba (1.074) igoko dituzte. 19 kilometro egingo dituzte guztira, eta 6 orduko iraupena izango duela kalkulatu du Urdaburuk. Izena emateko elkartearen bulegotik pasatu beharko da [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Iratiko basora irteera antolatu du Urdaburuk

2012/10/11
Nork

Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren laugarren etapa egingo du hurrengo larunbatean (hilaren 20an). Iratiko basoan ibiliko dira, eta ibilbidea Bagargitik Surzai leporaino luzatuko da. Bost ordu iraungo ditu. Izena emateko asteartetan eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara pasatu beharko da elkartetik edo 943 52 78 79ra deitu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Iratiko basoan ibiliko dira mendizaleak datorren astean

2012/10/10
Nork

Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroan jarraitzen du, eta hurrengo larunbatean laugarren etapa egingo dute. Iratiko basoan ibiliko dira, eta ibilibidea Bagargitik Surzai leporaino izango da. Bidean, Escaliers, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltz eta Saroberri mendiak zeharkatuko dituzte. Bost orduko ibilbidea izango da. Hilaren 20ean, 07:30ean elkartuko dira Zumardiko geltokian autobusa hartzeko. Izena emateko astearte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Iruñerriko biraren azken etapa egingo dute etzi

2012/10/04
Nork

Etzi bukatuko du Urdaburu mendizale elkarteak azken hilabeteotan egiten aritu den Iruñerriko bira. Azkeneko etapan, seigarrenean, Ardanatzetik Noainera joango dira mendizaleak. Bidean, Tangorri (845 metro), Irulegi (893 metro), Zenborain (887 metro) eta Taxoare (672 metro) zeharkatuko dituzte. Ibilbide osoak 21 kilometro izango ditu, 800 metroko malda, eta sei ordu iraungo du. Goizean goiz irtengo dira [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Iruñerriko bira bukatuko du larunbatean Urdaburuk

2012/10/03
Nork

Larunbatean bukatuko du Urdaburu mendizale elkarteak azken hilabeteotan egiten aritu den Iruñerriko bira. Azkeneko etapan, seigarrenean, Ardanatzetik Noainera joango dira mendizaleak. Ibilbide osoak 21 kilometro izango ditu, 800 metroko malda, eta sei orduko iraupena. Goizean goiz aterako dira herritik. 07:00etan geratu dira Iztietako geltokian. Izena ostegunera arte eman daiteke Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal 23), 20:00etatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Alpinismo irteera antolatu du Urdaburuk

2012/09/17
Nork

Urdaburu mendizale elkarteak alpinismo irteera antolatu du hurrengo astebururako (hilak 28, 29 eta 30). Huescara joango dira, eta han Arista Ferbos, Arista 3 Conseillers Al Neuville, eta Foradada del Toscarrera joango dira. Elkarteak jakinarazi duenez, parte hartzeko esperientzia eta gutxieneko maila bat behar dira. Izena emateko elkartetik pasatu beharko da astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)