Mezuak etiketatuta ‘ Pilota ’

EPLE eta Batzokikok euren mailetan jarraituko dute

2012/11/26
Nork

Ez dira mailaz jaitsiko oraingoz EPLE eta Batzokiko. Hasteko, gomazko paletan ari den Batzokikok, Lehen Mailan mantentzea lortu du, Usurbili 25-11 irabazi ondoren. Joaneko partiduan, 25-16ko emaitzarekin galdu zuten, eta hori gailendu beharra zeukaten errenteriarrek. Baita lortu ere. EPLEko eskuz binakako bikoteak (Oier Sarasti eta Donibane Zangitu), berriz, 18-22ko emaitzari esker lortu zuten Bigarren Mailan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ijito Astea, ezin hobeto

2012/10/23
Nork
Ijito Astea, ezin hobeto

Sei egunez ijitoen kultura ezagutzeko aukera izan da Errenteria-Oreretan. Kamelamos Adikerarrek hamar urte daramatza Ijitoen Astea antolatzen, eta aurten  pilotari bultzada berezia eman dio. Ijitoen artean, indarra hartzen ari den kirola da, eta hori ederki erakutsi dute astean zehar izandako partidetan. Astearteko finalerdian Zumarragako bi ijito bikoteren arteko norgehiagoka oso paretsua izan zen, 22-21. Hurrengo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

X. Ijitoen Astean esku pilotari bultzada emango diote

2012/10/12
Nork
X. Ijitoen Astean esku pilotari bultzada emango diote

Hamar urte beteko ditu Ijitoen Asteak, eta urteurren biribil horretan, ekimenean tradizio bihurtu diren ekintzak, berriagoekin tartekatuko dituzte. Ahalegin horretan, esku pilotaren aldeko apustua egin du Kamelamos Adikerar antolatzaileak. Juan Carlos Jimenez ijitoen elkarteko presidenteak azaldu duenez, pilota da ijitoen artean indar gehien daukan kirola, eta geroz eta gehiago praktikatzen dute. Aurten euren trebezia erakutsiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

EPLEren pilota eskola martxan da berriro

2012/10/04
Nork

EPLEk pilota interesatzen zaien herritarrengana zuzendu du deia, pilota eskola martxan jarri baitu beste urte batez. Astelehenen eta asteazkenetan 8 urtetik gorakoak bilduko dira 17:00etatik 19:00etara eta ostegunetan 18:00etan, 12 urtetik gorakoak. Larruzko pilotarekin pala probatzeko deialdia 1996. urtean jaiotakoei eta helduagoei zuzendu die. 687 92 04 28 telefonora deitu behar da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

XXI. Pilota Txapelketa jokatuko dute Fanderian

2012/09/19
Nork

Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos. Horrez gain, ostiralean, 21:30ean, gomazko paletan partidak izango dira frontoian, 21:30etik aurrera: Batzokiko-Loiolatarra 2. mailakoak eta Batzokiko-Loiolatarra 1. mailakoak. Fanderiako joan den asteko emaitzak Eskuz binaka nagusiak 3. maila: EPLE (Huegun Goikoetxea) – Igeldo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Pilota Eskola martxan da

2012/09/17
Nork

EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak gaur hasiko ditu Pilota Eskolako klaseak, esku pilotan eta palan. Izena eman nahi dutenek dagoeneko aukera daukate egiteko, eta EPLEren arabera, aurten doan izango da. Esku pilotan 2004. urtean edo lehenenago jaiotakoek (8-11 urte) astean bitan entrenatuko dute, astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik gorakoek, berriz, astearte eta ostegunetan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Igeldo eta Usurbil EPLEren hurrengo kontrarioak

2012/09/14
Nork

EPLEk bi partida jokatuko ditu bihar, Fanderian: 10:30ean, Igeldoren kontra, eta jarraian, Usurbilen kontra. Bi lehiak eskuz binakakoak izango dira, eta nagusien mailakoak, lehenengoa 3. mailakoa, eta bigarrena, 2. mailakoa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

150 lagun bildu dira Fanderian pala eta esku pilotako finalak ikusteko

2012/07/27
Nork

Pilotak jende ugari erakarri du Fanderiako frontoira madalenetan. Igandean, Madalen Egunean, XVIII. Zuloaga Oroitaldiko finalak jokatu zituzten; astelehenean, Aritz Lasa-Merino I eta Ezkurdia-Peñagarikanoren partida zein Irujo-Barriola eta Xala-Merino IIena ikusteko aukera izan zen, eta azkenik, asteazkenean, XIX. Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiko finalak izan ziren. Profesionalen partidetan leporaino bete zen frontoia, eta gainontzekoetan 150 lagun inguru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaur hasiko dira Zuloaga Oroitaldiko partidak

2012/07/03
Nork

Gaur hasiko dira Zuloaga Oroitaldiko partidak Alkartasuna eta Ondarra elkarteen eskutik. Ugalde-Imaz, Ormazabal-Imaz bikotearen aurka arituko da gazteetan eta Promesa Mailan, Sukia-Galarza, Lopez-Beraza bikotearen aurka, gaur, 18:30etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zuloagako umeen finalak jokatu dituzte

2012/06/27
Nork

Igandean, Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebin Mailan Aranguren, Haur Mailan Aizpuru eta Kadete Mailan Medina. Partiden emaitzak errenteria.hitza.info webgunean ikus daitezke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)