Mezuak etiketatuta ‘ solasaldi ’

Miguel Romerorekin gosari solasaldia antolatu du Mikelazulok

2012/06/20
Nork

Tarteka, gosari solasaldiak antolatzen dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta hilaren 30ean, Miguel Romerorekin hitz egiteko aukera izango da, 10:00etan. Mikelazulok azaldu duenez, Romero 60ko hamarkadan Francoren diktaduraren kontra mugitu zen, eta sozialismo iraultzailea defendatzen hasi zen. Egun, Ezker Antikapitalistaren kidea da, eta Viento Sur aldizkariko editorea da. Hainbat liburu ere idatzi ditu, azkena, 2011an argitaratua, Conversaciones con la izquierda capitalista europea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Agustin Sarasola jardunaldiak, herri komunikazioa lantzeko

2012/05/25
Nork

Mikelazulo Kultur Elkarteak, Herri Biziak, Zintzilik Irratiak eta  OARSO BIDASOKO HITZA-k antolatuta, ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar. Herri komunikabideen gainean ariko dira jardunaldi horietan, eta bide batez, Zintzilik Irratiko esatari zen Agustin Sarasola omenduko dute antolatzaileek. Espaloietan hitza ekimenarekin hasiko dira jardunaldiak, gaur, 19:00etan. Oholtza txikia eta mikrofonoa jarriko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hedabideak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Las hojas muertas’ liburua aztertuko dute

2012/05/07
Nork

Barbara Jacobs idazle mexikarraren Las hojas muertas eleberriaren gaineko irakurketa egingo dute, gaur, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Literatur solasaldien barruko ekimena da, eta Jose Luis Canchok gidatuko du hizketaldia. Bertan parte hartzeko nahikoa da liburua irakurtzea eta Xenpelar Etxetik pasatzea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaur da ‘Ihes betea’-ren literatur solasaldia

2012/04/18
Nork

Gaur izango da Anjel Lertxundiren Ihes betea liburuaren gaineko literatur solasaldia. Liburua irakurri duen orok parte har dezake, eta 19:00etan elkartuko dira Xenpelar Etxean (lehen solairuan).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Nembrot’ eta ‘Ihes betearekin’ literatur solasaldiak

2012/04/17
Nork

Hilero bezala, apirilean ere egingo dituzte literatur solasaldiak, eta gaur gaztelaniaz eta bihar euskaraz izango dira. Gaur, Jose Maria Perez Alvarezen Nembrot liburuaren gainean ariko dira, eta Jose Luis Canchok koordinatuko du. 19:00etan hasiko da Xenpelar Etxeko haur liburutegian (1. solairuan). Bihar ere izango da saioa, baina euskaraz: Anjel Lertxundiren Ihes betea liburuaren gainean hitz egingo dute. Ane [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Literatur solasaldia egingo dute gaur liburutegian

2012/03/14
Nork

Udal liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Ixiar Rozas idazlearen Edo zu edo ni liburua izango dute aztergai biltzen direnek, Ane Mayozek koordinatuta. Literatur solasaldietan parte hartzeko, liburutegian izena eman behar dute interesdunek eta bertan jaso behar dituzte liburuak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburu aurkezpena eta solasaldia, Mikelazulon

2012/02/08
Nork

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, eta Mikelazuloko Gosariak ekimenaren barruan, Umbrales. Fugas de la institución total; entre captura y vida liburua aurkeztuko dute igandean, goizeko hamar eta erdietatik aurrera. Liburu hori osatzen duten hemeretzi ataletan zehar, hainbat erakunderen egungo egoeraren gaineko idatzi eta testigantzak bildu dituzte. Espetxeak leku berezia duela zehaztu dute antolatzaileek: “Villabona (Asturias, Espainia) espetxeko modulo terapeutiko batean egindako ikerketa izan da, itxialdi prozesuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Literatur solasaldiak, gaur eta bihar, Xenpelar Etxean

2012/02/07
Nork

Literatur solasaldiak egingo dituzte Xenpelar Etxean gaur eta bihar. Gaur, 19:00etatik 21:00etara, Lluis Maria Tordo idazlearen El mal francés liburuaren gainean ariko dira, Jose Luis Canchok koordinatuta. Bihar, berriz, ordu eta leku berean, Karmele Jaio idazlearen Amaren eskuak liburuaren gaineko solasaldia egingo dute, Ane Mayozen zuzendaritzapean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Literatura solasaldiak hasiko dira berriro otsailetik aurrera

2012/01/26
Nork

Udazkenean hasitako egitasmoarekin jarraituz, otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean ere literatur solasaldiak egingo dituzte. Otsailaren 7ean hasiko dira berriro solasaldiekin, eta Lluis Maria Todoren El mal francés liburuari buruz ariko dira. Errenteriako Udal Liburutegiak antolatu du ekimen hori, “irakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoiak garatzen laguntzeko asmoz”. Jarduerak irekiak dira, eta irakurtzea gustatu eta iritziak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur

2012/01/11
Nork

Literatur solasaldia egingo dute gaur Xenpelar Etxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gaurko saioa euskaraz izango da, eta bertan parte hartzen dutenak, Goizalde Landabaso idazlearen Bränskit liburuaren gainean ariko dira. Euskaraz egindako literatur solasaldi guztietan bezala, Ane Mayoz izango da koordinatzailea gaurkoan ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)