Mezuak etiketatuta ‘ udal ’

Udal Txistu Bandaren Gabonetako kontzertua, igandean

2012/12/21
Nork

Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailako haurrekin batera abestiak tartekatuko dituzte Udal Txistulari Bandak eta Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailetako ikasleek Gabonetako kontzertua emango dute etzi, igandean, 12:30ean, udaletxean. Txistulariek eta haur abeslariek euren kantak tartekatuko dituzte, eta bukaeran, denek elkarrekin, Gau erdian, Hator, hator eta Olentzero interpretatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lorenari babesa eman diote udaleko ordezkariek

2012/12/13
Nork

Errenteria-Oreretako Lorena bizilaguna etxetik kaleratzeko prozesuan sartuta dabil, eta atzo hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Donostian. Bertan parte hartu zuten udaleko zenbait ordezkarik, kaltetutakoari euren elkartasuna adierazi eta egoera salatzeko asmoz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Pontikan ibiliko dira txistulariak igandean

2012/12/06
Nork

Udal Txistulari Banda auzoz auzo ibiltzen da igandetan, eta oraingoan, Pontika auzoko kaleak girotuko ditu. Goizean zehar ibiliko dira hainbat kanta ezagun jotzen, ohi bezala, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Udal Txistulari Bandak kaleak alaituko ditu igandean

2012/11/30
Nork

Gaztañotarrek edukiko dute aukera etzi, Udal Txistulari Bandaren doinuak entzuteko. Goizean zehar ibiliko dira kaleak alaitzen, eta ezagunak diren hainbat doinu jotzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Bideo emanaldiak izango dira, gaur udal ludoteketan

2012/11/20
Nork

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, arratsaldean bideo emanaldi bereziak prestatu dituzte udal ludoteketan. Jarraian, hainbat jolas egingo dituzte, “haurren eskubideen inguruan lan egiteko”. Hilaren 25ean, berriz, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, berriz, beste hainbat ekintza egingo dituzte ludoteka eta gaztelekuetan. Hilaren 25a igandea tokatzen denez, hurrengo egunean landuko dituzte ekintzak, Udal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Txistulariak Gabierrota eta Fanderian barrena ibiliko dira igandean

2012/11/08
Nork

Hilabetero moduan, Udal Txistulari Banda kaleak alaitzen ibiliko da igande honetan. Oraingoan Gabierrota eta Fanderiako kalean zeharkatuko ditu igande goizean. Xabier Vesgak zuzenduko ditu txistulariak, eta hainbat herri doinu joko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Udal Euskaltegian izena emateko azken eguna ostirala da

2012/09/18
Nork

Ostiralera arte luzatu dute Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea. Euskara ikasi edo ezagutza hobetzeko asmoa badu norbaitek edozein mailatan egin dezake matrikula, goizez zein arratsaldez. Ikastaroak astean hamar ordukoak dira. Izena emateko udal euskaltegia 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik goizean, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago 943 44 96 80 telefono zenbakian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Udala | Ez dago iruzkinik »

Busti Zaitez egunarekin bat egingo du Fanderiako Udal Igerilekuak

2012/07/05
Nork

Busti Zaitez eguna egingo dute etzidamu, hilaren 8an, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak deituta. Ekimena Euskal Autonomi Erkidegoko 78 hondartza eta igerilekuetan egiten dute, eta aurten, beste urte betez, Fanderiako Udal Igerilekuak “elkartasun ekintza” horrekin bat egingo duela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Busti Zaitez ekimenean, milaka lagunek hartzen dute parte, eta esklerosi anizkoitza duten lagunekin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udako ordutegia martxan jarri du udal liburutegiak

2012/07/03
Nork

Hilaren 2tik abuztuaren 31ra udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala, helduentzako saila goizez bakarrik egongo da irekita, 08:00etatik 14:30era, eta abuztuaren 13tik 24ra itxita egongo da. Haurrentzako saila ere goizez bakarrik egongo da irekita, 10:30etik 14:30era, eta abuztu osoan egongo da itxita.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Liburutegian, udako ordutegia

2012/07/02
Nork

Uztailaren 2tik abuztuaren 31ra udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala, helduentzako saila goizez bakarrik egongo da irekita, 08:00etatik 14:30era, eta abuztuaren 13tik 24ra itxita egongo da. Haurrentzako saila ere goizez bakarrik egongo da irekita, 10:30etik 14:30era, eta abuztu osoan egongo da itxita. Maileguak egiteko baldintzak ere aldatu dituzte: bazkide txartel bakoitzeko sei liburu har [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Udala, Zerbitzuak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)