Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzerok Iraultza dantza taldearen laguntza izango du Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzero etzi aterako da Madalen ermitatik, 17:00etan. Eguna, baina, ez da horretara mugatuko: 12:00etan, Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias kalean, topoaren geltoki parean), tradiziozko ahozko ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Egun osoan zehar baserritar jantzia soinean izateko eskatu dute elkarteko kideek, eta opariak egiteko garaian «euskal kulturaren alde» egiteko aholkatu dute. 17:00etan [...]
Gabonekin lotutako ekintzak ugaritu egin dira azken egunetan, eta horren adibide da Alabergan jarriko dute jaiotza eta Olentzeroren erakusketa. Erakusketa hilaren 21etik aurrera egongo da martxan, baina guztia muntatzeko laguntza eskatu diete auzotarrei, eta jaiotza eta Olentzeroak eramatera animatu dituzte. San Tomas Egunetik aurrera, berriz, 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da erakusketa Arditurri auzo elkartean. [...]
Maddi Kortabarria (Errenteria-Orereta) : Zakua opariz bete, eta mendietan behera gurera etortzekoa izango zara aurten ere. Txintxoak izan direnei opariak, eta gaiztoak izan direnei ikatza ekarriko omen diguzu, zuk jakingo duzu nor izan den nor ongileen eta gaizkileen artean. Beti amesten duzu, han eta hemen fama txarra jartzen dizuten arren. Gure aberriaren hiriburuan, adibidez, zure etorrera debekatuko dute aurten [...]
Hainbat Olentzerok egingo dute bat etzi herriko kaleetan barrena. Horietako bat izango da Ereintza elkarteak antolatzen duena eta 18:30ean irtengo da Ereintza elkartearen egoitzatik. Antolatzaileek parte hartu nahi duten lagunei elkartearen egoitzan 18:00 azaltzeko deia egin diete entsegua egiteko. Baserritarrez jantzita azaldu beharko dute. Ereintzaren Olentzeroak herriko kaleetan ibilbidea egin ondoren saio berezia egingo du [...]
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, etzi helduko dira Olentzero eta Mari Domingi udalerrira. Egun bateko aurrerapenarekin helduko dira, gainera, haurren gutunak jaso eta beraien ametsak egi bihurtzeko helburuarekin. Ostirala izanik, jende ugari bilduko dela espero dute Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko kideek, “eguraldiak laguntzen badu, behintzat”, zehaztu du Xixilio Maritxalarrek. Zazpi urte dira Lau Haizetara [...]
Gazteria Sailak urtero moduan hainbat ekitaldi prestatu ditu Gabonerako, batik bat haur eta gazteei zuzenduta. Ostegunetik hilaren 30era, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an Gabonetako ludoteka egongo da zabalik, Merkatuzarren. 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta goiz eta arratsaldez 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita. Horrez gain, ostegunean, ostiralean [...]
Sabecoko langileek lau hilabete daramatzate lana erregulatzeko espedientearen baitan, eta gaur euren egoeraren berri emateko protesta egin dute Niessen merkataritza zentroan. Gaurkoan, gainera, laguntzaile berezia izan dute: Olentzero. Gabonak gainean ditugula eta, Olentzeroren abestia kantatu dute, baina langileen bertsioarekin.
Supermerkatua abuztutik itxita egon arren, Sabecoko langileek ez dute euren egoera ahazterik nahi. Hala, Gabonetan ere protestak egingo dituzte gogorarazteko lau hilabete daramatzatela enplegua eteteko espedientearen baitan. Bihar, festa eta aldarrikapena batuko dituen ekimena egingo dute langileek. Goizeko hamaiketan bilduko dira Herriko Enparantzan. Handik kalejiran irtengo dira Niessen merkataritza zentro aldera trikitiaren doinuarekin. Merkataritza zentroan [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Oarsoaldeko Kirol Koordinazioaren Mahaiak jakinarazi du hilaren 31n bukatuko dela Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna. Ekainaren 1etik, beraz, instalazio bakoitzeko pertsona abonatuak, bere instalazioetara
Eugitik Irurita bidean, Nafarroan, Artesiaga gaina pasatu eta handik gertu, aldapan behera zoazela, Baztango bailara oinpean duen burdinezko eskultura bat dago. Gaua eguna gailentzera zihoan batean pasatu nintzen
Andreone Lezoko Udal Liburutegiko gaztelerazko irakurketa klubak asteartean egingo du sasoiko azken saioa. 18:30etik 20:00etara egingo dute ekimena, eta Georges Simenon idazle belgikarraren La mirada indiscreta
Benantxio Irureta mendizalea Aneton hil zen, 59 urte zituela. Azpeitiarrentzat erreferentzia handia izan zen, mendia ulertzeko zuen moduagatik eta bizitzeko zuen grinagatik; gazteekin konpromiso handia zuen. <a title="Benantxio Irureta"