Ez du partida erraza izango bihar, Touring liderrak etxean: Tolosaren kontra ariko da, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Tolosarrak hirugarren daude sailkapen nagusian. Beti Onak Muniberen zelaia bisitatuko du, igandean, 17:15ean. Donostiarrak bederatzigarren daude sailkapen nagusian, errenteriarrengandik bost puntura.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, munibe, Ona, tolosa, touring
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Herriko bi futbol talde nagusiek partidak jokatuko dituzte asteburuan. Touringek etxean jokatuko du bihar. 16:30ean, Fanderiako zelaian ariko dira gorritxoak Kostkas Miren Bihotza taldearen kontra. Beti Onak etxetik kanpo jokatuko du, Irunen hain zuzen ere. Dunboa Eguzki taldearen aurka ariko dira bihar azken horien zelaian, Ugalde-Katean, 15:30etik aurrera.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, Dunboa, kostkas, Ona, touring
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gabonetan atseden hartu ondoren, gogotsu hasiko dira lehian asteburu honetan Erregional Preferente Mailako herriko taldeak. Touringek Usurbil hartuko du bihar, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Beti Onak, berriz, Allerru izango du aurrez aurre, Lezoko Plazetan, 15:30ean. Denboraldi erdira iristeko azken lehia izango da, eta Touringek jarraitzen du lider izaten. 32 puntu ditu, hurrengo sailkatu Ostadarrek baino bat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, Maila, Ona, Preferente, touring
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Beti Onak Gabonetako futbol txapelketa egin du umeentzako jostailuak lortzeko helburuarekin. Hainbat partida jokatu zituzten haurren mailetan. Antolatzaileen asmoa zen talde bakoitzeko kide bakoitzak jostailu bana ekartzea, «gutxien daukaten horien artean ilusio pixka bat banatzeko». Ikusleek ere izan zuten aukera jostailuren bat uzteko.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, Ona, txapelketa
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Mariño izango du aurrez aurre Beti Onak biharko partidan. Arerio zuzenak dira irundarrak, errenteriarrak baino postu bat atzerago baitaude sailkapenean, seigarren, puntu bakarrera. Partida 15:45ean hasiko da Beraungo zelaian. Touringek Euskaldunaren kontra jokatuko du, bihar, 17:30ean, Andoaingo Ubitarte zelaian.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, Euskalduna, futbol, Mariño, Ona, touring
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Jardunaldi biribila izan dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Zubiaren aurretik jokatu zuen lehia Touringek, eta 2-0 gailendu zitzaion Martuteneri. Larunbat honetan, berriz, Beti Onak ere hiru puntuak lortu zituen: 1-3 irabazi zion Astigarragako Mundarrori. Touringek lider jarraitzen du, eta Beti Ona bosgarren tokian dago.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, Martutene, Mundarro, Ona, touring
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Bihar jokatuko du hamahirugarren jardunaldiko partida Beti Onak Astigarragako Mundarroren kontra. Lehia 15:30ean hasiko da Astigarragako Zarkumendegi zelaian. Erregional Preferenteko herriko beste taldeak, Touringek, dagoeneko jokatu du jardunaldi honetako partida, eta 2-0 irabazi zion Martuteneri. Horrenbestez, lider jarraitzen du 31 punturekin.
Irakurri gehiago
Etiketak:astigarragako, Beti, Mundarro, Ona, Preferente
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Sailkapenaren azpialdean dagoen Martutene (hamargarren dago) hartuko du, bihar, Touring liderrak. Partida 16:30ean hasiko da Fanderiako futbol zelaian. Beti Onak, berriz, arerio zuzena izango du aurrez aurre: Astigarragako Mundarro. Sailkapenaren goialdean daude bi taldeak, eta lau puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Astigarragako taldeak Errenteriakoari.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, Martutene, Mundarro, Ona, touring
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Touring liderra da, larunbatean Lasarte-Oriako Ostadar taldeari 2-0 irabazi ondoren. 28 puntu dituzte orain gorritxoek, lasartearrek baino bat gehiago. Beti Onak, berriz, 2-0 garaitu zuen larunbatean Tolosa B etxean. Garaipen horren ondorioz, zazpigarren tokian dago Beti Ona sailkapenean.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, lider, Ona, touring
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Eskubaloia Espainiako Lehen Maila Ereintza-Trapagaran 33-20 Futbola Erregional Preferentea Ostadar-Touring 0-2 Beti Ona-Tolosa B 2-0 Pilota Eskuz binaka nagusiak. 3. maila. Usurbil 1-EPLE 2 (Aitor Odriozola-Antton Aranburu) 8-22 Alde Zaharra 22-EPLE1 (Jon Romero-Eneko Arzadun) 22-10 Larruzko paleta nagusiak. 2. maila Landare (Iñaki Elorza-Abel Pichel)-Txost 20-35
Irakurri gehiago
Etiketak:asteburu, Beti, emaitza, ereintza, Ona, touring
Bidalita Kirola | Iruzkin bat »