Mezuak etiketatuta ‘ txapelketa ’

Gipuzkoako Boxeo Txapelketa hartuko du bihar Beraungo frontoiak

2012/02/03
Nork

Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Pako Bueno boxeo taldeak antolatuta. Alfonso Gonzalez Zamoritak eman zituen txapelketaren gaineko azalpenak atzo Galtzarabordako kiroldegian egindako agerraldian. Berekin batera izan ziren Nikolay Zabalotski eta Jon Nagore Paco Bueno taldeko boxealariak. “Pisu guztietako ordezkariak izango dira  txapelketan ziurrenik”, zehaztu zuen Zamoritak agerraldian. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Iruzkin bat »

Eskolarteko txapelketako bigarren fasea hasi da

2012/01/19
Nork

EPLE Errenteriako Pilota Lagunen Elkarteak azaldu duenez, pasa den asteburuan hasi zen eskolarteko txapelketako bigarren fasea. Bost aste iraungo ditu, eta Lezo eta Fanderiako pilotalekuetan jokatuko dituzte lehiak, 16:00etatik aurrera. EPLEko talde bat Lezon lehiatuko da, eta beste hiru Fanderian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa ez dute ongi hasi herriko taldeek

2012/01/11
Nork

Pasa den asteburuan estreinatu ziren herriko pilota taldeak Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketan, baina ez zuten hasiera ona izan: bai EPLEk eskuz binaka eta baita Landarek pala motzean galdu egin zuten. EPLEko Aitor Uranga eta Antton Aranburuk 22 eta 18 galdu zuten Buruzgainen kontra. Landareko Iñaki Elorza eta Mikel Sukiak, berriz, 40 eta 35 Txosten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bi dantza txapelketetako garaikurrak jaso ditu Errenteriak

2012/01/10
Nork

Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrak izan ziren joan den azaroan Pasaian jokatutako Doinu Zahar eta Aurresku txapelketetako garaileak. Kasu horietan egiten den moduan, eurek irabazitako garaikurrak Errenteriako herriari eman zizkioten ostegunean. Urtebetez, hurrengo txapelketa egin bitartean, udaletxean egongo dira Tomas Muruak egindako eskulturak. Nekane Maritxalar Alkarkideko kideak azaldu zuenez, hiru urtez jarraian irabaziz gero, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Dantza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Oiarso garaile Gabonetako saskibaloi txapelketan

2012/01/04
Nork

Gabonetako saskibaloi txapelketa antolatu zuen Oiarsok joan den astean, eta bera izan zen talde guztien artean onena: Oiartzungo Saskilagunak-en kontra irabazi zuen finala, 75-69. Partida osoan zehar izan ziren nagusi Oiarsokoak. Lau taldek parte hartu zuten: Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo taldeez gain, Donibane eta Intxaurrondoko Internacional. Donibane geratu zen hirugarren, eta Internacional laugarren.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Beti Onaren txapelketa jostailuak lortzeko

2012/01/04
Nork

Beti Onak Gabonetako futbol txapelketa egin du umeentzako jostailuak lortzeko helburuarekin. Hainbat partida jokatu zituzten haurren mailetan. Antolatzaileen asmoa zen talde bakoitzeko kide bakoitzak jostailu bana ekartzea, «gutxien daukaten horien artean ilusio pixka bat banatzeko». Ikusleek ere izan zuten aukera jostailuren bat uzteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako squash torneoan izena eman daiteke

2011/11/09
Nork

Dagoeneko izena eman daiteke Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Gabonetako squash torneoan. Azaroaren 28tik abenduaren 23ra arte egingo dute, Galtzarabordako kiroldegian. Aurten bi kategoria izango dira, gizonena eta emakumeena, baina plazak mugatuak dira, eta gehienez bakoitzean hogei pertsonek eman ahal izango dute izena. Izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 22ra arte (asteartea). Horretarako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako txapelketa jokatzen jarraituko dute asteburuan

2011/11/09
Nork

Gipuzkoako txapelketako partidak jokatzen jarraituko dute Fanderiako udal pilotalekuan. Etzi larruzko paleta nagusiko 2. mailako Landare eta Usurbilgo pilotariak ariko dira aurrez aurre 20:30etik aurrera. Eskuz binakako nagusien 3. mailan, berriz,  EPLEko Jon Romero Antigua 2ko Imanol Bergararen aurka jokatuko du. Gomazko paleta nagusiko 2. mailako Batzokiko Javier Martinez Altzatarra 2 taldeko Ignacio Martinezen kontra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Txapelketaren final erdiak jokatuko dituzte etzi Fanderian

2011/11/02
Nork

Pala motzeko nagusien 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako final erdiak jokatuko dituzte etzi Fanderiako pilotalekuan. Bertan ariko dira 21:15etik aurrera Landare 2 taldeko Richard Benoit eta Ruben Pichel Txost 2ko pilotariekin aurrez aurre. Etzidamu berriz, eskuz binakako kadeteen 3. mailakoak ariko dira 17:30etatik aurrera. EPLE2ko pilotariak, Zumaiakoen kontra egingo dute. Esku pilotako eskola txapelketa Bestalde, asteburuan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako txapelketa partidak bihar eta etzi Fanderian

2011/10/27
Nork

Gipuzkoako txapelketaren barruko pala motza, gomazko paleta eta eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte bihar eta etzi Fanderian. Pala motzean, nagusien bigarren mailan, Landare 2 (Richard Benoit-Ruben Pichel) Atxurbide taldearen kontra ariko da, bihar, 21:15ean. Etzi, berriz, bi lehia izango dira. Gomazko paletan, nagusien bigarren mailan, Batzokikok (Agosti Elizazu eta Ignacio Martinez) Altzatarra 1en kontra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)