Mezuak etiketatuta ‘ San ’

San Tomas feria: argazkiak

2012/12/21
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Herritarren San Tomasak hilaren 21ean

2012/12/14
Nork
Herritarren San Tomasak hilaren 21ean

Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak. Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Iztietan ere ospatuko dute San Tomas

2012/12/13
Nork

Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ez dira faltako egun osoan zehar. Horrez gain, 12:00etan, muxikoak dantzatuko dituzte. Herritar guztiak gonbidatu dituzte Iztietara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Aldaketak izango dira ibilbidean aurtengo San Silbestre lasterketan

2012/12/12
Nork
Aldaketak izango dira ibilbidean aurtengo San Silbestre lasterketan

Urteko azken asteetan sartuta, hainbat korrikalari San Silbestre lasterketarako prestatzen ariko dira. Errenteria-Oreretan egingo dutenek aurten izango diren aldaketak kontuan hartu beharko dituzte, EAT Errenteriako Atletismo Taldeak azaldu duenez. Nagusiena, ibilbidean aurki daiteke, bikoizketak saihesteko asmoz, zertxobait moldatu baitute bidea. Gazte, heldu eta beteranoen ibilbideak zazpi kilometro izango ditu —iaz 7,225 izan ziren—, eta bi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Azoka larunbatean egingo dute Beraunen

2012/12/12
Nork

San Tomas Eguna ostiralean izango da, baina herriko zenbait auzo elkartetan aurreko asteburura aurreratzen dute, Beraunen, esate baterako. Hala, larunbatean egingo dute San Tomas Azoka. Goizean goizetik baserriko produktuen erakusketa izango da, eta animaliak ere ikusteko aukera izango da. Horrez gain, baserriko produktuak erosi ere egin ahal izango dira, eta era berean, baita tripa bete [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azoka, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

San Silbestre lasterketan izena eman daiteke

2012/12/07
Nork
San Silbestre lasterketan izena eman daiteke

Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketan. Hilaren 29ra arte egongo da aukera horretarako helduen kasuan, eta korrikalarien muga ere finkatu dute: 750 lagun. Elkarte antolatzaileak jakinarazi du ez dela aukerarik egongo lasterketaren egunean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Xabi San Sebastianek ‘Erraiak’ diskoa aurkeztuko du

2012/12/06
Nork

Xabi San Sebastian musikari donostiarrak Erraiak diskoa aurkeztuko du hilaren 13an, Errenteria-Oreretan. Azken lau urteetan berarekin agertokiz agertoki ibili den bandarekin batera joko du, 22:30etik aurrera, De Cyne Reyna tabernan. Sentimenduetan, “erraietan”, murgilduko da San Sebastian disko horretan. “Gure barruan, erraietako mundu horretan, bihozkada, gobernatuko ezinezko sentimenduak eta gure animali izatearen esentzia gordetzen dira”, adierazi du. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Egunean postua jartzeko eskaerak hilaren 16ra arte

2012/11/07
Nork

Udalak abenduaren 21eko San Tomas Egunari begira postua jartzeko asmoa dutenei jakinarazi die hilaren 16ra arte dagoela epea postua jartzeko eskaerak aurkezteko. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dira, erregistro orokorrean, baina horiek jasotzeko kulturgunetik pasatu behar da (Alfontso XI kalea). Horrekin batera, jarri nahi den postuaren krokisa aurkeztu behar da, neurri eta ezaugarriak zehaztuz. Bestalde, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 5ean hasiko dira San Tomas Eguna lantzen

2012/10/30
Nork

Abenduaren 21a gerturatzen ari da, eta hori buruan dutela, datorren astelehenean, hilaren 5ean, bilduko dira lehen aldiz San Tomas Eguna prestatzen hasteko. Batzar hori 19:30ean hasiko da Merkatuzarreko balioanitzeko gelan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Batzar informatiboa egingo dute San Agustinen

2012/09/17
Nork

San Agustin erretiratuen elkarteak batzar informatiboa egingo du 2012-2013 ikasturtean eskainiko dituen jarduerei buruzko argibideak emateko. 18:00etan izango da elkartean, eta ondoren, luntxa izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)