Zumardian saskibaloizaleen topagune bihurtuko da hilaren 30ean (larunbata). Oiarso Saskibaloiak II. 3×3 txapelketa antolatu du egun horretarako, eta hainbat adinetako kirolariek jokatu ahal izango dute. Aurretik, ordea, izena eman behar da, eta horretarako, posta elektroniko bat bidali behar da oiarsosb[a bildua]hotmail.com helbidera hilaren 27a baino lehen (asteazkena). Alebin (10 eta 11 urte), Haur (12, 13 eta 14), [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:3x3, oiarso, saskibaloi, txapelketa
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Saskibaloian eta areto futbolean lan egiten du Gamon Kirol Elkarteak, eta datorren denboraldiari begira, saskibaloia sustatu nahian dabil. Aurten parte hartze baxua izan du kirol horrek, eta horrenbestez, gazte guztiak animatu ditu Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan izena ematera. Horretarako, egokiena astelehenetan egiten dituzten entrenamenduetatik pasatzea da. 17:00etatik 18:30era biltzen dira Don [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, eman, Gamon, izena, kirol, saskibaloi
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oarso saskibaloi taldeak jokalariak hartzeko jardunaldiak antolatu ditu, eta datozen egunetan izango dira. Lehenengo eguna, gaur bertan izango da 19:00etan, Galtzarabordako kiroldegian. Gainontzekoak, berriz, asteazkenean (hilak 30), ostiralean (ekainak 1) eta datorren asteko astelehenean (ekainak 4) eta asteazkenean (ekainak 6), 19:00etan egun guztietan. Deialdia 1997, 1998, 1999 eta 2000. urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago.
Irakurri gehiago
Etiketak:bila, jokalari, oiarso, saskibaloi
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Datorren asteburuan Oiarso saskibaloi taldeko emakume seniorrek STL Bilintx taldearen kontrako partida izango dute. Lehia bihar izango da, 16:00etatik aurrera, Donostian. Gizon seniorrek, berriz, hurrengo egunean jokatuko dute, 11:45etik aurrera, Galtzarabordan. Aurrez aurre AIB Gazkoplastika taldea izango dute. Irabaztera aterako dira bi taldeak.
Irakurri gehiago
Etiketak:aib, bilintx, oiarso, saskibaloi, stl
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oiarsoko gizonen Senior Mailako taldea aurrez aurre ariko da bihar Donibaneko kiroldegian Errotaundi ISB taldearen kontra. Emakumeen Senior Mailako taldeak, berriz, etzi jokatuko du Galtzarabordako kiroldegian, 11:45etik aurrera, Cafes Aitona taldearen kontra. Oiarsoko emakumeak seigarrenak dira sailkapenen nagusian, hamar punturekin.
Irakurri gehiago
Etiketak:Aitona, cafes, errotaundi, oiarso, partida, saskibaloi
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oiarso saskibaloiko Senior Mailako mutilek garaipena lortu zuten; neskek, ordea, ezin izan zuten Internacionalen aurrean ezer egin. Mutilek 85-58 irabazi zioten Ordiziari, eta zazpigarren daude, 21 punturekin. Neskek, berriz, porrot latza jaso zuten etxean, eta 25-52 galdu zuten Internacionalen kontra: sailkapeneko azken postuan daude.
Irakurri gehiago
Etiketak:oiarso, saskibaloi, senior
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
2012ko lehen partidak asteburuan jokatu dituzte Oiarso saskibaloiko neskek eta mutilek. Ez dute, baina, biek berdin hasi urtea: mutilek irabazi egin dute eta neskek galdu. Lehen itzuliko lehia Donibaneren kontra zeukaten mutilek, eta hainbat jokalari min hartuta zeudelako falta baziren ere, irabaztea lortu zuten, 72-32. Oiarsoren arabera, kontraerasoan eta hirukoen bidez lortu zuten markagailuan aurrera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:añorga, donibane, oiarso, saskibaloi
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Asteburu honetan berriro martxan jarriko da Oiarso saskibaloi taldea. Bihar Senior Mailako emakumeen txanda izango da: Añorgaren kontra ariko da Benta Berriko kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, berriz, Senior Mailako gizonak irtengo dira kantxara. Donibaneren kontra neurtuko dituzte indarrak, 11:45etik aurrera. “Gabonetako txapelketa irabazi ondoren, etxean lortutako emaitza onei eusten saiatuko dira”, adierazi du Oiarso [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:añorga, donibane, emakume, gizon, oiarso, saskibaloi
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gabonetako saskibaloi txapelketa antolatu zuen Oiarsok joan den astean, eta bera izan zen talde guztien artean onena: Oiartzungo Saskilagunak-en kontra irabazi zuen finala, 75-69. Partida osoan zehar izan ziren nagusi Oiarsokoak. Lau taldek parte hartu zuten: Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo taldeez gain, Donibane eta Intxaurrondoko Internacional. Donibane geratu zen hirugarren, eta Internacional laugarren.
Irakurri gehiago
Etiketak:gabonak, oiarso, saskibaloi, txapelketa
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oiarso Saskibaloiak antolatuta, saskibaloi entrenamenduak egingo dituzte hilaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2 eta 4an Galtzarabordako kiroldegian. Entrenamenduak 12:00etan hasiko dira, eta 1998-2001 urte artean jaiotako haurrek parte har dezakete. Informazio gehiago: 636 87 87 29.
Irakurri gehiago
Etiketak:entrenamendu, hasiberri, oiarso, saskibaloi
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »