Stop Desahucios taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, Beraungo Pablo Sorozabal plazan, Mari Carmen Marquezi eta haren senideei elkartasuna adierazteko. Elkarrateratzearen aurretik, La plataforma bideoa emango dute Beraungo auzo elkartearen egoitzan. Elkarretaratzea, berriz, 20:00etatik aurrera egingo dute.
Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze [...]
Stop Desahucios eta Apoyo Oarso taldeak antolatuta, larunbatean manifestazioa egingo dute herriko kaleetan kaleratzeen kontra, eta bihar aurkeztuko dute manifestazio hori. Era berean, Marquez familiari babesa agertuko diote protesta horretan. 18:00etan aterako dira manifestaziora Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan bukatuko da. Biharko agerraldiaren ostean, Kutxako bulegoan Marquez familiaren kaleratzearen kontra bildutako sinadurak entregatuko [...]
Mari Carmen Marquez eta bere gurasoak dira hipoteka ordaindu ezinda dauden kasuetako bat. Kutxabankek etxetik kaleratzeko agindua noiz emango duen zain daude. Pasa den astean udalbatzarrak kaleratze hori bertan behera uzteko eskatu zion finantza erakundeari, baita Kutxabankeko eta Errenteriako Udaleko ordezkariekin, zein kaleratzeek kaltetutako herritarrekin osatutako lan batzordea osatzeko ere.
Hilabete baten buruan Beraunen duten etxebizitza utzi beharko dute Mari Carmen Marquezen gurasoek. Donostiako epaitegiaren oharra jaso berri dute, eta Kutxabanki kaleratzeko agindua geldiarazteko eskatu dio Ezker Anitzak. Horrez gain, gogorarazi du beharrezkoa balitz, indarra erabiliko dutela zehazten dutela dokumentu horretan. Ezker Anitzak iragarri du datorren udalbatzarrean espresuki Mari Carmen Marquezen familiari babesa adierazi eta [...]
Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela azaltzen du Donostiako epaitegiak sendiari bidali dion dokumentuan. Ildo horretatik, Kutxabanki eskatu dio kaleratzeko agindua bertan behera uzteko. Horrez gain, sendiari elkartasuna adierazi dio [...]
Igandean protesta egin zuten hainbat herritarrek, Beraunen, Mari Carmen Marquezek eta bere gurasoek bizi duten egoera salatzeko. Bertakoa da irudia. Kutxa gurasoen etxearen jabe egin da enkante batean, eta laster kaleratuko dituztela espero dute. Stop Desahuciosek, Erlontzi emakume elkarteak, Oarso laguntzarako taldeak eta Beraungo auzo elkarteak babesa agertu zioten, hainbat herritarrek bezala. Auzoan zehar ibili [...]
Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean , eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, Beraungo Erlontzi emakume elkarteak, Oarso laguntzarako taldeak eta Beraungo bizilagunen elkarteak protestara deitu dituzte etzi herritarrak. Duela hilabete joan ziren Kutxak Donostian duen egoitza nagusira Marquezen familiari irtenbide bat emateko proposamen [...]
Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, Beraungo Erlontzi emakume elkarteak, Oarso taldeak eta Beraungo bizilagunen elkarteak protestara deitu dute igandean. Eguerdiko hamabietan Beraungo Pablo Sorozabal plazan izango [...]
Etxea Kutxarekin hipotekatuta neukan, baina 2006an gurasoek zituzten arazo ekonomikoak medio, Kutxak euren hipotekaren kargu egitea proposatu zidan. Hala pasatu ditugu hainbat urte, bi etxebizitzak ahal dugun moduan ordaintzen. Arazoak lanarengatik etxera dirurik sartzen ez zenean etorri ziren. Ezinezkoa zen erabat bi etxebizitzen ordainketa norberaren gain hartzea, eta hortik etorri ziren ez ordaintzea eta egun [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]