EPLEko nagusien talde bakarrak lortu du garaipena asteburu honetan Udaberri txapelketan, lau t’erdian: Aranburuk 22-11 irabazi zion Orioko Errazkini. Besteei dagokionez, berriz, Zangituk 22-11 galdu zuen Antiguako Fernandezen kontra, eta emaitza berarekin galdu zuen ere Arzadunek Antiguako Ortiz de Urbinaren kontra. Beste emaitzak Udaberri Eskuz Binaka Haur maila: Urnieta 18 – EPLE (Garagarza – Izagirre) 5 Udaberri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bakarra, EPLE, irabazi, nagusi, talde, txapelketa, Udaberri
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Sagardo Egunera itxaron ezin dutenek gaur aukera bikaina izango dute sagardoa probatzeko. Izan ere, gaur, 19:00etatik aurrera, kata berezia egingo dute udaletxeko areto nagusian. Elkarte antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo berritasun nagusia horixe izango da. Enologo batek emango ditu dastatzeko pausoak; alegia, “sagardoa nola gozatu behar den” irakatsiko du. Beraz, agertzen diren guztiek izango dute jakintza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:areto, kata, nagusi, Sagardo, sagardo_eguna, udaletxe
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak froga faltagatik. Herenegun jakinarazi zuen epaia, eta horren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du “atzerrian bizi ziren ETAko kideei aholkuak” ematen zizkiela Agudok, baina ez 2008an Xabier Lopez Thierry -ri atzemandako dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik. Horrenbestez, epaiak dio ezin dela frogatu Pagoa izengoitiarekin ETAren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:absolbitu, agudo, auzitegi, Espainiako, joseba, nagusi
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
EPLEko pilotariak ongi baino hobeto ibili dira asteburu honetan, eta Udaberri Txapelketako bi final irabazi dituzte etxean, Fanderiako pilotalekuan. Seniorretan Donibane Zangitu eta Imanol Bergara nabarmen nagusitu ziren, 22-4ko emaitzarekin irabazi baitzioten Hondarribiko bikoteari (Gaztelumendi-Beloki). “Zangituk, sake luze eta hormari itsatsitakoekin, hasieratik desorekatu zuen lehia”, azaldu du EPLEk. Beste finalean ere, kadeteetan, maila ona erakutsi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, final, irabazi, kadete, nagusi
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia “ahalik eta lasterren eta behin betiko” ixteko eskatu dute. Horrekin batera, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestu dute. Joan den asteazkenean PSE-EEk Batzar Nagusietan aurkeztutako mozioa aurrera atera zen. EAJrekin adostuta zegoen mozioa, eta PPk ere bat egin zuen eskaerarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzar, Marko, nagusi, PSE-EE, San, zabortegi
Bidalita Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. “Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzar, itxi, Marko, nagusi, PSE-EE, San, zabortegi
Bidalita Ingurumena, Politika | Ez dago iruzkinik »
Zabalenea II gaztetxeak 11. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte hil osoan zehar, eta bihar, izango dira azkenekoak. Azken ekimenak izan arren, egun handiena ere biharkoa izango da. Goizetik aterako dira kalera. Urteurreneko ekitaldi horiek prestatzerako garaian, uztailean egin zen Gazte Eguna izan dute oinarrian. Bertan, herriko gazteen arazoez hitz egiten aritu ziren, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:11, ekitaldi, gaztetxe, nagusi, urteurren
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Urteko batzar nagusia egingo du bihar, Orereta Ikastolak Santa Klara kaleko egoitzan. Bi deialdi egin dituzte: bata 19:00etan eta bigarrena, 19.30ean. Gai zerrendan Heziketa kudeaketari eta kudeaketa ekonomikoari buruzko txostenak onartzea, eta LH eta DBHko eraikuntzak hobetzeko inbertsio plangintza zehaztea agertzen dira. Bazkideei parte hartzeko deialdia luzatu diete.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzar, Ikastola, nagusi, Orereta, urteko
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Gau-Txori elkarteak batzar nagusia egingo du etzidamu (igandea). Bi deialdi antolatu dituzte, bata 11:00etan eta bigarrena 11:30ean. Bertan, aurreko batzarreko akta onartu, 2010eko jardueraren azalpena eman, beste zenbait gai aztertu, galdera eskariak egin eta presidentea aukeratuko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzarra, Gau-Txori, nagusi
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »