2008ko abenduan Clara Rangel emakume errenteriarra hil zuen gizonari 28 urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak. Rangel hiltzeagatik, emakumearen semea hiltzen saiatzeagatik eta bere anaia zauritzeagatik ezarri diote zigor hori. Horrez gain, Rangelen hiru seme-alabentzat nahiz bere gurasoentzat 132.838 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko du erruduntzat jo duten gizonak. Gainera, Rangelen semerik zaharrenari 11.059 euroko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:clara, epaiketa, errenteria, Orereta, rangel
Bidalita Gertakariak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Herenegun iluntzean eman zuen zinpeko epaimahaiak Clara Rangelen hilketaren gaineko epaia, eta Rangelen bikotekide izandakoa erruduntzat jo du. Horrez gain, bikotekide ohiari Rangelen semea eta bere anaia erasotzea leporatzen zioten, eta bi kasu horietan homizidio saiakera delitu bat eta lesio delitu bat ere egotzi dizkio epaimahaiak. Epaimahaiak aringarritzat jo du akusatuak “semea eta anaia erasotzerako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bikote, clara, errudun, rangel
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zinpeko epaimahaiak atzo iluntzean eman zuen Clara Rangelen hilketaren inguruko epaia, eta Rangelen bikotekide izandakoa hilketaren erruduntzat jo du. Horrez gain, bikotekide ohiari Rangelen semea eta bere anaia erasotzea leporatzen zioten, eta bi kasu horietan homizidio saiakera delitu bat eta lesio delitu bat ere egotzi dizkio epaimahaiak. Horrenbestez, aho batez eskatu du indulturik ez emateko. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bikotekide, clara, epaimahai, errudun, rangel
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Clara Rangelen bikotekide ohiarentzako zigor eskaera murriztu du Fiskaltzak, 35 urtetik 28 urte eta erdira, “modu arinean alkoholaren eraginpean” zegoela iritzita. Gaur aurkeztu dituzte ondorioak Gipuzkoako Lurralde Auzitegian egiten ari diren epaiketan. Astelehenean emango dute epaia. Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako ordezkaritzaren abokatuak mantendu egin du eskaera: 35 urteko espetxe zigorra. Kalte ordain handiagoak eskatu ditu, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:28, fiskaltza, murriztu, rangel, urte, zigorra
Bidalita Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Astelehenean Clara Rangelen hilketaren epaiketa bukatuko da, eta horren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea antolatu du, “justizia” eskatzeko. 20:00etan izango da Herriko Plazan. Herritar guztiei joateko deia zabaldu diete.
Irakurri gehiago
Etiketak:clara, elkarretaratzea, epaiketa, hilketa, rangel
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Clara Rangel hil zuten gauean alkohol eta drogen eraginpean zegoela adierazi du haren bikotekide izandakoak, eta ez dela hilketa egin izanaz gogoratzen. Atzo egin zituen adierazpen horiek Donostiako Lurralde Epaitegian egiten ari diren epaiketaren bigarren egunean. Akusazioaren galderei erantzutean gau horretan Rangelekin eztabaida izan zuela aitortu zuen. Jeloskor zegoela ere adierazi zuen, anaiarekin harremana zuela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bikotekide, clara, ez, gogoratu, hilketa, rangel
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »
Atzo hasi zen Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen ustezko hiltzailearen kontrako epaiketa. Epaiketaren lehen egunean deklaratzekoa zen Rangelen bikotekide izandakoa, baina azkenean herri epaimahaia osatzen eman zuten goiz osoa, eta beraz, gaur deklaratuko du. Epaitegiaren kanpoaldean, berriz, protestak entzun ziren: Errenteriako Berdintasun Kontseiluak eta talde feministek deituta, elkarretaratzea egin zuten “justizia” eskatzeko. Udalak ere gertaera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:clara, deklaratu, epaiketa, hiltzaile, rangel, ustezko
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaur hasi da Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa. 2008an hil zuten Rangel Errenteria-Oreretan, ustez orduan bere bikote zenak. Udalak epaiketaren harira, adierazpen instituzionala atera du, eta gertaera hori gaitzesteaz gain, herrian jarrera matxistarik ez duela onartuko adierazi du, “are gutxiago emakume izateagatik pertsona bat hiltzea”. Gaineratu duenez, epaiketa horrek gogora ekarri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adierazpen, bikotekide, epaiketa, hilketa, instituzional, rangel
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, eta herritarren euren gaitzespena erakusteko eskatu diete. Horrenbestez, astelehenean Donostiako Lurralde Auzitegira joatera deitu dituzte (San Martin kalean dago), 09:00etan. Bertan, elkarretaratzea egingo dute. Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bikotekide, clara, epaiketa, hilketa, rangel
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »