Mezuak etiketatuta ‘ Ona ’

Asteburuan hasiko du denboraldia Beti Onak

2012/09/21
Nork

Joan den astean hasi zuen denboraldia Ohorezko Mailak, eta orain Erregional Preferentearen txanda da. Beti Onak bihar izango du lehenengo partidua, Santo Tomas Lizeoaren kontra. Denboraldiko estreinaldia etxetik kanpo egin beharko du, Donostian, Berioko futbol zelaian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touring lehenengo eta Beti Ona seigarren

2012/05/16
Nork

Amaitu da Erregional Preferenteko denboraldia, eta Touringek lehenengo tokian bukatu du, eta horrenbestez Erregional Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean. Azken jardunaldian, ordea, berdindu egin zuen 2-2 Usurbilen kontra. Beti Onak, berriz, 3-0 irabazi zion Allerruri, eta seigarren geratu da sailkapen nagusian. Datorren urtean, beraz, preferentean jarraituko du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Olatu talka, giro onean

2012/05/15
Nork

Larunbatean Olatu Talka izan zen Errenteria-Oreretan, eta talde ugarik parte hartu zuten arratsaldean zehar. Bakoitzak bere emanaldia bukatu ostean, talde guztiak Herriko Plazan bildu ziren, eta hor bukatu zuten eguna.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Azken partidua preferenteko taldeentzat

2012/05/12
Nork

Preferente Mailan jokatzen duten herriko bi taldeentzat azken partidua izango da gaurkoa. Touringek, gainera, azkeneko partidua izango du maila horretan, duela zazpi egun Ohorezko Mailara igotzea lortu baitzuen. Usurbilen kontrako jokatuko du etxetik kanpo. Beti Onak, berriz, eskualdeko derbia izango du Allerruren kontra. Seigarren postua izango dute lehian: sailkapenean puntu bateko aldea ateratzen die lezoarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Herriko futbol taldeen derbia, bihar, Fanderian

2012/03/23
Nork

Touring eta Beti Onak derbia jokatuko dute, bihar, 16:30ean, Fanderiako futbol zelaian. Bi taldeak sasoi onean daude, batik bat, Touring, aurten mailaz igotzeko txartela eskuan du, lider baita. Beti Ona ere ez dabil makal: seigarren postuan dago sailkapenean, eta azken partida 5-1 irabaztetik dator. Datu horiek eskuan, lehia borrokatua izango dela espero daiteke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Balorazio ona jaso du Futbol 7 Txapelketak

2012/03/21
Nork

Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Futbol 7 Txapelketari buruzko inkesta bat egin dute erabiltzaileen artean, eta oro har, balorazio ona jaso du. Inkesta erantzun dutenen ia %54k nota oso ona eman dio txapelketari, ia %8k bikaina. Haatik, %8k baino gutxiagok esan dute txarra edo oso txarra izan dela. Kalitatearen eta prezioaren arteko harremana ona edo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touring etxean eta Beti Ona kanpoan, bihar

2012/03/09
Nork

Touringek etxean hartuko du bihar Dunboa-Eguzki taldea, 16:30etik aurrera. Gorritxoak liderrak dira, 53 punturekin, eta biharko arerioa, berriz, hamalaugarrena da. Bestalde, Beti Ona Usurbilgo Harane futbol zelaian ariko da bihar, 15:30etik aurrera. Errenteriakoak zazpigarrenak dira sailkapen nagusian, 31 punturekin. Usurbildarrak berriz, bosgarren postuan daude

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Touring etxean, eta Beti Ona etxetik kanpo

2012/02/24
Nork

Touringek etxean jokatuko du bihar Mariñoren kontra, 16:30ean. Touring bigarrena da sailkapenean 44 punturekin, eta Mariño bosgarrena da taulan. Beti Onak, berriz, Martutenen kontra jokatu du etzi, 12:30ean, azken horren zelaian. Beti Onakoak zazpigarrenak dira, 29 punturekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ez dago jardunaldirik Erregional Preferentean

2012/02/17
Nork

Asteburu honetan ez dago jardunaldirik Erregional Preferentean, horrenbestez, datorren asteburuan izango dituzte euren partidak Touring eta Beti Onak. Touringek Mariño hartuko du etxean, eta Beti Onak Martutene bisitatuko du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Touringen lidertza Beti Onaren esku dago

2012/02/10
Nork

Bihar Touringen arerio zuzenaren kontra jokatuko du Beti Onak: Ostadarren kontra. Lehia, 16:00etan hasiko da Beraungo futbol zelaian. Touringek, berriz, Astigarragako Mundarrori irabazi beharko dio lidertza eskuratzeko, igandean, 10:00etan, Astigarragako Zarkumendegi zelaian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)