Mezuak etiketatuta ‘ txapelketa ’

Miren Urbieta sopranoa, bigarren geratu da Nazioarteko Kantu Txapelketan

2012/12/06
Nork

Miren Urbieta soprano donostiarra (Errenteria-Oreretan bizi da) bigarren geratu da Bilbon egin den Nazioarteko Kantu Txapelketan. Era berean, beste hiru sari ere lortu ditu: Euskadiko Ahots Onena, ABAOren saria (Bilboko Operaren Lagunen Elkartea) eta Alfredo Kraus elkartearen saria. Larunbatean egin zen ekitaldian hamabi finalista lehiatu ziren, hasieran izena eman zuten 141 lagunetatik. Epaimahaiak ez zuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kadete Mailako Euskadiko softbol lehia, larunbatean

2012/12/05
Nork

Rentoks taldeak Kadete Mailako Euskadiko Softbol Txapelketa antolatu du larunbaterako. Beste hiru talde lehiatuko dira Errenteria-Oreretako taldearen kontra: Atletico San Sebastian, Lazkao eta Orioko OBB. Guztiek jokatu beharko dute guztien kontra, eta 10:00etatik 16:00ak arte izango dituzte partidak jarraian

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kadete Mailako Euskadiko Txapelketa antolatu du Rentoksek

2012/12/04
Nork

Kadete Mailako Areto Softboleko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute larunbatean, 10:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Lau taldek parte hartuko dute, horien artean, Errenteria-Oreretako Rentoksek, txapelketaren antolatzaileak. Gainonontzeko hiruak Atletico San Sebastian, Lazkao eta OBB (Orio) izango dira. Goizean eta arratsaldean izango dira lehia guztiak, eta talde guztien artean lehiatuko dira, irabazlea zehaztu bitartean. Partidak 10:00-10:50: Atletico San Sebastian-Rentoks. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Amets Pubek jarraitzen du futbol 7 txapelketako lider

2012/11/26
Nork

Futbol 7ko txapelketak lider argi bat dauka: Amets Pub. Atzoko jardunaldiaren ondoren, 1. mailako lehenengo multzoko puntan jarraitzen du. Beste lau multzoei dagokionez, 2. mailako lehenengo multzoan Orereta Iturgintza dago lehen tokian, bigarren multzoan, Euskal Genetik. 3. mailan, berriz, Patxi Urtxipia da lider lehenengo multzoan, eta Nothingan, bigarrenean. Emaitzak: 1. maila. Lehenengo multzoa:   Pizza Sprint [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Rentoks-ek softbol txapelketa prestatu du

2012/10/26
Nork

Berdintasun Kontseiluaren espontsorizazioaren haritik, Rentoks taldeak I. Berdintasun Kontseiluaren Softbol Txapelketa antolatu du biharko eta etziko. Donostian egingo dute Loiolako Erriberetan, eta lau talderen artean jokatuko dituzte lehiak: Rentoks-ez gain, Donostiako Atletico San Sebastian, Orioko OBB eta Lazkao ariko dira. Partidek, gehienez, ordu eta erdi iraungo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Softbol txapelketa antolatu du Rentoksek

2012/10/24
Nork

Rentoks aurten Berdintasun Kontseiluaren espontsorizazioa lortu du, eta horren haritik, I. Berdintasun Kontseiluaren Softbol Txapelketa antolatu du. Hori bai, txapelketa Donostian izango da. Partidak Loiolako Erriberako zelaian jokatuko dituzte Rentoks, Donostiako Atletico San Sebastian, Orioko OBB eta Lazkao.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Irene Caminos eta Jon Areitiorentzat Euskadiko Trialsin Txapelketa

2012/10/24
Nork
Irene Caminos eta Jon Areitiorentzat Euskadiko Trialsin Txapelketa

Euria gelditu gabe ibili zen igandean Txoritokietan, baina horrek ez zuen trialsin proba geldiaraztea lortu. Horrekin batera, Euskadiko Trialsin Txapelketako azken proba zeukaten jokoan, eta espero bezala atera zen aurrera. Izan ere, proba, Euskadiko Txapelketarako puntuagarria zen. Jon Areitio hondarribiarra izan zen txapeldun mutiletan eta Irene Caminos tolosarra nesketan. Hondarribiarrak esperotako maila eman zuen, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Igandean hasiko da XI. Futbol 7 Txapelketa

2012/09/24
Nork

Udal Kirol Patronatuak 11. aldiz antolatu du futbol 7 txapelketa, eta igandean hasiko da. Eskualdeko 50 talde eta 900 jokalarik parte hartuko dute. Aurreko urteetan “arrakasta handia” izan duen txapelketa izan dela jakinarazi du, eta aurten, esterako, hainbat talde erreserban utzi behar izan dituzte leku falta dela eta: lehenengo fasean Desira Cafe,  bigarrenean, Gailur taberna, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

XXI. Pilota Txapelketa jokatuko dute Fanderian

2012/09/19
Nork

Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos. Horrez gain, ostiralean, 21:30ean, gomazko paletan partidak izango dira frontoian, 21:30etik aurrera: Batzokiko-Loiolatarra 2. mailakoak eta Batzokiko-Loiolatarra 1. mailakoak. Fanderiako joan den asteko emaitzak Eskuz binaka nagusiak 3. maila: EPLE (Huegun Goikoetxea) – Igeldo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Euskal kultura sustatzeko ekintzen artean bolo txapelketa antolatu du Niessenek

2012/07/11
Nork
Euskal kultura sustatzeko ekintzen artean bolo txapelketa antolatu du Niessenek

Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ibiltzen da urtean zehar, eta orain, urte osoko agendari beste bat batu dio: I. Bolo Txapelketa. Igandean egingo dute Foru plazan, eta horretarako, 18-20 metroko luzera duen gunea baliatuko dute. Izena edozeinek eman dezake, eta 11:00etatik 12:00etara egongo da horretarako aukera. Gero boloak tiratzen egongo dira bazkal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)