Maite Peña da Errenteriako udaleko alkatetzarako EAJ-ren hautagaia. Peñak udal aldaketari “inoiz baino beharrezkoagoa” iritzi dio eta “sozialisten lidergo falta” nabarmedu du. Langabeziari aurre egiteko politikak sustatu eta gastu soziala areagotzea izango dira EAJren lehentasunak, Peñak zehaztu duenez. Horiekin batera, “udal ekonomia saneatu eta euskararen normalizazioa sustatzeko” asmoa azaldu du Peñak.
Irakurri gehiago
Etiketak:EAJ, errenteria, foru, Hauteskundeak, Maite, Orereta, peña, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Maiatzaren 22ko hauteskundeen harira, posta elektroniko bidez bozkatzeko aukera dagoela gogorarazi du EAJk. Informazio gehiago lortzeko Batzokitik pasatu edo 678 650551 telefono zenbakira deitu behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:bozkatu, EAJ, elektroniko, errenteria, Hauteskundeak, Orereta, posta, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Gaur goizean Errenteriako Udaleko ordezkariak eta Espainiako Gobernuko ordezkariak Torrekua dorrea bisitatzen izan dira. Obrak amaitu dituzte, eta bakarrik altzariez betetzea eta igogailua ondo jartzea falta da. Hemendik aurrera, Iraultza taldearen jantzi tradizionalen erakusketa egonkorra egongo da jarrita eraikinean. Juan Carlos Merino alkateak eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak gidatu dute ibilaldia: udaletxetik Torrekuara. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bisita, ordezkari, Torrekua, udal
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Aralarrek ere aurkeztu du Errenteriako alkatetzarako hautagaia, eta Iñigo Imaz izango da. Zerrenda independenteekin osatu du Aralarrek, “demokrazia, sozialismoa, euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna” komunean dituzten pertsonekin. Marina Goienetxeak, Emi Cinterok, Inma Perezek, Mauro Palenzuelak eta Alfontso Cinterok osatuko dute zerrenda.
Irakurri gehiago
Etiketak:Aralar, errenteria, foru, Hauteskundeak, Imaz, Iñigo, Orereta, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hileko bigarren larunbata da gaur, eta oraingoan ere ez du hutsik egin kantu jirak. Eguerdiko hamabietan udaletxearen aurrean bildu dira kantariak, eta euskal kantak abesten aritu dira. Gaurkoan, gainera, udal txistulari bandak girotuta egon da erronda, eta bi tronpeta ere baziren. Hamarnaka herritar animatu dira parte-hartzera, eta Erdialdeko kaleetan barrena ibili dira. Hemendik hilabetera beste [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:banda, jira, Kantu, txistulari, udal
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ezker abertzaleak erreklamazioak aurkeztuko dizkio Udal Araudi Organiko berriaren (UAO) behin-behineko onarpenari. “UAO berriak, herritarren partehartzea oztopatzen du, agintean dauden alderdien neurrira egokitua dago, eta gainera, kudeaketa ilunari eta ustelkeriari ateak irekitzen dizkio”, salatu du talde abertzaleak. Udal Araudi Organikoak udalaren funtzionamendua arautzen du eta urtarrilaren 28an egindako udal osoko bilkuran onartu zen, behin-behinean, PSE-EEren, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:araudi, ezker abertzale, organiko, parte-hartze, UAO, udal
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeei begira, ekimen berria abiatuko du ezker abertzaleak, 2011 Herri Programa, zure ahotsa gure hitza , hain zuzen ere. Ekimenaren bidez, herri programa egiteko «Oreretar guztien ahotsa» jaso nahi dutela azaldu zuten atzo egindako agerraldian ezker abertzaleko ordezkariek. Izan ere, “oreretarron ahotsa gure hitza bilakatu nahi dugu” esan dute. Ekimen berria aurkeztearekin batera, argi azaldu zuten “Errenteriako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:errenteria, ezker abertzalea, foru, hauteskunde, herritarren iritzia, Orereta, programa, udal
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako PSE-EEk aurkeztu du bere hautagaia maiatzeko Udal hauteskundeetarako, eta ez da sorpresarik izan, Juan Carlos Merino izango da. 2005etik Errenteriako alkatea da, eta horrez gain beste kargu batzuk ere baditu, nagusiena, San Markoko Mankomunitateko presidentea da. Gainontzekoa honakoak dira: PSE-EEko Euskadiko Batzordeko eta PSE-EEko Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Añarbeko Mankomunitateko kidea, Oarsoaldea Garapen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkatetza, errenteria, foru, hautagai, Hauteskundeak, Merino, Orereta, PSE-EE, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Juan Carlos Merino izango da Errenteriako alkate izateko PSE-EEren hautagaia. Pasa den ostiralean Errenteriako PSE-EEko kideak bilkura egin zuten maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetako hautagaia zein izango den erabakitzeko, eta azkenean Merino izango dela berretsi zuten. Merino Errenteriako alkatea da egun, eta 2005etik dago kargu horretan. Berriro aukeratu dute “herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetze [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkategai, errenteria, foru, hautagai, Hauteskundeak, Merino, Orereta, PSE-EE, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ezker Batuko (EB) Errenteriako alkategaia Jose Manuel Ferradas izango da. Ferradasek jakinarazi duenez, momentu honetan prestatzen ari dira programa, eta proposamen “sinesgarriak eta aurrera eramangarriak” egingo dituztela azaldu du. Udal jasangarriagoa eta parte-hartzaileagoa bultzatuko dituztela esan du.
Irakurri gehiago
Etiketak:alkategaia, EB, errenteria, Ezker Batua, Ferradas, foru, Hauteskundeak, Orereta, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »