Mezuak etiketatuta ‘ talde ’

Torrekua jantzi museo izateko sinadurak biltzen dabil Iraultza dantza taldea

2012/12/13
Nork
Torrekua jantzi museo izateko sinadurak biltzen dabil Iraultza dantza taldea

Torrekua berritu zutenetik hutsik egon da, eta orain, hain zuzen, eraikina zerekin bete, horrexek sortu du ika-mika. Eraikina jantzi museo izateko xedearekin berritu zuten duela bi urte, Iraultza dantza taldeak urteak egin ostean nahi horren atzetik. Orain, ordea, udalak ostatu bihurtzeko asmoa azaldu du, eta dantza taldea sinadurak biltzen hasi da Interneten Torrekua jantzi museo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Norbanakotik taldera jauzi egiteko unea

2012/12/07
Nork
Norbanakotik taldera jauzi egiteko unea

Milaka arazo dituzte, baina horri aurre egiteko kolektibo izaera falta zaie. Orain arteko antolakundeak  jazarri ostean, hutsune bat geratu da, eta Euskal Herriko gazteria bilduko duen antolakunde erreferente bat sortzeko beharra ikusi dute zenbait gaztek. Herriz herri eraikitzen ari dira, eta Errenteria-Oreretan ere hasi dira sortze prozesu hori mugitzen. Zukgua prozesua martxan dago joan den [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Berdintasun Kontseiluak bat egin du talde feministen deialdiarekin

2012/11/23
Nork

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak bat egin du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta batik bat, Errenteria-Oreretakoak egin duen deialdiarekin, eta hala, etzi, egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin du, 12:30ean, Zumardian. Era berean, Niessen merkataritza zentroan eta Merkatuzarren herriko hainbat ikastetxetako haurrek egindako argazkiak ikustera gonbidatu ditu herritarrak, “emakumeen kontrako indarkeria nola [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Lapikoen protesta egingo dute bihar

2012/11/13
Nork

Oarso taldeak deituta, protesta zaratatsua egingo dute bihar, 19:00etan, Herriko Plazan. Lapikoak eta zarata ateratzeko tresnak baliatuko dituzte murrizketekiko euren desadostasuna adierazteko. Hain zuzen, protestaren leloa Murrizketarik ez, ez dugu euren zorra ordainduko izango da. Greba egunarekin kointzidituko du protestak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »

‘Panteras del 69′ antzezlana emango du Itzatuk etzi

2012/11/08
Nork

Itzatu antzerki talde errenteriarrak Panteras del 69 antzezlana aurkeztuko du etzi, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Santiago Moncadaren Entre mujeres antzezlanaren egokitzapen bat da, eta antzinako ikasle izan ziren emakumeen topaketa bat izango du ardatz. Ana Mirandak zuzendu du lana, eta zazpi aktore igoko dira oholtzara: Pepi Nuñez, Mari Carmen Balaña, Juani Rafael, Amaia Erkizia, Maria Jesus Pozo, Ana Cintero eta Kontxi Lozano. Sarrerak 4 euroan eros daitezke kulturgunean bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordenantza fiskaletarako gobernu taldearekin akordio partzialetara ailegatu da PSE

2012/10/26
Nork

Datorren astearteko udalbatzarrean ordenantza fiskaletarako eztabaidatuko dituzte zinegotziek, eta PSE-EEk jakinarazi du akordio partzialetara ailegatu dela Bildu eta Ezker Anitzarekin. PSE-EEren arabera, udal gobernuak aurkeztutako proposamenari hainbat zuzenketa planteatu dizkiote, eta “negoziazio positiboa” izan da, zuzenketa gehienetan adostasuna lortu dutelako. Hala nola, langabe, 20 urtetik beherako gazte eta familia ugarientzat %50eko hobariak proposatu dituzte kirol [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Kulunkak alzheimer gaitzari buruzko lana aurkeztuko du

2012/10/04
Nork
Kulunkak alzheimer gaitzari buruzko lana aurkeztuko du

Kulunka teatroren eskutik, Andre y Dorine antzezlana emango dute igandean, 19:00etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Andre eta Dorine ditu protagonista, eta alzheimerra izango da gai nagusia. Andre eta Dorine adineko bikote bat da, eta errutina umorez hartuko du, baina alzheimerrak goitik behera aldatuko du bere bizitza. Horren eraginez, memoriari eta oroitzapenei eusteko, Andrek bere bizipenak idazteari ekingo dio. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Antzerkia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen taldeek eskaintza zabala dute ikasturte berrirako

2012/09/19
Nork

Ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herriko emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta urtero mila  emakume inguruk parte hartzen dute. Izena emateko azken eguna bihar da, 17:00etatik 19:00etara. Eskaintza Agustinak: areto dantzak, pilates, yoga, gimnastika eta tai ji. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, josketa tailerrak, olio pintura, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

XVI. mendeko jantziak daude Torrekuan

2012/09/17
Nork
XVI. mendeko jantziak daude Torrekuan

Iraultza dantza taldearen eskutik, hilaren 18tik 23ra XVI. mendeko jantzien erakusketa antolatu dute Torrekuan. Errenkoaldek prestatutako Erdi Aroko azokaren haritik egingo dute erakusketa. Jantzi horiek XVI. mendeko grabatuetatik atera dituzte. Horietan bat nabarmendu du Iraultzak: Parisko Louvre museoan dagoen tapiz batean topatutakoa. Tapizean zazpi emakume ageri dira eta idatzita dago bakoitza nongoa den. Tondue de Renteri bezala izenpetuta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gazte asanbladak lan taldeei buruzko bilerara deitu du

2012/09/07
Nork

Oreretako Gazte Asanblada udako geldialdiaren ostean lan taldeak antolatzen hasiko da, eta horretarako, iazko lan taldeetan izan zirenak eta interesa daukatenak animatu ditu gaur egingo duten bileran parte hartzera. Iazko lan taldeekin jarraitu nahi duela jakinarazi du gazte asanbladak; hala nola, euskara, aisia eta eskalada. Bilera 18:00etan izango da,  gaztetxean. Lan taldeez gain, gazte asanbladaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Salbide jatetxea
22,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)