Mezuak etiketatuta ‘ protesta ’

Berdintasun Kontseiluak bat egin du protestarekin

2012/11/29
Nork

Herenegun Araian (Araba) emakume bat hil zutela eta, elkarretaratzera deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta Berdintasun Kontseiluak bat egin du deialdiarekin. Gaur izango da, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Denen konpromisoa beharrezkotzat jo du “gaitz horrekin amaitzeko”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Berdintasun Kontseiluak bat egin du biharko protesta deialdiarekin

2012/11/28
Nork

Araian (Araba) atzo emakume bat hil zuen ustez bikotekideak, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Errenteria-Oreretako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin du deialdi horrekin, eta herritarrak animatu dituzte bertan parte hartzera. Horrelako gertakariak ezin direla onartu adierazi du, eta “horren kontrako borrokan konpromiso tinkoa” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Israelen bondardaketen kontra, protesta

2012/11/21
Nork

Oarso taldeak antolatuta, bihar, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, Israel Gazan egiten ari den aire erasoak gaitzesteko. Ehundik gora palestinar hil dira eraso horietan eta 900 lagun baino gehiago zauritu dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Grebaren harira, protesta zaratatsua egingo dute

2012/11/14
Nork

UGT eta CCOOk egindako greba orokorraren deialdiarekin bat eginez, gaur, 19:00etan, protesta zaratatsua egingo dute Herriko Plazan. Murrizketen kontra daudela adieraziko dute sukaldeko tresnak astinduz. Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak ere bat egin du deialdi horrekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lapikoen protesta egingo dute bihar

2012/11/13
Nork

Oarso taldeak deituta, protesta zaratatsua egingo dute bihar, 19:00etan, Herriko Plazan. Lapikoak eta zarata ateratzeko tresnak baliatuko dituzte murrizketekiko euren desadostasuna adierazteko. Hain zuzen, protestaren leloa Murrizketarik ez, ez dugu euren zorra ordainduko izango da. Greba egunarekin kointzidituko du protestak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »

Protesta zaratatsua egingo dute gaur

2012/10/26
Nork

Espainiako Gobernuak egindako murrizketei zaratarekin erantzungo diete herritarrek, gaur, 19:00etan, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Lapikoak astinduko dituzte, euren ezadostasuna adierazteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Stop Desahuciosek protesta egin du Kutxaren Donostiako egoitzan

2012/10/26
Nork
Stop Desahuciosek protesta egin du Kutxaren Donostiako egoitzan

Herritar bat etxetik kaleratzekoak dira azaroaren 10ean, eta hori saihesteko Stop Desahuciosek protesta egin du Kutxaren Donostiako egoitzan. Kaleratze hori salatzeaz gain, Donostiako 4. epaitegian aurkeztutako idatzia entregatu dute egoitzan, joan den martxoan Espainiako Gobernuak onartutako dekretuari atxikitzeko eskatzeko. Dekretu horren arabera, etxebizitzaren mailegua ordaintzeko arazoak izateagatik mailegu betearazpen bat dagoenean, hainbat neurri hartzera behartzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Protesta zaratatsua egingo dute etzi, murrizketen kontra

2012/10/24
Nork

Ostiralean burrunba izango da Errenteria-Oreretan. Zenbait herritarrek protesta zaratatsua egingo dute murrizketen kontra kazolak joz. Euren zorra ez dugu guk ordainduko lelopean bilduko dira Niessen merkataritza zentroaren atarian, 19:00etan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »

Eleak-ek protestara deitu du gazte auzipetuen alde

2012/10/23
Nork

Bihar elkartuko da Espainiako Auzitegi Gorena Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuek aurkeztutako helegitea aztertzeko.  Gazteek euren eskaerak entzunak izateko azken aukera izango dute, eta erabaki horren menpe egongo da euren espetxeratzea. Hain zuzen, sei eta sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Erabakiaren berri, ordea, ezin da jakin noiz emango duten. Testuinguru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Iruzkin bat »

Sabecoko langile ohiek protestak berrartu dituzte

2012/10/18
Nork
Sabecoko langile ohiek protestak berrartu dituzte

2010eko udan Simply itxi zutenetik hutsik egon da Niessen merkataritza zentroko supermerkatua, eta atzo ireki zuen Eroskik denda hori, erdialdekoa itxita. Eroskiren arabera, 30 lanpostu sortu ditu supermerkatuak eta 60 laguneko lantaldea du. Talde hori osatzerako garaian, ordea, Sabecoko langile izandakoak ez dituztela kontuan hartu salatu dute ELAko ordezkariek eta Sabecoko langile izan zirenek. Irekieraren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)