Mezuak etiketatuta ‘ sei ’

Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek bat egin dute Eleak-en ekimenarekin

2012/11/12
Nork

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. “Behin baino gehiagotan errepikatu dugu gazteak garela, eta ez terroristak, eta ideia batzuengatik espetxeratzea lotsagarria iruditzen zaigula”, adierazi dute, eta ildo horretatik, Espainiako eta Frantziako estatuek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Sei urteko kartzela zigorra hezitzaile bati jotzeagatik

2012/10/25
Nork

Gipuzkoako auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio gazte bat Errenteria-Oreretako adin txikikoentzako zentro batean hezitzaile emandako jipoi batean parte hartzeagatik. Auzitegiak bi delitu egitea egotzi dio: bahiketa eta indarrez lapurtzea. Espetxe zigorraz gain, 44.600 euroko kalte ordainak eman beharko dizkio hezitzaileari eta 5.052 euro zentroari. 2009an izan ziren gertakariak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea etzi, sei gazte auzipetuen alde

2012/10/22
Nork

Etzi aztertuko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuek aurkeztutako helegiteak, eta epe laburrean espero dute erabakiaren berri jasotzea. Espetxeratuak izan aurretik euren eskaerak kontuan hartzeko duten azken aukera izango da. Horren harira, egun horretan bertan, arratsaldean, elkarretaratzeko deia egin du Eleak mugimenduak. Protesta 20:00etan izango da Herriko Plazan. “Gazteriari egindako eraso horren aurrean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Sei gazte auzipetuen helegiteak hilaren 24an aztertuko ditu gorenak

2012/10/04
Nork
Sei gazte auzipetuen helegiteak hilaren 24an aztertuko ditu gorenak

Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuek euren eskaerak aurrera ateratzeko azken aukera izango dute hilaren 24an (asteazkena). Egun horretan, Espainiako Auzitegi Gorenak eurek aurkeztutako sei helegiteak aztertuko ditu, eta azken tramitea izango da behin betiko erabakia jakin aurretik. Epe laburrean espero dute erabakia jakinaraztea. Joan den urtarrilean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi auzipetuen gaineko epaia. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Sei kaleratze kasu berri aztertzen ari da Stop Deshaucios taldea herrian

2012/03/16
Nork
Sei kaleratze kasu berri aztertzen ari da Stop Deshaucios taldea herrian

Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki  azaltzean izan duen adoreagatik, berea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Marquez familiak 2.510 elkartasun sinadura jaso ditu

2012/03/14
Nork
Marquez familiak 2.510 elkartasun sinadura jaso ditu

Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Zigortutako gazteen aldeko manifestazioaren argazkiak

2012/01/23
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskaltzale bat zigortuta

2012/01/20
Nork

“Joan den astelehenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen gainean hartutako erabakia ezagutu genuen. Errenteria-Oreretako sei gazteri, sei eta sei urte eta erdi arteko zigorra ezarri die epaiketa izan eta sei hilabetera heldu den epaiak. Zigortutako gazte horietako bat, Iosu Arruabarrena da. Iosu, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko langilea da eta Mintzalaguna egitasmoaren arduraduna. Euskaltzalea, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zigortutako gazteei elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan

2012/01/20
Nork
Zigortutako gazteei elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan

Atzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. “Ireki den une berri honetan ezin dugu onartu gazteon aurkako horrelako erasorik. Gazteon borrokarako nahia zapuzten saiatzen ari dira, baina argi dagoen bezala ez dute lortu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EE: “Sei pertsonak kale borrokagatik zigortu dituzte”

2012/01/20
Nork

Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira , PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak  “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”. PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)