46,4 milioi euroko kontu proposamena landu du gobernu taldeak, eta PSE-EEren babesa izango du Okerrik ezean, 2013rako gobernu taldeak prestatu dituen aurrekontuak aurrera aterako dira biharko udalbatzarrean. Aurten baino aurrekontu handiagoa izango du herriak: 2012ko 45,2 milioi eurotik, 46,4ra pasatuko da sarreren eta gastuen zerrenda. Hau da, 1,2 milioi euro gehiago izango ditu udalak erabiltzeko. Batez ere, inbertsioen atala indartuko dute igoera horrekin, bi lan nagusitan: Lekuona eraikinaren egokitzea [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aurrekontuak, errenteria, Udala
Bidalita Paperekoa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »
2013ko aurrekontuak astelehenean aurkeztuko ditu udalak, 18:30etik aurrera, Merkatuzarren. Errenteriako Udalak adierazi duenez, udal ordezkari zein teknikariak herritarrekin batera aritu dira aurrekontu horiek egiten, “zenbakiak egiten, lehentasunak jartzen eta elkarrekin ikasten”. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:astelehenean, aurkeztu, aurrekontu, Udala
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Udala | Ez dago iruzkinik »
Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biktima, eguna, Eskubide, giza, Udala
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, euskaraz, ikastaro, langabe, Udala
Bidalita Euskara, Udala | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Udalak hainbat lokal dauzka Beraungo Jose Maria Usandizaga kalean, eta horiei irtenbide bat ematearren, bilera egingo du etzidamu, Merkatuzarren, 17:00etan. Zehazki, lau lokal dira, eta 8, 10, 12 eta 14 zenbakietan daude. Lokal horiek erabiltzeko baimenari buruz hitz egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:Jose, lokalak, maria, Udala, usandizaga
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Azaroaren 25aren harira, bozeramaileen batzordeak adierazpena atera du. Bertan, “indarkeria matxistarekiko erabateko gaitzespena” agertu du, eta zehazki, “emakumeen kontrako edozein indarkeria adierazpen eta edozein sexismo forma”. Horrez gain, gazteen artean, “baita adin txikikoen artean ere” ageri den indarkeria matxistaz ohartarazi du. Horri aurre egiteko, “maskulinitate eta feminitate ereduen aldaketa sakona” behar dela jakinarazi du, “baita [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erabateko, gaitzespen, indarkeria, matxista, Udala
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
2012-2015 plan estrategikoari buruzko bilerak egiten ari dira egun hauetan, Torrekuan. Bihar, jarduera ekonomikoa (goizez) eta hiri antolamendua, mugikortasuna eta garraioa (arratsaldez) arloetako kideak elkartuko dira. Bilerak irekiak dira, baina parte hartzeko izena eman behar da 943 44 96 11 telefono zenbakian edo alkatetza[a bildua]errenteria.net -en.
Irakurri gehiago
Etiketak:bilerak, estrategiko, plan, Udala
Bidalita Bilerak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Duela astebete onartu zituen udalbatzak 2013ko ordenantza fiskalak. Udal gobernu taldearen arabera, udalaren egoera ekonomiko txarra kontuan hartuta, “ahalegin” bat egin dute herritarrei krisiaren pisuarekin ez kargatzeko. Zentzu horretan, ordenantza fiskal horietan “udalaren zein herritarren egoera zaila kontuan” hartu duela nabarmendu du udal gobernu taldeak. Ostiralean egin zuten ordenantza fiskalen gaineko irakurketa Julen Mendoza alkateak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:egoera, fiskal, herritarren, ordenantza, Udala, zaila
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Udalak eta Fiare banku etikoak hitzarmen bat sinatu dute. Udalak 1.800 euro inbertitu ditu kreditu kooperatiba proiektuan, eta Fiareko bazkide egin da. Banku etiko horrek bazkideek jarritako dirua proiektu sozialetara bideratzen du. Era berean, bazkide guztiek botoa emateko eskubidea dute batzarretan. Alegia, udalak ere botoa emango du proiektuak erabakitzerakoan. Julen Mendoza alkateak eta Juan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:fiare, hitzarmena, lankidetza, Udala
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Iruzkin bat »
Sabecoko langile izan zirenek udala egin dute euren egoeraren erantzule, eta udalak erantzun die euren gatazka konpontzeko «ahal duen guztia» egin duela. Gogorarazi du ere Murias Centerren %10eko parte hartzea baino ez duela, eta inongo eraginik ez duela enpresa horretan, legalki. Joan den astean Niessen merkataritza zentroan Eroski ireki zuten, lehen Sabeco zegoen tokian, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gatazka, Sabeco, subrogatu, Udala
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »