Udal Kirol Patronatuak 11. aldiz antolatu du futbol 7 txapelketa, eta igandean hasiko da. Eskualdeko 50 talde eta 900 jokalarik parte hartuko dute. Aurreko urteetan “arrakasta handia” izan duen txapelketa izan dela jakinarazi du, eta aurten, esterako, hainbat talde erreserban utzi behar izan dituzte leku falta dela eta: lehenengo fasean Desira Cafe, bigarrenean, Gailur taberna, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:7, futbol, patronatu, txapelketa
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Fanderiako pilotalekua datorren denboraldian erabiltzeko orduen zozketa egingo dute asteazkenean. Zozketa horren bidez erabakiko dute zein ordutan eta zeintzuk erabili ahal izango duten pilotalekua irailaren 1etik 2013ko irailaren 1era. Interesa duenak derrigorrez azaldu beharko du zozketan, asteazkenean, 20:45ean, pilotalekuan bertan. Zozketan taldea osatuko duten lau pilotarien zerrenda aurkeztu beharko da, eta gutxienez, horietako batek Errenteria-Oreretan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2012-2013, denboraldia, erabili, Fanderia, kirol, patronatu, pilotalekua, zozketa
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak Kirolkide Komunitatea foroa jarri du martxan, eta bertan kirolari eta pertsona guztiek har dezakete parte kirolarekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko. Gaiak Kirolkide berak proposatu ahal izango ditu, baina baita erabiltzaileek ere. Arlo propioak sortu eta horiei buruzko eztabaidak ireki ahal izango dituzte. Foroa, berez, euskaraz ireki du patronatuak, baina erabiltzaile [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:foroa, Kirolkide, komunitatea, patronatu
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Zerbitzu berria jarri dute martxan hilabete honetan Fanderiako kiroldegian, kirolari guztiei zuzendua. Horren bidez, hilean behin, azterketak eta balorazioak egingo dituzte kirolariek beren egoera fisikoa zein den jakiteko. Horretarako, azterketa antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egingo diete bertara hurbiltzen direnei. Gorputzaren masa indizearen kalkulua, eta tentsioa eta bihotz taupaden frekuentzia jakiteko hasierako azterketa bat egin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aztertu, egoera, Fanderia, fisiko, kirolari, patronatu
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Veronica Fernandez Gascon izan da kirol instalazioen gaineko inkesta egin dutenen artean egindako zozketaren irabazlea. Inkestan parte hartu eta irabazle izateagatik 50 euro irabazi ditu, kirol materiala erosteko.
Irakurri gehiago
Etiketak:inkesta, kirol, patronatu, zozketa
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako kirol patronatutik jakinarazi dutenez, datorren ikasturtean emango dituzten kirol ikastaroak probatzeko aukera izango da Galtzarabordako kiroldegian datozen asteotan. Eskaintza Galtzarabordako kiroldegiko bazkide direnei zein Errenteria-Oreretako biztanle guztiei dago zuzenduta. Asmoa da 2011-2012 denboraldira begira antolatu diren ikastaro eta jarduera zuzenduen berri eman eta horiek probatzeko aukera ematea. Ekimen hori bi astez egongo da martxan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ikastaro, kirol, patronatu, probatu
Bidalita Ekitaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »
Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta, Udal Kirol Patronatuak Uda 2011 kanpainarako ekintzak antolatu ditu. Haurren udako aisialdiari begira antolatutako ekintza horiek ekainaren 24ean hasiko dira. Lehenengo tanda hori eskola egutegiari eta herriko jaiei begira zehaztu dutela jakinarazi dute patronatutik. Gaineratu dutenez, hamar tanda izango dira aurreko urteetan bezala. Aurten berritasun moduan bi ekintza konbinatu antolatu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2011, ekintza, kirol, patronatu, Uda
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Udal Kirol Patronatuan apuntatzeko epea maiatzaren 9an irekiko dute. Egun horretatik aurrera, abonatuek izango dute izena emateko epea; maiatzaren 16tik aurrera Errenterian erroldatuek; eta maiatzaren 18tik aurrera, gainontzekoek. Erroldatuei dagokionez, erroldatze egiaztagiria eskatuko diete. Udal Kirol Patronatutik gogorarazi dutenez, igerilekuko ikastaroak egin nahi dituztenek proba bat egin beharko dute derrigorrez, euren maila erakusteko. Proba hori [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:9, eman, epe, izena, kirol, maiatza, patronatu, udal
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »