Mezuak etiketatuta ‘ txapelketa ’

EATeko atletek 9 domina lortu dituzte

2011/07/01
Nork

EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak Espainiako Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Agilasen (Murtzia) eta bederatzi domina ekarri dituzte soinean: zortzi urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat. Horrekin batera hainbat marka haustea ere lortu zuten. EATetik emaitzak nabarmendu dituzte, eta oso maila altukotzat jo dituzte. Emaitzak Ines Perez: Txapeldun 100, 200, 400 eta 800 metrotan. Angel [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

3×3 saskibaloi txapelketan parte hartzeko epea zabaldu du Oiarsok

2011/07/01
Nork

3×3 sakibaloi txapelketa antolatu du hilaren 9rako Oiarso Saskibaloi Taldeak. Koldo Mitxelena plazan jokatuko dute txapelketa. Izena emateko epea jada zabaldu dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete antolatzaileen webgunean . Haur Mailakoek (12-14 urte bitartekoek) hamar euro ordaindu beharko dituzte. Gazte Mailakoek (15 eta 17 urte bitartekoek), berriz, hogei euro ordaindu behar dituzte. Adin nagusikoek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Joakin Etxeberria pala memorialeko emaitzak

2011/06/23
Nork

Joakin Etxeberria pala txapelketak martxan jarraitzen du, eta lau partida jokatu dituzte. Larruzko paletan honako emaitzak izan dira:  Lopez-Lete 35/ Luzuriaga-Amiano 29, eta Elortza-Sarasola 20/ Aizpurua-Soraluze 35. Pala motzean, berriz, honako emaitzak izan dira: Iradi-Argote 31/ Altuna-Ruben 40, eta Ezkerro-Zabala 24/ Richard-Otero 40. Hurrengo astean partida gehiago izango dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Igandean izango dira Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiko finalak

2011/06/16
Nork

Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatutako Joakin Etxeberria pala oroitaldia aurrera doa, eta etzi, dagoeneko, finalak jokatuko dituzte. Lehiak 10:30ean hasiko dira, eta Fanderiako pilotalekuan ikusteko aukera izango da. Guztira, lau partida izango dira jokoan. Lehenengo partida Benjamin Mailakoa izango da, eta Mujika-Aranburu eta Alberdi-Galarraga bikoteak egongo dira aurrez aurrez. Bigarrena, berriz, Alebin Mailako Salaberria-Zubizarreta eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Futbito txapelketarekin hasiko dira aurtengo Gazte Eguneko ekitaldiak

2011/06/16
Nork
Futbito txapelketarekin hasiko dira aurtengo Gazte Eguneko ekitaldiak

Sendotzen ari den ekitaldia da aurten zazpigarrenez egingo duten Gazte Eguna. Egun oso batez, gazteei begirako egitaraua prestatzen dute herriko hainbat gaztek, eta aurten ere ez du hutsik egingo egun horrek. Uztailaren 2an, beraz, hitzordua daukate herriko gazteek Foru plazan, Gazteak elkartuz kateak apurtu leloari erantzunez. Hala ere, Gazte Eguna ez da uztailaren 2ra bakarrik mugatu. Aurretik, hilaren 25ean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute asteburuan

2011/06/10
Nork

Bihar eta etzi alebinen I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute Beraungo futbol zelaian. Beti Ona taldea ibili da antolakuntza lanetan. Bertan inguruko futbol eskolek parte hartuko dute: Urnietakoak, Debako Amaikak Batek, Lesakako Beti Gaztek, Intxaurrondoko Internacionalek, Donostiako Martutenek, Irungo Dunboak eta Behobiak eta Beti Onak berak. Lehiak 09:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko dira. Larunbatean lauko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

EATk hiru domina lortu ditu Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

2011/06/07
Nork

Udako denboraldia hurbiltzen ari den heinean barrutik kanpora atera dira atletismoko lehiak. Ildo horretatik, pasa den asteburuan Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Ordizian eta igandean Donostian. EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak ederki ibili ziren beste behin eta hiru domina ekarri zituzten herrira. Mikel Odriozolak urrezko domina lortu zuen ibilketan, Angel Maciasek zilarrezkoa 5.000 metrotan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Vigliato hirugarren Euskadiko Fitness Txapelketan

2011/06/07
Nork
Vigliato hirugarren Euskadiko Fitness Txapelketan

Gipuzkoako Fitness Txapelketan bigarren izan ondoren, Gernikan (Bizkaia) jokatutako Euskadiko Fitness Txapelketan hirugarren postua lortu du Leonardo Vigliato oreretarrak. Mari Jose Karrere koreografo eta Alfredo Goikoetxea prestatzailearekin batera lan bikaina egin du, eta Gipuzkoakoan bezala Koreografia Onenaren Saria lortu du Euskadiko txapelketan ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Fin ibili da herriko gihartsua

2011/06/02
Nork
Fin ibili da herriko gihartsua

Leonardo Jose Vigliato oreretarraren giharrek arrakasta izan zuten Andoainen pasa den igandean, Gipuzkoako Fitness Txapelketan fin ibili baitzen. Fitness Atletico modalitatean lehenengo geratu zen, koreografia onena berarena izan zen, eta fitness modalitatean, berriz, bigarren izan zen. Asteburu honetan Gernikan jokatuko den Euskadiko Txapelketan izango da Vigliato. Alfredo Goikoetxea eta Mari Jose Karrere entrenatzaile eta koreografoak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Aitor Lasa donostiarra eta Aritz Olarte oiartzuarra garaile aurresku lehian

2011/05/30
Nork

Donostiar bat eta oiartzuar bat izan dira Gazte Mailako Gipuzkoako XXV. Aurresku Txapelketako garaileak: Aitor Lasa eta Aritz Olarte, hurrenez hurren. Lasa A Sailean aritu da (2000-2004 urte bitartean jaiotakoak) eta 154,75 puntu lortu ditu. Olartek, berriz, B Sailean parte hartu du (1996-1999 urte bitartean jaiotakoak), eta 192,5 puntu erdietsi ditu. Larunbatean jokatu zuten aurresku [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
mixikua.com
34,00 €

deskontua

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)