Gaur arratsaldean elkartuko dira zinegotziak hilabetero moduan udalbatzarrean, 18:30ean. Gaurkoan zortzi puntuko gai ordena izango dute aurretik, eta bertan ordenantza fiskalak eta Catelsako langileek aurkeztutako mozioa izango dira punturik garrantzitsuenak. Lehenengoari dagokionez, PSE-EEk jakinarazi duenez, gobernu taldearekin hainbat akordio partzialetara iritsi da. “Negoziazio positiboa” izan dela iritzi dio. Hala nola, langabe, 20 urtetik beherako gazte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:catelsa, fiskalak, ordenantza, Pleno
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Bihar, asteartea, Udalbatzak ohiko osoko bilkura izango du, eta hamabost puntuko gai zerrenda izango dute aurretik. Horien artean, bost mozio eztabaidatuko dituzte. Bilduk gaixorik dauden presoen gainean mozio bat aurkeztu du, eta EAJk herriko kaleen izenak aldatzeari buruzkoa. Errenteriako Ezkerrak eta PSE-EEk, berriz, abortuari buruzko eztabaida eramango dute plenora. Azkenik, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bost, eztabaidatu, iraila, mozio, Pleno, udalbatza
Bidalita Ekitaldiak, Udala | Ez dago iruzkinik »
EAJk herriko hainbat harrobi eta meategi estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko aurkeztutako mozioak aurrera egin zuen atzoko plenoan PSE-EE, PP eta EAJren aldeko botoekin. Bildu koalizioko zinegotziek eta Errenteriako Ezkerrakoak abstentzioa bozkatu zuten. Mozioak, joan den hilabetean Ingurumen diputatuak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak Batzar Orokorretan, degradatutako guneak berreskuratzeko estabilizatutako zabor fardoen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biltegi, harrobi, Pleno
Bidalita Ingurumena, Udala | Ez dago iruzkinik »
Hiru mozio aztertuko ditu gaur Udalbatzak. Batetik, Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko aurkeztu duen mozioa landuko du. Bestetik, PSE-EEk herrian publizitate panelak jartzeko aurkeztu duena aztertuko dute zinegotziek, eta azkenik, Errenteriako Ezkerrak Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren gainean aurkeztutakoa landuko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:ekaina, gaur, Hiru, mozio, Pleno
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Udalbatzarra gaur dela argitaratu arren, ostegunean izango da apirileko ohiko osoko bilkura. Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindako proposamen hori aztertuko dute. Horrez gain, Errenteriako Ezkerrak irakaskuntzaren kalitatearen gainean aurkeztutako mozioa ere eztabaidatuko dute, Espainiako Gobernuak hezkuntzan iragarritako murrizketen harira. Protagonista bat ere izango du [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:da, osteguna, Pleno, uholdeak
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Udala | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean hasiko da legegintzaldi berria, baina gaur zaharra ixteko legegintzaldiko azken plenoa egin dute. Azken bost udalbatzarretako aktak onartu behar zituzten zinegotziek, baina batik bat maiatzaren 28ko ezohiko udalbatzarrean (lan jazarpenaren arduradunak argitzea zuen helburu) izan ziren tira-biren ondorioz, zertxobait gehiago luzatu da eztabaida. Pleno horren harira, ezker abertzaleko zinegotziek adierazi dute bilkura isilpekoa izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azken, ekitaldi, Pleno
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Bihar goizeko zortzietan ezohiko osoko bilkura egingo du Errenteriako Udalbatzak. Puntu bakarra izango dute eztabaidatzeko: 2011ko aurrekontuei eginiko erreklamazioen ebazpena. Hori behin betiko onetsi edo atzera bota bozkatu beharko dute zinegotziek. Hain zuzen, ezker abertzaleak aste honetan iragarri du aurrekontuei erreklamazioa aurkeztu dizkiela. Horretarako, bi arrazoi nagusi eman ditu: batetik, hainbat legek eskatzen dutena ez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontu, erreklamazio, ezohiko, Pleno
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Udalbatzak Euskara Aholku Kontseilua martxan jartzeko bidea ireki du gaur, kontseilu hori martxan jartzeko araudia onartu baitu. Udal talde guztien onarpena jaso du gai zerrendako bigarren puntuak; alegia, Errenteriako Udaleko Euskara Aholku Kontseiluaren araudia onartzeko proposamena aho batez atera da aurrera. Ohiko udalbatzarra izan da gaurkoa, nahiz eta ohi baino astebete lehenago egin, baina [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aholku kontseilua, amianto, Euskara, Pleno, udalbatza, udalbatzarra
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »