Mezuak etiketatuta ‘ Stock ’

Stock azokako La Perlako zozketak baditu irabazleak

2012/03/02
Nork

Joan den asteburuan egin zuten Stock azoka Merkatuzarren, Errenteriako Errenkoalde eta Pasaiako Laurak Bat merkataritza elkarteek antolatuta. Parte hartu zuten guztien artean La Perlara joateko hiru sarrera bikoitz zozkatu zituzten: Maria Angeles Gil Rodrigo eta Mari Paz Andoño errenteriarrak eta Juan Jose Moran pasaitarra izan dira irabazleak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bi errenteriarrek eta pasaitar batek lortu dituzte La Perlarako sarrerak

2012/02/29
Nork

Larunbatean egindako Stock Azokan La Perlarako hiru sarrera zozkatu zituzten (bina irabazleko), eta bi errenteriarrek eta pasaitar batek irabazi dituzte: Oreretako Maria Angeles Gil Robles eta Mari Paz Andoñok eta Pasaiako Juan Jose Moranek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Eskaintza erakargarriak azokan

2012/02/28
Nork
Eskaintza erakargarriak azokan

Asteburuan Oiarso Stock Azoka egin dute Merkatuzarren, eta %60tik gorako beherapenek jende ugari animatu dute azokatik pasatzera. Larunbat goizean, jendearen joan-etorria nabaria zen. Arropak begiratu, probatu eta baten batzuk poltsarekin ere ikus zitezkeen. 24 erakusleiho zeuzkaten bisitatzeko, eta horietan, jantziak, oinetakoak edo osagarriak ziren nagusi. Aurten, gainera, La Perlara joateko hiru sarrera bikoitz zozkatu dituzte. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Errenteriako eta Pasaiako 24 denda izango dira stock azokan

2012/02/23
Nork

Pagotxak. Horixe aurkitu ahal izango dituzte bisitariek asteburuan stock azokan. Bihartik igandera bitartean 24 erakustoki egongo dira jarrita Merkatuzarren, eta askotariko produktuak merke erosteko aukera izango da. Beste urte batez, eta dagoeneko zazpigarrenez antolatu dute azoka Errenteria-Oreretako Errenkoalde eta Pasaiako Laurak Bat merkatarien elkarteek. Iaz baino bi denda gehiagok hartuko dute parte aurten, eta produktuei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Stock azokan, aukeren bila

2011/03/12
Nork
Stock azokan, aukeren bila

Herritar ugari hurbildu dira gaur goizean Merkatuzarren egiten ari diren Stock Azokara. 22 erakustokietan zehar arropa, zapatak, ile-apaindegiko produktuak eta beste zenbait produktu prezio onean erosteko aukera izan dute. Kamisetak 6 euroan, 10ean, 15ean… prezio merkeak eta dendako produktuak. Helduak erakustokietan zehar aukeren bila ari ziren bitartean, haurrak eurentzat prestatutako txokoan marrazten, jolasten eta beste [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Pagotxa ugari asteburuan, stock azokan

2011/03/09
Nork
Pagotxa ugari asteburuan, stock azokan

Seigarrenez, stock azoka egingo dute asteburu honetan, Pasaiako Laurak Bat eta Errenteria-Oreretako Errenkoalde merkatarien elkarteek antolatuta. Gaur goizean egin dute aurkezpena Mikel Duran Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak. Aurten Errenteria-Oreretako hamabi komertziok hartuko dute parte, eta Pasaiako hamarrek (lau Antxokoak eta sei Trintxerpekoak). Guztira, beraz, 22 partaide izango dira. Iparragirrek nabarmendu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)