Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak proiektu bat martxan jarri dute gazteek Oarsoaldeari dagokion ekimenetan parte har dezaten: Oarsoaldea, Etorkizunera BegiraDa Iragana Erreparatuz. Hala, datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte arlo horretan ekiteko. Atzo egin zuten lehenengoa, eta hurrengoa bihar izango da, 10:00etan, Merkatuzarren. Formazioa landuko dute: Parte hartzean hezitzeko metodologia praktikoa. Hilaren [...]
Kabia egitasmoa abian jartzeko lehen urratsa emanda, bertatik sortutako lantaldeetatako kideek bilera berriak deitu dituzte gaurko eta biharko. Horrela, gaur bertan elkartuko dira normalizazio politikoa, teknologia berriak eta hirigintzaren gainean aritzeko sortu diren lantaldeak. Denek leku eta ordu berbera aukeratu dituzte bigarren bilkura horretarako, baina lantalde bakoitzak bere gunea izango du, sortutako ideien gainean aritu [...]
Abiatu da Kabia proiektua. Larunbatean egin zituzten egitasmoaren lehen urratsak Merkatuzarren, eta sustatzaileek —Errenteriako Udala, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016— egindako deiari 85 lagunek erantzun zioten. Ordurako bildu ziren guztiak, 09:45erako, eta hantxe zeuden harrera egiteko proiektuaren sustatzaileak. Sartu bezain pronto parte hartzaileen datuak bildu zituzten: izen-abizenak, herria, kontakturako modu bat… Segidan, Julen Mendoza alkateak [...]
Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du gaur goizean Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berri eta berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak eta aldi berean irekia, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua berriz, Errenteria “ezberdina” [...]
Gaur goizean aurkeztutako Kabia proiektua “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea” dela azaldu du Julen Mendoza alkateak. Horretarako, herritarren “parte hartzea eta ahalduntzea beharrezkoak” direla esan du: “Herritarren parte hartzerik gabe proiektu honek ez du biderik”.
Atzerritik etorritako nahiz bertako adingabeak gizartean integratzeko boluntario bila ari da Izeba proiektua, eta etzi, Errenteria-Oreretan egingo dute Oarsoaldea eta Bidasoko aurkezpena. 19:00etan jarri dute ordua, Reina aretoan. Arantzazuko Baketik zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Izeba proiektua “egoera zaurgarrian dauden adingabekoentzako osaba-izebak” bilatzen ari da 2009tik. Gipuzkoa osoan zehar pauso hori emateko prest daudenekin [...]
Energiaren eraginkortasunera bideratutako bost proiektu jarriko ditu martxan Errenteriako Udalak, faktura eta energia kontsumoa jaisteko asmoz. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, 2010ean 800.000 euro gastatu zituen udalak energia kontsumoan. Bost proiektu horietatik lau 2012ra begira martxan jartzeko dira, eta 184.882 euro inbertituko ditu udalak: Beraun kalean argiak jartzea, udal kiroldegian klimatizazio eta ur [...]
Don Bosco institutuak lehen aldiz, Proiekton Bosco lehiaketa antolatu du aurten. Estreinaldi honetan 30 proiektuk eman dute izena. Don Boscok sei ordezkari izango ditu, elektronika arloko ikasleak denak. Gainontzeko proiektuak DBH eta Batxillergoko ikastetxeetatik bidali dituzte, eta honako zentroek parte hartu dute: Dunboa, Axular BHI, La Salle Berrozpe, La Anunciata eta Urnietako Salesiarrak. Larunbatean banatuko [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]