Xabi San Sebastian musikari donostiarrak Erraiak diskoa aurkeztuko du hilaren 13an, Errenteria-Oreretan. Azken lau urteetan berarekin agertokiz agertoki ibili den bandarekin batera joko du, 22:30etik aurrera, De Cyne Reyna tabernan. Sentimenduetan, “erraietan”, murgilduko da San Sebastian disko horretan. “Gure barruan, erraietako mundu horretan, bihozkada, gobernatuko ezinezko sentimenduak eta gure animali izatearen esentzia gordetzen dira”, adierazi du. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:band, Cyne, De, erraiak, Reyna, San, sebastian, xabi
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Yemamah taldeak Brasilgo doinuak ekarriko ditu Errenteria-Oreretara, gaur gauean. Kontzertua 22:30ean izango da De Cyne Reyna tabernan. Brasil eta Euskal Herriko kideekin osatutako taldea da Yemamah, eta horrek ere taldearen aniztasunean eragina izan du. Hala nola, bossa nova, samba eta fogo doinuak joko dituzte, eta funk, reggae eta jazzarekin nahastu. Lau kideko taldea da: Rodrigo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aste, Cyne, De, herrien, mikelazulo, Reyna, taldea, yemamah
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bihar, 22:30etik aurrera, kontzertua izango da De Cyne Reynan. Urrutitik etorritako taldea igoko da oholtzara oraingoan: Brasilgo Yemamah. Brasilgo doinuak entzuteko aukera izango dute Zumardiko tabernara joaten direnek: Bossa nova, samba, fogo… hori guztia, funk, reggae eta jazzarekin nahastuko dute. Lau lagunek osatzen dute taldea: Rodrigo Martins (bateria eta perkusioak), Filipe Bittencourt (gitarra eta ahotsa), [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:astea, brasil, Cyne, De, herrien, Reyna, yemamah
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Madrilgo Edu Manazas & Whiskey Tren Blues taldeak kontzertua emango du, bihar, De Cyne Reyna tabernan, 22:30etik aurrera. 1.300 kontzertutik gora eman ditu Madrilgo blues taldeak batez ere kultur zentro eta aretoetan. Edu Manazas (ahotsa eta gitarra), Phineas Sanchez (baxua) Oscar Gonzalez (gitarra) eta Pino Sambatarok (bateria) osatzen dute taldea.
Irakurri gehiago
Etiketak:edu, manazas, Reyna, tren, whiskey
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ostegunean bluesik onena entzuteko aukera izango da De Cyne Reynan Edu Manazas & Whiskey Tren Madrilgo taldearekin. Kontzertua 22:30ean hasiko da eta dohainik da. Ibilbide luzeko laukotea da, eta askok Espainiako Estatuko blues talderik onena dela diote. 1.300 emanaldi egin ditu, eta jaialdirik esanguratsuenetan parte hartu dute: Kordobatik hasi eta Hondarribiraino. Maila handiko artistekin jo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:blues, Cyne, De, edu, manazas, Reyna
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Musika gaua izango da beste behin De Cyne Reynan bihar, 22:30etik aurrera, eta oraingoan, Lolas Club taldea ekarriko dute. Uno argitaratutako lehen diskoa aurkeztuko dute donostiarrek: hamar abestiz osatuta dago, eta, batik bat, rock&roll doinuak landuko dituzte. Abestiek “karisma, indar, kalitate eta sasoi bikaina” dutela adierazi dute antolatzaileek, eta “era berean, umoretsu eta bihurriak hitzetan zein musikan”. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:club, Cyne, De, Lolas, Reyna, rock&roll, uno
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Bihar De Cyne Reynan hip hop gaua izango dute. Bi talde igoko dira taula gainera. Batetik, Torke&Ionji eta bestetik, Kaizen. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Torke eta Ionji etxeko musikari gazteak dira. Ionji, Ion Jimenez, lezoarra da eta 16 urte ditu. Rap eta hip-hop estiloan ibiltzen da, eta dagoeneko maketa bat atera du, Mi mejor defensa. Bigarrena ateratzear du, Paz. Aurtengo udararen bukaerarako kalean egotea espero du. Torke, berriz, Kristian Marques errenteriarra da, eta 18 urte ditu, eta duela lau urte hasi zen rap estiloan idazten. Lehen lana aurten atera du berak ere, otsailean A corazón abierto . Hurrengoa ere [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Cyne, De, hip, hop, kontzertu, Reyna
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Blues zaleek zita daukate etzi, 22:30, De Cyne Reynan. White Towels taldea igoko da oholtzara, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, “bluesa ulertzeko duen moduak ez du inor epel utziko”. Bost kide ditu taldeak: Carlos Malles (bateria), Javi Zarranz (baxua), Alberto Cosgaya (gitarra), Kixki (armonika), eta Lisi Garcia (ahotsa).
Irakurri gehiago
Etiketak:Cyne, De, Reyna, towels, white
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Correos rock taldeak disko berrirako prestatu dituen kantak aurkeztuko ditu, bihar, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan (Zumardian dago). Hurrengo lanaren izena Esponjas para borrar el horizonte da, eta herritar guztiak animatu dituzte musika entzutearekin batera, ongi pasatzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:berri, Correos, disko, Reyna, rock, talde
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
De Cyne Reynan biharkoan ere musika izango da osagai garrantzitsua, eta Xabi eta Petti izango dira gonbidatuak. Bikotea 22:30ean hasiko da gitarra jotzen. Punk eta rock&roll doinuetara joko du Xabik, eta Pettik, berriz, grizzli, folk eta bluesera. Bertsioak jotzen ariko dira: Ray Charles, The Beatles, Jimi Hendrix, Rory Gallagher, David Bowie, John Hiatt, Bill Kirchen, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gitar, kontzertu, petti, Reyna, xabi
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »