Mezuak etiketatuta ‘ sari ’

“Lan txukuna egiteko gogoz joaten gara, eta lortzean, beti da pozgarria”

2012/12/11
Nork

Jone Uria: Xenpelar Sarietako txapelduna Kontrakotasunei aurre egin zien Jone Uriak (Algorta, 1990) larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Bost mutilekin batera igo zen oholtzara eta bizkaitar bakarra zen Peio Ormazabalekin batera. Hala ere, bera izan zen nagusi, eta Xenpelar Sariko txapela jantzi zuen. Zer esanahi dauka zuretzat Xenpelar Saria irabazi izanak? Poza beti ematen du txapel bat irabazteak. Horrelako sariketak gazteontzat beste plaza bat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Elkarrizketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Unai Gaztelumendi nabarmendu da Xenpelar Sarietako kanporaketetan

2012/12/05
Nork
Unai Gaztelumendi nabarmendu da Xenpelar Sarietako kanporaketetan

Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Unai Gaztelumendi nabarmendu da kanporaketetan

2012/12/03
Nork
Unai Gaztelumendi nabarmendu da kanporaketetan

Baditu finalistak bertsolari gazteen Xenpelar Sariak, eta Aitor Urbieta eta Gorka Maizekin batera igoko dira taula gainera Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Guztien artean, Gaztelumendi nabarmendu da. Bigarren kanporaketa irabazteaz gain, hiru lehietan puntuazio gehien lortu duen bertsolaria izan da: 230,5 puntu.  Gaztelumendi larunbatean kantatzekoa zen, baina aldaketak izan ziren programazioan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ane Labaka izan da garaile Xenpelar Sarien lehen lehian

2012/11/29
Nork

Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 23an hasiko dira Xenpelar Sarien kanporaketak

2012/11/16
Nork
Hilaren 23an hasiko dira Xenpelar Sarien kanporaketak

Bertsolari gazteak hartzeko prest dago Errenteria-Orereta. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko dira XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta horietan hemezortzi gazte ariko dira nor baino nor lehian. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta sei bertsolari sailkatuko dira finalerako, kanporaketa bakoitzetik bi. Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Azken urteetan bezala, aurten ere Ereintza elkarteak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hemezortzi bertsolari gaztek parte hartuko dute Xenpelar Sarietan

2012/11/15
Nork
Hemezortzi bertsolari gaztek parte hartuko dute Xenpelar Sarietan

Hilaren 23an hasiko dira bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak , eta aurten, hemezortzi gaztek parte hartuko dute Ereintza elkarteak eta Xenpelar bertso eskolak antolatutako lehiaketan. Hiru kanporaketa izango dira guztira, eta gainontzeko biak azaroaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata) jokatuko dituzte. Kanporaketa guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute, eta bakoitzetik bi sailkatuko dira finalera. Hori, hain [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Film laburren lehiaketako lehen saria Galiziara joan da

2012/11/14
Nork

Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik jaso zuen 1.000 euroko saria galiziarrak. Oarsoaldeko Saria Kote Camachok eskuratu zuen, La gran carrera lanari esker, eta Andrea Morate errenteriarrak, berriz, Publikoaren Saria, Cara o cruz film laburrarekin. Irabazle guztiak errenteria.hitza.info -n.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 23an hasiko dira Xenpelar Sarien kanporaketak

2012/11/14
Nork

Bihar goizean emango ditu Xenpelar Bertso Eskolak Bertsolari Gazteen XXI. Xenpelar Sarien gaineko xehetasunak. Aurreratu duenez, hiru kanporaketa egingo dituzte, eta bakoitzean seina bertsolarik parte hartuko dute. Lehenengoa hilaren 23an (ostirala) izango da. Besteak, berriz, hilaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata). Xenpelar Etxean egingo dituzte kanporaketak, 19:30ean. Kanporaketetan parte hartuko duten sei bertsolarietatik bi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Irabazleek badute saria

2012/10/31
Nork
Irabazleek badute saria

OARSO BIDASOKO HITZA-ren Udako Argazki Lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak. Errenteria-Oreretako Valentin argazkilaritza dendak babestu du aurten ere irudien lehiaketa, hortaz, Maialen Montero irabazleak, eta Errenteria-Oreretako argazki onenaren egile Carlos Bayonek Valentinen bertan jaso zituzten sariak atzo. Iasone Paradak, bigarren sariaren irabazleak, ez zuen atzoko banaketara agertzerik izan. Irudian, saridunak, Valentineko Orhi Aizpururekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hasiera bikaina bertsolarientzat

2012/09/14
Nork
Hasiera bikaina bertsolarientzat

Oarsoaldeko eta Bidasoko bertsolariak udako geldialdiaren ostean, ikasturtea ezin hobeto hasi dute, bat-bateko zein bertsopaper lehiaketetan sarituak izan baitira azken egunotan. Guztira, lau sari dituztela bueltatu dira etxera. Hilaren 7an Zarauzko Zinema pilotalekuan Oarsoaldeko bi ordezkari izan ziren protagonista: Haritz Casabal pasaitarra eta Aitor Albistur errenteriarra. Casabalek Gazte Mailako XXXVI. Lizardi Saria irabazi zuen. Nagusitasunez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Iruzkin bat »

Gaurko eskaintza
argazkia
LEKU EDER HOTELA
55,00 €

deskontua

%31

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)