Mezuak etiketatuta ‘ PSE-EE ’

Atez atekoa baztertu eta bosgarren edukiontziaren alde egin du PSE-EEk

2012/01/11
Nork

PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxarraundieta San Marko Mankomunitateko presidenteak eskutitz bat igorri dio Hondakin Partzuergoari Errenterian atez ateko sistema ezar dezan. Ildo horretatik, PSE-EEk bi mozio aurkeztu ditu. Batetik, zaborra biltzeko sistemaren gainean udalbatzarrean eztabaida “demokratiko” bat egiteko eskatu du, eta bestetik, gehiengoak erabakitzen duena errespetatzeko. Horrez gain, atez atekoaren gastuaren gainean udalari dituen datuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ferradas: “PSE-EEk bere burua baztertu du kudeaketatik”

2012/01/04
Nork

PSE-EEk udal kudeaketatik bere burua baztertu duela eta jarrera horren atzean «iparrik eta helburu politikorik» ez duen taldea dagoela esan du Errenteriako Ezkerrako (EE) zinegotzi Jose Manuel Ferradasek. Gobernu taldeko kidea haratago joan da: “Gobernu taldeak eskua luzatu badio ere, Merinok eta bere taldeak behin eta berriz mespretxatu du”. Udal hauteskundeetatik sei hilabete pasatu direnean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EEk ez ditu 2012ko aurrekontuak babestuko gaurko udalbatzarrean

2011/12/20
Nork

2012ko aurrekontuak behin-behinean onartzea ala ez izango da gaur arratsaldeko udalbatzarreko punturik garrantzitsuena. Orduan jakin ahal izango da noren babesa izango duten udal kontuek. Baina PSE-EEk aurreratu du, azken orduko aldaketarik ezean, ez dituela babestuko. Edukiari dagokionez, “Errenteriako familia askok duten arazo nagusiena” ez dutela kontuan hartu iritzi dio PSE-EEk: “Langabezia”. Herriko tasa %14,7ra igo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »

Batzar Nagusiak, San Marko behin betiko ixtearen alde

2011/11/15
Nork

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia “ahalik eta lasterren eta behin betiko” ixteko eskatu dute. Horrekin batera, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestu dute. Joan den asteazkenean PSE-EEk Batzar Nagusietan aurkeztutako mozioa aurrera atera zen. EAJrekin adostuta zegoen mozioa, eta PPk ere bat egin zuen eskaerarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Odon Elorzak larrosak banatuko ditu Beraunen

2011/11/11
Nork

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Odon Elorza hautagaia larrosak banatzen ariko da Beraunen, bihar, 11:30ean. Elorzarekin batera, Rafaela Romero PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramailea eta Juan Carlos Merino Errenteriako PSE-EEko bozeramailea izango dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hauteskundeak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

San Markoko zabortegia behin betiko ixteko eskatu dute Batzar Nagusiek

2011/11/11
Nork

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. “Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ingurumena, Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EEk Bilduren “gobernu eza” salatu du

2011/09/23
Nork
PSE-EEk Bilduren “gobernu eza” salatu du

Ehun egun igaro dira Bildu Errenteriako Udalera iritsi zenez geroztik. Errenteriako PSE-EEk Bildu eta Ezker Batuaren udal gobernuaren ehun egun horien balantzea egin du, eta epe horretan izan den “gobernu eza” salatu du. Juan Carlos Merino PSE-EEko bozeramailearen arabera, hiru hilabete horietan “erabateko eraginkortasun eza” erakutsi du gobernuak: “Orain arte ez dute ezer martxan jarri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Bilduk San Markoko zabortegia irekitzeko asmoa duela uste du PSE-EEk

2011/09/13
Nork
Bilduk San Markoko zabortegia irekitzeko asmoa duela uste du PSE-EEk

“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak  dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Indarkeria gaitzetsi eta elkarrizketa babestu du plenoak

2011/07/27
Nork

“Edozein dela ere bere jatorria eta izaera, indarkeria politika egiteko edo helburu politikoak lortzeko erabiltzea” gaitzetsi zuen atzo Udalbatzak PSE-EE, EAJ, EB eta PPren aldeko botoekin. “Arbuio honek, ETA barneratzen du, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten jokabideak erabiltzeagatik”, esan zuen EAJko Maite Peñak, mozioa aurkeztu zuten PSE-EE, EB eta EAJ alderdien izenean. Halaber, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EEren 28 urteko agintea hautsi du Bilduk

2011/05/22
Nork

Aldaketaren bidea ireki da Errenteria-Oreretan. Jakin-min handia zegoen bozen aurretik, baina azkenean Bildu eta PSE-EEren arteko balantza nabarmen mugitu da koalizioaren alde, eta ia 1.331 botoko aldea atera dio alderdi sozialistari. Bilduk zortzi zinegotzi erdietsi ditu 6.301 botorekin, eta PSE-EEk, berriz, zazpi zinegotzi 4.970 botorekin. Ondorio garbia izan du Bilduren garaipenak. PSE-EEk agur esan dio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)