Mezuak etiketatuta ‘ mozio ’

Etxe kaleratzeen kontrako mozioa aho batez onartu du Errenteriako Udalbatzak

2012/11/29
Nork
Etxe kaleratzeen kontrako mozioa aho batez onartu du Errenteriako Udalbatzak

Udalbatzar motza baina mamitsua izan zen herenegungoa. Zinegotziek bost puntuko gai ordena zeukaten eztabaidatzeko, eta horien artean, pil-pilean dagoen eta herrian eragiten ari den gai bat: etxe kaleratzeena. PSE-EEk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak. Hala nola, Espainiako Gobernuari hipoteken araudia aldatzeko eskatu diote, eta etxebizitza ordainean ematearen figura kontuan hartzeko. Horrekin batera, etxe [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Etxe kaleratzaileei buruzko mozioa aurrera atera da

2012/11/28
Nork
Etxe kaleratzaileei buruzko mozioa aurrera atera da

Inoiz baino udalbatzar motzagoa izan zen atzoko. Gai ordena ikusita espero zitekeen, eta zinegotziak ez ziren gehiegi luzatu eztabaidatzeko zeuzkaten bost puntutan. Gairik garrantzitsuena etxe kaleratzeei buruzkoa izan zen, eta aurrera atera zen aho batez PSE-EEk egindako proposamena. Mozio horretan onartu zuten, hala nola, etxe kaleratzeak bi urtez etetea eskatzea eta alokairu sozialera bideratutako etxebizitza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Bost mozio eztabaidatuko dituzte biharko plenoan

2012/09/24
Nork

Bihar, asteartea, Udalbatzak ohiko osoko bilkura izango du, eta hamabost puntuko gai zerrenda izango dute aurretik. Horien artean, bost mozio eztabaidatuko dituzte. Bilduk gaixorik dauden presoen gainean mozio bat aurkeztu du, eta EAJk herriko kaleen izenak aldatzeari buruzkoa. Errenteriako Ezkerrak eta PSE-EEk, berriz, abortuari buruzko eztabaida eramango dute plenora. Azkenik, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Abortatzeko eskubideari buruzko mozioak eztabaidatuko dituzte

2012/09/21
Nork

Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde, Ezker Anitzak eta PSE-EEk mozio bana eramango dute astearteko plenora. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak azkeneko legea, 2010ekoa, aldatzeko asmoa agertu du, abortatzeko baldintza gehiago jarriz. Ezker Anitzaren arabera, ezin da onartu Gallardonek andreen gorputz eta bizitzen gainean erabakitzea: “Emakumeek euren amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidea oinarrizkoa da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »

Hainbat kaleri izena aldatzea proposatu du EAJk Errepublikako izenekin

2012/09/21
Nork

Hilaren 13an udalak Errepublikako azken Udalbatzari egindako omenaldiari jarraipen bat emate aldera, EAJk mozio bat aurkeztu du herriko hainbat kaleri Errepublikarekin lotutako izenak jartzeko. Astearteko udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Lehenengo proposamenak 1931ko irailaren 14an Errenteriako Udalbatzak hartutako erabakia du abiapuntua. Bertan Gabierrotatik hasten den kaleari Sabino Arana hiribidea jartzea hitzartu zuten, eta Zumardiari, berriz, Euskadi hiribidea. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Abortuaren inguruko mozioa aurkeztuko du Ezker Anitzak

2012/09/20
Nork

Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde Ezker Anitzak mozio bat eramango du astearteko udalbatzarrera. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarritako neurrien aurrean , Ezker Anitzak eskatu du egungo legea, 2/2010 lege organikoa, ez aldatzeko. Horrez gain, eskubideak zabaltzeko eta abortu boluntarioaren despenalizazio osoa ere galdegin du, “emakumeei, gazteak kontuan izanda, beren amatasunaren gainean erabakitzeko erabateko ahalmena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Eleak-en mozioa aurrera atera da

2012/06/27
Nork
Eleak-en mozioa aurrera atera da

Eleak-ek eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa aurrera atera zen Bildu, EAJ eta Ezker Anitzaren botoekin. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zuten. Moziorik eztabaidatuena izan zen, eta batez ere PSE-EEk eta PPk kritikatua. Santi Angulo aurkeztu zuen Eleak-en izenean. Gogorarazi zuen milaka euskal herritarren eskubideak “murriztuak” izan direla. Hala, egoera politikoa aldatu arren, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko plenoan hiru mozio aztertuko dituzte

2012/06/26
Nork

Hiru mozio aztertuko ditu gaur Udalbatzak. Batetik, Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko aurkeztu duen mozioa landuko du. Bestetik, PSE-EEk herrian publizitate panelak jartzeko aurkeztu duena aztertuko dute zinegotziek, eta azkenik, Errenteriako Ezkerrak Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren gainean aurkeztutakoa landuko dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatuko du PSE-EEk

2012/05/25
Nork

Datorren asteko udalbatzarrari begira, Errenteriako PSE-EEk mozio bat aurkeztuko du Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana eta bosgarren edukiontzia ezartzeko, hori “Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak biltzeko hitzarmena ez berritzearen harira”, aurkeztuko duela azaldu du, “Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duelako bete”. Horrez gain, Bilduk eta Ezker Anitzak laikotasunaren alde aurkeztutako mozioan zuzenketa bat eskatuko du, hileta zibilak arautzeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Laikotasunaren alde egiteko mozioa aurkeztuko du plenoan gobernu taldeak

2012/05/18
Nork
Laikotasunaren alde egiteko mozioa aurkeztuko du plenoan gobernu taldeak

Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko dutela jakinarazi dute Bildu koalizioak eta Ezker Anitzak, hilaren 29ko osoko bilkuran. Horren berri emateko, agerraldia egin zuten atzo goizean Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek eta Bilduko Luisma Diezek. Aurreko Udalbatzek “erantzun izan ez duten gaiari aurre egiteko unea» dela esan zuten, Errenteria-Oreretan dagoen “erlijio aniztasuna” eta “laikotasunerako eskubidea” kontuan harturik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »

Gaurko eskaintza
argazkia
Hazi ta Hezi
15,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)