Mezuak etiketatuta ‘ touring ’

Touring lider jarri da lehen bi partidak irabazita

2011/09/21
Nork

Erregional Preferenteko denboraldia hasi besterik ez da egin, baina Touring dagoeneko lider jarri da, lehen bi lehiak irabazita. Azken jardunaldian 3-0 nagusitu zitzaion Sanpedrotarrari etxean. Datorren jardunaldian lehen postuari eusteko Santo Tomas Lizeoari irabazi beharko dio etxean berriz ere. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu lehiaren ordua eta eguna. Beti Ona ere fin dabil denboraldi hasiera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touring-Sanpedrotarra eta Lengokoak-Beti Ona asteburuko lehiak

2011/09/16
Nork

Denboraldiko bigarren jardunaldiko lehiak izango dituzte asteburu honetan Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Etxean jokatuko duen taldea (bihar, 17:00etan Fanderian) Touring izango da, eta Sanpedrotarra izango du kontrario. Aurreko lehia 3-2 irabazi zuten sanpedrotarrek, baina errenteriarrek ere garaipena lortu zuten, 0-1 Kostkas Miren Bihotzaren kontra. Etxetik kanpo jokatuko du bihar, berriz, Beti Onak Lengokoak taldearen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Beti Onak eta Touringek denboraldia hasiko dute

2011/09/09
Nork

Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, Beti Onak eta Touringek, asteburu honetan hasiko dute 2011-2012 denboraldia. Beti Onak etxean jokatuko du bihar, Dunboa Eguzkiren kontra, Beraungo futbol zelaian. Touringek, berriz, Donostiara joan beharko du Kostkas Miren Bihotzaren kontra jokatzera. Lehia 15:30ean hasiko da bihar Matigoxotegin

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touring bihar hasiko da entrenatzen

2011/07/26
Nork

Preferente Mailako Touring taldea bihar hasiko da datorren denboraldirako entrenatzen. Horrenbestez, lehen taldeko jokalariak bihar arratsaldeko zortzietarako Fanderiako futbol zelaian deitu dituzte. 2011-2012 denboraldia Javier Peral presidente berriaren lehenengoa izango da, duela aste batzuk hartu baitzuen taldearen gidaritza. Bestalde, datorren igandean egingo du aurkezpen ofiziala Touringek Fanderiako zelaian. Erregional Preferenteko taldeaz gain, Lehenengo Erregionaleko taldeak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

“Gure asmoa da aurten mailaz igotzea”

2011/07/06
Nork
“Gure asmoa da aurten mailaz igotzea”

Kargu berria du pasa den ostegunetik Javier Peralek (Errenteria, 1947): Touringeko presidente da. Luis Mari Larrainen lekukoa hartu du, eta aldaketaren atea ireki du. Orain kanpoko taldeetan aritu diren etxeko jokalariak berreskuratzen ari da, eta hemendik lau urterako Hirugarren Mailan egotea du helburu. Zergatik aurkeztu zenuen zure burua Touringeko presidente izateko? Touringeko zuzendaritzan egon naiz zortzi urtez, eta gauzak ez zeuden ondo. Bazkide [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Deialdia emakumeei Touringen jokatzeko

2011/07/05
Nork

Touringek 2000. urtea baino lehen jaiotako emakume guztiei deialdia zabaldu die datorren denboraldian futbol taldean aritzeko. Horretarako, nahikoa da hilaren 11n Fanderiara joatea. Arropa egokia eramateko eskatu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Etxetik kanpo, herriko bi futbol taldeak

2011/05/07
Nork

Beti Onak eta Touringek etxetik kanpo jokatuko dituzte jardunaldi honetako bi partidak. Beti Onak izango du lehiarik garrantzitsuena. Gaurkoan arerio indartsuaren kontra aritu beharko du, hirugarren sailkatua den Ostadar Lasarte-Oriako taldea izango baitu aurrez aurre. Biek asko dute jokoan, baina helburu guztiz kontrakoak: Beti Onak ez du Lehenengo Erregionalera jaitsi nahi, eta Ostadarrek, berriz, Ohorezko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Berdindu egin dute futboleko taldeek

2011/04/18
Nork

Erregional Preferente mailako herriko taldeek berdindu egin dute asteburuan. Beti Ona puntuen beharrean dago, eta bakarra lortu zuen Astigarraga Mundarroren kontra bina berdinduta. Puntu bat lortu arren, ez dio balio izan jaitsiera postuetatik urruntzeko, eta liga amaitzeko bi jardunaldien faltan, puntu bakarrera dauka Lehenengo Erregionala. Datorren jardunaldian Ostadar hirugarren sailkatuaren etxean, lehia zaila, baina irabazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ongi Touring; gaizki Beti Ona

2011/04/04
Nork

Azken jardunaldia ez da oso biribila izan Erregional Preferenteko herriko taldeentzat. Touringek hiru puntuak eskuratzea lortu zuen larunbatean Martuteneren kontra, 1-0. Horri esker, bosgarren postuan jarraitzen dute errenteriarrek, baina dagoeneko igotzeko aukerarik gabe daude. Hurrengo jardunaldian, eskualdeko talde baten kontra jokatuko dute, Allerruren kontra. Lezoarrak beherago daude sailkapenean, hamar puntu gutxiagorekin. Beti Onak, berriz, berdindu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Kontrario indartsuak izango dituzte herriko taldeek asteburuan

2011/03/25
Nork

Asteburu honetako jardunaldian aurkari indartsuak izango dituzte Erregional Preferente mailako herriko taldeek. Touring Donostiara irtengo da bihar Kostkas Mirenen Bihotzaren zelaira. Donostiarrek errenteriarrek baino bost puntu gutxiago dituzte, baina indartsu egongo dira 2-5 irabaztetik baitatoz. Touringek behar-beharrezkoak ditu hiru puntuak igotzeko aukera bakanei ihes egiten ez uzteko. Lehia 17:15ean hasiko da Matigoxotegi zelaian. Beti Onak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)