Laster jakingo da euskara zenbat erabiltzen den Errenteria-Oreretan. Errenteriako Udalak parte hartuko du Soziolinguistika Klusterrak egingo duen ikerketa batean. Udazkenean sartzearekin batera, datozen egunetan kale neurketa egiten ibiliko dira, eta horren emaitzak datorren urteko udaberrian ematea espero dute. Gaur eguerdian eman dituzte azterketaren gaineko xehetasunak Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Jaime Altuna Soziolinguistika Klusterreko presidenteak. [...]
Irakurri gehiago










