Ez dira mailaz jaitsiko oraingoz EPLE eta Batzokiko. Hasteko, gomazko paletan ari den Batzokikok, Lehen Mailan mantentzea lortu du, Usurbili 25-11 irabazi ondoren. Joaneko partiduan, 25-16ko emaitzarekin galdu zuten, eta hori gailendu beharra zeukaten errenteriarrek. Baita lortu ere. EPLEko eskuz binakako bikoteak (Oier Sarasti eta Donibane Zangitu), berriz, 18-22ko emaitzari esker lortu zuten Bigarren Mailan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Batzokiko, EPLE, jarraitu, mailan, Pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Sei egunez ijitoen kultura ezagutzeko aukera izan da Errenteria-Oreretan. Kamelamos Adikerarrek hamar urte daramatza Ijitoen Astea antolatzen, eta aurten pilotari bultzada berezia eman dio. Ijitoen artean, indarra hartzen ari den kirola da, eta hori ederki erakutsi dute astean zehar izandako partidetan. Astearteko finalerdian Zumarragako bi ijito bikoteren arteko norgehiagoka oso paretsua izan zen, 22-21. Hurrengo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adikerar, Aste, ijito, kamelamos, partidu, Pilota
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hamar urte beteko ditu Ijitoen Asteak, eta urteurren biribil horretan, ekimenean tradizio bihurtu diren ekintzak, berriagoekin tartekatuko dituzte. Ahalegin horretan, esku pilotaren aldeko apustua egin du Kamelamos Adikerar antolatzaileak. Juan Carlos Jimenez ijitoen elkarteko presidenteak azaldu duenez, pilota da ijitoen artean indar gehien daukan kirola, eta geroz eta gehiago praktikatzen dute. Aurten euren trebezia erakutsiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:astea, esku, ijitoen, Pilota
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
EPLEk pilota interesatzen zaien herritarrengana zuzendu du deia, pilota eskola martxan jarri baitu beste urte batez. Astelehenen eta asteazkenetan 8 urtetik gorakoak bilduko dira 17:00etatik 19:00etara eta ostegunetan 18:00etan, 12 urtetik gorakoak. Larruzko pilotarekin pala probatzeko deialdia 1996. urtean jaiotakoei eta helduagoei zuzendu die. 687 92 04 28 telefonora deitu behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, eskola, martxan, Pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos. Horrez gain, ostiralean, 21:30ean, gomazko paletan partidak izango dira frontoian, 21:30etik aurrera: Batzokiko-Loiolatarra 2. mailakoak eta Batzokiko-Loiolatarra 1. mailakoak. Fanderiako joan den asteko emaitzak Eskuz binaka nagusiak 3. maila: EPLE (Huegun Goikoetxea) – Igeldo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:binaka, eskuz, Fanderia, Pilota, txapelketa
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak gaur hasiko ditu Pilota Eskolako klaseak, esku pilotan eta palan. Izena eman nahi dutenek dagoeneko aukera daukate egiteko, eta EPLEren arabera, aurten doan izango da. Esku pilotan 2004. urtean edo lehenenago jaiotakoek (8-11 urte) astean bitan entrenatuko dute, astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik gorakoek, berriz, astearte eta ostegunetan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, eskola, Pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
EPLEk bi partida jokatuko ditu bihar, Fanderian: 10:30ean, Igeldoren kontra, eta jarraian, Usurbilen kontra. Bi lehiak eskuz binakakoak izango dira, eta nagusien mailakoak, lehenengoa 3. mailakoa, eta bigarrena, 2. mailakoa.
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, igeldo, Pilota, usurbil
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pilotak jende ugari erakarri du Fanderiako frontoira madalenetan. Igandean, Madalen Egunean, XVIII. Zuloaga Oroitaldiko finalak jokatu zituzten; astelehenean, Aritz Lasa-Merino I eta Ezkurdia-Peñagarikanoren partida zein Irujo-Barriola eta Xala-Merino IIena ikusteko aukera izan zen, eta azkenik, asteazkenean, XIX. Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiko finalak izan ziren. Profesionalen partidetan leporaino bete zen frontoia, eta gainontzekoetan 150 lagun inguru [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Fanderia, finalak, Pala, Pilota
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaur hasiko dira Zuloaga Oroitaldiko partidak Alkartasuna eta Ondarra elkarteen eskutik. Ugalde-Imaz, Ormazabal-Imaz bikotearen aurka arituko da gazteetan eta Promesa Mailan, Sukia-Galarza, Lopez-Beraza bikotearen aurka, gaur, 18:30etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alkartasuna, ondarra, oroitaldi, Pilota, Zuloaga
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igandean, Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebin Mailan Aranguren, Haur Mailan Aizpuru eta Kadete Mailan Medina. Partiden emaitzak errenteria.hitza.info webgunean ikus daitezke.
Irakurri gehiago
Etiketak:finala, haurrak, Pilota, Zuloaga
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »