EIZIE elkarteak Pauen antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartuko du datorren astean Eider Rodriguez idazle errenteriarrak. Jardunaldi horien helburua euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzea da. Hain zuzen, Rodrigueze berak idatzitako Katu jendea eleberria izango dute hizpide, bost itzultzailerekin batera. Itziar Otegik koordinatuko du mahai ingurua. Ekitaldia hurrengo ostegunean, hilak 18, izango da Paueko gazteluan, 15:00etan.
Irakurri gehiago













