PSE-EEk eta Errenkoaldek kanpaina bat martxan jarri dute Gabonetako opariak biltzeko. Opari horiek Gurutze Gorriari emango dizkiote, gero berak behar gehien duten herriko familien artean bana ditzan. Era berean, kanpainarekin bat egin dute Fanderia eta Beraungo auzo elkarteek, eta horiek kanpaina auzoan zehar zabaltzeaz arduratuko dira. Gaur goizean eman dituzte kanpainaren gaineko xehetasunak Jose Angel [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Errenkoalde, Gabonetako, kanpaina, opari, PSE-EE
Bidalita Elkartasuna, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Abenduaren 3a bi egun ospatzen dira: Euskararen Eguna batetik, eta Ezinduen Eguna, bestetik. Errenteriako PSE-EEk biak gogoan izan dute. Euskararen Egunaren harira, “luzea izango den bidea egiten jarraitu” behar dela adierazi du PSE-EEk. Hala ere, kalitatean hobetu dela iritzi dio, eta horren adibide dela “gure mugetatik kanpo” jasotako aitortza: “Bideak ireki dira, komunikazio kanaletan euskara [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, Euskara, ezinduen, PSE-EE
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Abenduaren 1a Hiesaren Kontrako Eguna da mundu osoan, eta Errenteria-Oreretako PSE-EEKk ere gogoan izan du. Hala, gobernuz kanpoko erakundeek Hiesa prebenitzeko garatzen dituzten programetara zuzendutako laguntzak %75 murriztu dituela Espainiako Gobernuak salatu du: “Eragin sozial eta sanitarioak ekarriko ditu, eta infekzio horren murrizketa eta kontrolean lortutako aurrerapenetan atzerapauso bat”. Horrez gain, GIB bidezko infekzioari erantzun [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hiesa, Laguntza, prebenitu, PSE-EE
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Atzo zen aurkeztekoa udal gobernu taldea bere aurrekontu proposamena gainontzeko udal taldeei. Hori jaso aurretik, PSE-EEk zein eskaera bideratuko dituen jakinarazi zuen, ostiralean. Hala, bere proposamenaren oinarriak “lana sortzea eta laguntza sozialak” izango direla zehaztu zuen Jose Angel Rodriguez talde sozialistako bozeramaileak. Horrenbestez, hiru konpromiso eskatuko dizkio PSE-EEk udal gobernu taldeari: tokiko enplegu plan lokalak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontu, proposamen, PSE-EE
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Datorren astelehenean aurkeztuko die aurrekontu proposamena udal gobernu taldeak gainontzeko talde politikoei, eta gaur PSE-EEk berak eramango duen proposamena aurkeztu du. Horren oinarriak, “lana sortzea eta laguntza sozialak bultzatzea” izango direla zehaztu du talde sozialistak. Jose Angel Rodriguez bozeramaileak azaldu duenez, hiru konpromiso eskatuko dizkiote udal gobernu taldeari: tokiko enplegu plan lokalak betetzeko —maiatzeko udalbatzarrean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontu, proposamen, PSE-EE
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeen ostean, Errenteriako PSE-EEk herrian maila mantentzea lortu duela adierazi du, eta hori dela eta, eskerrak eman dizkie botoa eman dieten errenteriar guztiei. PSE-EE bigarren indarra izan da herrian EH Bilduren atzetik. Lehenengoak baino 312 boto gutxiago lortu ditu. Duela hiru urtetik beherakada handiagoa izan da 1.488 boto gutxiago. Zentzu horretan,”gizarte politiken, ongizate [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emaitzak, errenteria, hauteskunde, PSE-EE
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hauteskunde kanpaina bizi-bizi doa, eta gaur goizean, Zumardian Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburua ikusi ahal izan da. Herriko PSE-EEko kide diren eta hautagai zerrendan ere badauden Jose Angel Rodriguez, Maria Rodriguez eta Isaac Palenciaren laguntzarekin banatu ditu arrosak. Errenteria-Oreretako bi alkate ohiren babesa ere jaso du: Miguel Buen eta Juan Carlos Merino.
Irakurri gehiago
Etiketak:arriola, arrosa, Gipuzkoa, Hauteskundeak, PSE-EE, zerrendaburu
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Errenteria-Oreretako PSE-EEko hiru zinegotzi —Jose Angel Rodriguez, Maria Rodriguez eta Isaac Palencia— Gipuzkoako PSE-EEren zerrendan daude. Errenteriako PSE-EEk gogorarazi du gaur hasi dela ofizialki kanpaina, eta Patxi Lopez lehendakarigaiak herria bisitatuko duela jakinarazi du, nahiz eta noiz ez duen zehaztu. Data jarri dioten bisita Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburuarena da, astelehenean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Hauteskundeak, PSE-EE, zerrendaburu
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Joan den astearteko udalbatzarrean EH Bildu eta PSE-EEko hautagaien artean, bigarrena aukeratu zuten udaleko Kutxako ordezkari izateko. Horretarako, EAJ eta PPren laguntza izan zuen talde sozialistak. Ildo horretatik, Bilduk esan du hiru alderdiek “bloke politiko gisa jokatzen” hasi direla, eta “Bilduri ezartzen ari diren bazterketa” alde batera uzteko eskatu die. Horren adibidetzat jo ditu Kutxako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:baztertu, EAJ, ehbildu, ez, kutxa, ordezkari, PP, PSE-EE
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Joan den astearteko plenoa mamitsua izan zen. Hasteko, espero baino beranduago hasi zen, azken orduan sartutako mozio batengatik. Gainera, zinegotziek gai zerrenda luzea zeukaten eztabaidatzeko, hamabost puntukoa. Horien artean, udalak Kutxako Batzar Nagusian izango duen ordezkaria aukeratu behar zuten. Azkenean, Bilduren proposamena ez zen aurrera atera, PSE-EEri eman baitzioten babesa EAJk eta PPk. Gehiengoa, horrenbestez, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:errenteria, kutxa, ordezkari, PSE-EE, Udala
Bidalita Paperekoa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »