Mezuak etiketatuta ‘ saio ’

Alebin Mailako haurrentzako entrenamendu saioa prestatu du Oiarsok

2012/12/13
Nork

Oiarso Saskibaloiak bigarren entrenamendu saioa antolatu du Alebin Mailako haurrei zuzenduta (2001-2002an jaiotakoak). Don Boscoko kiroldegian izango da (Basanoagako eskolatik sartu beharko da); 10:00etan neskentzat eta 11:30ean mutilentzat. Senior Mailako taldeak asteburuan sartuko dira lehian berriro aurreko jardunaldiko atsedenaren ostean. Nesken taldeak etxean izango du partida —Galtzarabordako kiroldegian— Erroibideren kontra, 11:45ean. Mutilen taldeak, berriz, Zarautzen, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Programazio berria aurkezteko saio berezia egingo du Zintzilik-ek

2012/11/08
Nork

Larunbatean programazio berria aurkeztuko du Zintzilik irratia, eta horretarako, irratsaio berezia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bi orduko iraupena izango du, eta denboraldiko saio zahar eta berriak jakinaraziko dituzte, eta baita aurtengo kolaboratzaileak aurkeztu ere. Herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpen festara, “mikroetatik inoiz pasatu ez direnak eta lagundu dutenak”. Perrategi zaharrean egongo dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Ipuin kontalarien saioak etzi hasiko dira

2012/10/02
Nork

Udako oporraldian eten ondoren, ipuin kontalarien saioak aste honetan berreskuratuko dituzte. Etzi egingo dute denboraldi berriko lehen saioa, Antzina munduan asko diren bezala, bazen… kontakizunarekin. Hilaren 11n, berriz, gaztelaniazko ipuin baten txanda izango da, Cuentos con trazos, garabatos y borrones . Hilaren 18an, azkenik, euskarazkoa izango da kontakizuna: Gaztelu zaharreko ipuin berriak. Ipuin horiek 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta ostegunero izango dira, 18:00etatik aurrera, Haur Liburutegian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa | Ez dago iruzkinik »

Egunerokotasuneko euskara ikasteko saioak

2012/10/01
Nork

Udan etenaldia egin eta gero, Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Euskara Departamentuak euskara ikasteko saioak jarri dituzte berriro martxan. Klase horiek egunero topa daitezkeen egoeren aurrean euskara erabiltzera zuzenduta daude, batik bat euskaraz ikasten ari diren haurren gurasoentzat. Horrela, hizkuntza horrekiko ezagutza handitzea da helburua. Astean behin edo bitan ematen dituzte eskolak, eta bertan, euskal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »

Odola emateko saioa izango da gaur eta bihar

2012/09/04
Nork

Hilabeteroko zita daukate odol emaileek, eta gaur eta bihar ekintza hori egiteko aukera izango dute Reina aretoan (gaur) eta Beraungo anbulatorioan (bihar). Bi orduz egongo dira bertan, 18:30etik 20:30era, bi egunetan. Batik bat odol emaileak ez direnengana zuzendu dira, eta horretarako, zehaztu dute nahikoa dela 18 eta 65 urte artean edukitzea, eta osasuntsu egotea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Odola emateko saioa izango da bihar eta etzi

2012/09/03
Nork

Hilabetero zita daukate odol emaileek, eta bihar eta etzi ekintza hori egiteko aukera izango dute Reina aretoan (bihar) eta Beraungo anbulatorioan (etzi). Bi orduz egongo dira bertan, 18:30etik 20:30era, bi egunetan. Batik bat odol emaileak ez direnengana zuzendu dira, eta horretarako, zehaztu dute nahikoa dela 18 eta 65 urte artean edukitzea, eta osasuntsu egotea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Odol erauzketa | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik Irratian irratsaio berezia egingo dute etzi

2012/07/20
Nork

Etzi amaituko du denboraldia Zintzilik Irratiak, eta jaiekin bat eginez, madalenei buruzko saio berezia egingo dute. 17:00etatik aurrera, beraz,  berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitaraua, elkarte eta herritarrekin elkarrizketak egingo dituzte, eta txupinazoa ere zuzenean emango dute. Zintzilik FM 100ean entzun daiteke, baita Interneten ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hedabideak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herriko ikastetxetako ikasleak bertsotan ariko dira bihar

2012/05/23
Nork

Bihar Langaitz, Koldo Mitxelena eta Cristobal Gamon ikastetxetako ikasleak bertso jaialdia izango dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Gu ere bertsolari proiektuaren barruan egingo dute saioa, eta “egindako lanaren erakusgarri” izango dela aurreratu dute. 17:00etan izango da lehenengo saioa, eta 18:15ean bigarrena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 27an egingo dute Gabonetako bertso saioa Niessenen

2011/12/22
Nork

Gabonetako bertso saioak ez du hutsik egingo, eta hurrengo asteartean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Eskualdeko hiru bertsolari eta eskualdekoak ez diren beste hiru igoko dira oholtzara: Haritz Casabal antxotarra eta Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak dira Oarsoaldekoak. Bi gai jartzaile izango dira: Kepa Isasi eta Mikel Lersundi. Aurretik, XXIII. Zapirain Anaiak Bertsopaper [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)