Herrira mugimenduko kide batzuk Julen Mendoza alkatearekin bildu ziren atzo goizean Aitzol Gogortza larri gaixo dagoen preso oreretarraren berri emateko. Mugimendutik planteatzen dituzten zenbait dinamika ere helarazi zizkioten Mendozari. Gogortzaz gain, larri gaixo dauden beste hamabi presoen berri ere eman zioten. Bilera horretan ere parte hartu zuen Arantxa Otaegi preso oreretarraren amak. Gogortzak Trastorno Obsesibo Konpultsiboa du duela hamabi urtetik, eta herritarrek behin baino gehiagotan eskatu dute aske uzteko , “gaixotasun larri eta sendagaitza” duelako.
Hilabete honetan bertan hasiko dira 2012-2025 plan estrategikoa lantzen, eta urtebeteko epean bukatuta edukitzea espero dute. Plan horrek prozesu ireki eta parte hartzaile baten ondorio izatea nahi du udalak, eta legegintzaldi honetatik harago joatea. Horretarako, alderdi politiko, eragile eta herritar guztien ekarpena ezinbestekotzat jo du. “Guztiak batera etorkizunari begira gure herriari zor zaion plan bat [...]
Bihar Julen Mendozari elkarrizketa egingo diote, 20:00etatik aurrera, Zintzilik irratian. Alkatetzan egin duen lehen urtearen errepasoa egiteaz gain, aurrera begirako proiektu eta erronkei buruz galdetuko diote. Entzuleek ere aukera izango dute parte hartu eta euren galderak eta zalantzak botatzeko, 20:30etik aurrera. 943 52 74 07 telefono zenbakira deitu beharko dute, horretarako. Dagoeneko Zintzilik irratiko zenbait [...]
Duela urtebete eta egun bat izendatu zuten Errenteriako alkate Julen Mendoza (Errenteria-Orereta, 1978). Aldaketaren alkatetzat jo zuten duela hamabi hilabete, PSE-EEri 28 urteren ostean aginte makila kendu baitzion Bilduk, eta Mendoza hori frogatu nahian dabil lanean. Horrekin batera, duela hamabi hilabete esandakoa berretsi du: “Saiatzen ari gara gobernatzen herri honetako herritar guztientzat, ez soilik bozkatu [...]
Gaur bete du urtebete alkatetzan Julen Mendozak (Errenteria, 1978). Joan den ostiralean, urte horren irakurketa egin zuen Udal Gobernu Taldeak , eta “herritarrekiko gertutasuna eta politika egiteko beste modu bat” nabarmendu zuen. Batik bat bigarren puntuari eman dio garrantzia Mendozak, eta hori “herritarren parte hartzearen bitartez” egiten ari direla adierazi du. Ildo horretatik, parte hartzea “espero baino askoz hobea izaten ari da, bai kantitate aldetik eta baita aniztasunaren aldetik ere”, gaineratu du. Oposizioarekin duen harremanari [...]
Gaur goizean aurkeztutako Kabia proiektua “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea” dela azaldu du Julen Mendoza alkateak. Horretarako, herritarren “parte hartzea eta ahalduntzea beharrezkoak” direla esan du: “Herritarren parte hartzerik gabe proiektu honek ez du biderik”.
Irun bisitatzen izan zen atzo Julen Mendoza alkatea, eta bertan, Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin bildu zen. Hiri barruko kudeaketa nola egiten duten ezagutu ahal izan zuen lehen eskutik, eta hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko bulegoa bisitatu zuen. Bertan, Pedro Alegre Herritarren Parte Hartze Ordezkaria ere batu zitzaien bi alkateei.
Irun bisitatuko du gaur, Julen Mendoza alkateak. Bertan, Irungo alkatearekin bilduko da hiri kudeaketarekin lotutako gaiak lehen eskutik ezagutzeko, hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko bulegoa. Pedro Alegre Herritarren Parte hartze Ordezkaria ere batuko zaie bulegoa bisitatzeko.
Julen Mendoza alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari, eta horrekin batera, bi agiriak atzera botatzeko eskaera ere egin du. Horren ordez, egungo portuan ingurumen alorreko hainbat neurri hartzea proposatu du Mendozak, “erabilgarri dauden hobekuntza teknikak erabiliz, eta era berean, jarduteko garaian Bilbo eta Baionako portuekin osagarritasuna bilatuz”. Mendozaren arabera, ez [...]
Ekainaren 11n hartu zuten Errenteriako Udala Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak (EE), eta lehen sei hilabeteen ondoren, balantzea egin dute. Epe horretan, gutxiengoan agindu arren, gainontzeko alderdiekin udalak eduki duen “akordio eta elkarrizketarako gaitasuna” nabarmendu du Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak. Horrez gain, beste bi adierazle ere kontuan hartu ditu: erabaki estrategikoak hartzeko gai izan dela eta [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Gazteluko haurrek azken lau asteak entseguetan eman dituzte. Gaur da eguna, gaur joango baitira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Gaztelura, eskualdeko haur guztientzat emanaldia eskaintzera. Gazteluarrak saioaren
Udalak hutsik dauden etxebizitzen behin behineko errolda egin du, eta gaurtik aurrera, etxebizitza horien jabeek jakinarazpen bat jasoko dute. Agiri horretan, beren etxebizitza hutsik egoteagatik Ondare
Ordiziako Zero Zabor taldeko kideek atez ateko hondakin bilketa sistemari babesa adierazteko ekimena prestatu dute larunbat honetarako. Ordizian zero zabor eta hondakinen arazoaren kontzientzia zabaltzen eta
Aitor Txiki VI. Xanistebanetako Futbito Txapelketan izena eman nahi duten taldeek uztailaren 14a baino lehen egin behar dute. Horretarako, Amazkar, Sorginzulo, Ganbara, Makutxo edo Miren tabernetara joan behar