Mezuak etiketatuta ‘ touring ’

Liderra hartuko du etxean gaur Touringek

2012/11/17
Nork

Liderrarengatik zortzi puntutara dagoen arren, gaur, Ohorezko Mailako bi lehen sailkatuen arteko lehia ikus ahal izango da Fanderiako futbol zelaian, 16:30etik aurrera: Touring-Hernani. Denboraldi hasiera bikaina izan du Touringek, aurten bertan Erregional Preferentetik Ohorezkora igo ostean. Lehia zaila izango da Hernanik ez baitu partida bakarra galdu denboraldi osoan. Touring, ordea, indartsu dabil etxean, oraindik ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touringek Aloña Mendi jasoko du bihar

2012/11/02
Nork

Erregional Ohorezko Mailako Touringek Aloña Mendi taldea jasoko du bihar arratsaldean Fanderian, 16:30etik aurrera. Goiko postuei eutsi nahi die talde gorritxoak. Oñatiarrek baino bi puntu gehiago ditu. Beti Onak, berriz, Martuteneren kontra jokatuko du Donostian, etzi baita ere. 17:30ean hasiko da norgehiagoka.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touringek irabazi egin du Ohorezko Mailako estreinaldian

2012/09/17
Nork

Asteburu honetan estreinatu da Touring Ohorezko Mailan, eta lehenengo partida irabaztea garrantzitsua baldin bazen, lortu dute lehenengo langa gainditzea: 2-1 gailendu zitzaion Ondarroako Aurrerari. Sailkapenaren goialdean hasi du denboraldia, beraz; hirugarren tokian. Asteburu honetan izango du denboraldiko lehen irteera, Aretxabaletara. Aurreko partida etxetik kanpo irabazita daude aretxabaletarrak, 1-2ko emaitza lortu baitzuten Mondragonen zelaian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ohorezko Mailan mantentzeko xedea

2012/09/12
Nork
Ohorezko Mailan mantentzeko xedea

Lau denboraldi egin ditu Touringek Erregional Preferentean, eta maila hori ez dela bere tokia erakusteko ordua iritsi zaio. Maila berria, helburu berriak eta horri aurre egiteko aurpegi berriak izango ditu. Egoitz Mendizabal Touringeko Kirol zuzendariaren arabera, aurten helburua Ohorezko Mailan mantentzea izango da, eta gero hortik aurrera zer egin denboraldiak markatuko duela iritzi dio, helburuaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Errenteria Hiria futbol txapelketako garaikurra herrian bertan geratu da

2012/09/04
Nork
Errenteria Hiria futbol txapelketako garaikurra herrian bertan geratu da

Touringentzat izan da berak antolatzen duen Errenteria Hiria Txapelketa. Oiartzuni penaltietan gailendu zitzaion larunbatean, eta horrenbestez, garaikurra herrian bertan geratu da. Partida parekatua izan zen: markagailuan Oiartzun jarri zen aurretik, Josu Iribarrenek penaltiz sartutako golari esker. Partidaren ondarrean lortu zuen Touringek berdinketaren gola, Endika Tarragonaren eskutik. Banakoarekin penaltietara joan behar izan zuten, txapelduna zehazteko, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Touring lehenengo eta Beti Ona seigarren

2012/05/16
Nork

Amaitu da Erregional Preferenteko denboraldia, eta Touringek lehenengo tokian bukatu du, eta horrenbestez Erregional Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean. Azken jardunaldian, ordea, berdindu egin zuen 2-2 Usurbilen kontra. Beti Onak, berriz, 3-0 irabazi zion Allerruri, eta seigarren geratu da sailkapen nagusian. Datorren urtean, beraz, preferentean jarraituko du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Azken partidua preferenteko taldeentzat

2012/05/12
Nork

Preferente Mailan jokatzen duten herriko bi taldeentzat azken partidua izango da gaurkoa. Touringek, gainera, azkeneko partidua izango du maila horretan, duela zazpi egun Ohorezko Mailara igotzea lortu baitzuen. Usurbilen kontrako jokatuko du etxetik kanpo. Beti Onak, berriz, eskualdeko derbia izango du Allerruren kontra. Seigarren postua izango dute lehian: sailkapenean puntu bateko aldea ateratzen die lezoarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touringek lortu du igoera

2012/05/07
Nork
Touringek lortu du igoera

Hiru puntuak lortzea nahikoa zuen Touringek Erregional Ohorezko Mailara igotzeko, eta ez zuen hutsik egin. Igoera ez ezik, gol festa ere oparitu zien Touringek Fanderiako futbol zelaira joan ziren zale guztiei, 5-0 gailendu baitzitzaion Euskaldunari. Eta osagai guzti horiekin ederki ospatu zuten igoera. Montesek bi gol sartu zituen, beste bat Nevesek, bestea Igarretak eta azkena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

2001ean jaiotako haurrak, Touringen jokatzen has daitezke

2012/05/05
Nork

Touringek deia egin die 2001ean jaiotako haurrei. Alebin Mailan jokatu nahi badute, hilaren 8an (asteartean) Touringen zelaitik pasatu behar dute, 17:30ean. Ahalik eta gazte gehien agertzeko deia egin dute, “ahalik eta talde onena osatzeko”. Hilaren 15ean, ordu eta toki berean, beste proba bat egingo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touring Erregional Ohorezko Mailara igo daiteke bihar

2012/05/04
Nork

Touring mailaz igo daiteke bihar, ligako sailkapen nagusian zazpigarren lekuan dagoen Andoaingo Euskaldunaren kontra irabazten badu. Talde gorritxoa lehenengoa da sailkapenean 69 punturekin, Ostadar bigarrenak baino hiru puntu gehiagorekin, eta liga bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, nahikoa luke biharko partida irabaztea zuzenean igo eta azken jardunaldira itxoin beharrik gabe, mailaz igotzeko. Bihar, beraz, Erregional Preferente [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)