Mezuak etiketatuta ‘ Marko ’

Ze esatek taldeak kontzertua emango du etzi San Markon

2012/04/27
Nork

San Marko Eguna herenegun izan arren, Errenteria-Oreretako mendian etzi egingo dituzte ekimenak. Aurten, gainera, inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu udalak herritarrekin elkarlanean, eta horien artean, Ze esatek taldearen kontzertua nabarmendu daiteke. Urtero moduan, krosa izango da protagonista goizean. Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markorako Igoera 10:30ean aterako da Herriko Plazatik. Aurretik izena eman [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Turismoa sustatzeko eskatu dio udalari PSE-EEk

2012/04/25
Nork

Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. Plana aurrera aterako ez balitz, 60.000 euro Oarsoaldeko Turismo Sailera bideratzeko eskatu du, “langileak kontratatu eta 2012ko turismo kanpaina sustatzeko”. Turismoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskal Olinpiar Jokoak eta Ze Esatek taldearen kontzertua, San Markoko erromerian

2012/04/21
Nork
Euskal Olinpiar Jokoak eta Ze Esatek taldearen kontzertua, San Markoko erromerian

Asteazkenean ospatzen da San Marko Eguna eta erromeria hurrengo igandean izango da, hilaren 29an. Aurten berritasun ugari iragarri dituzte erromeria egunerako, nabarmentzekoak, haur eta gurasoentzako Euskal Olinpiar Jokoak eta Ze Esatek taldearen kontzertua. Horrez gain, Independentistak Sareak deitutako martxa (10:30ean abiatuko da Xenpelarretik); San Markoko Krossa (11:30ean); herri bazkaria, Iñaki Labakaren kontzertua bazkal ostean, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Zabalik da San Markoko igoerarako izena emateko epea

2012/04/19
Nork

EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen XVI. San Markoko Igoeran, Javier Garcia Larrañaga Memorialean, izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Izena lasterketa egunean bertan, hilaren 29an, eman ahal izango dute parte hartu nahi dutenek, 09:00etatik 10:00ak arte, udaletxeko arkupeetan jarriko duten postuan, eta baita aldez aurretik ere. Aurretik ematea aukeratzen duten kirolalariek EATen webgunean sartu edo udal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Irekita San Marko Egunean postua jartzeko epea

2012/04/13
Nork

Hilaren 29an (igandea) San Marko Eguneko jaialdia egingo dute izen bereko mendian, eta urtero hainbat txosna eta postu jartzen dituzte. Aurten jarri nahi dituztenek aurretik eskaera aurkeztu beharko dute, eta hilaren 18a baino lehen entregatu beharko dute eskaera orria Errenteriako udaletxeko erregistroan. Udalak gogorarazi du taloak, gaztainak, edariak eta beste hainbat produktu saltzeko postuak jartzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

San Marko Eguna prestatzeko deialdia

2012/03/21
Nork

Apirilaren 29ko San Marko Egunaren harira, udalak herriko eragileak egitaraua prestatzen laguntzera deitu ditu. Proposamenak kultura[abildua]errenteria.ne t helbidera bidali behar dira hilaren 28a baino lehen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Jaiak, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

San Marko Egunerako proposamenak biltzeko deialdia egin du udalak

2012/03/19
Nork

Udalak apirilaren 29ko San Marko Egunari begirako ekitaldiak prestatzera deitu ditu eragileak: “Egunaren egitaraua udalaren esku bakarrik ez dagoela kontuan izanda, garrantzitsua da herriko eragileek ere antolaketan parte hartzea, eguna bera ahalik eta aberasgarriena eta osatua izan asmoz”. Hala, proposamen guztiak kultura[a bildua]errenteria.net helbidera bidaltzeko eskatu du, martxoaren 28a baino lehen. Edoz

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Batzar Nagusiak, San Marko behin betiko ixtearen alde

2011/11/15
Nork

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia “ahalik eta lasterren eta behin betiko” ixteko eskatu dute. Horrekin batera, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestu dute. Joan den asteazkenean PSE-EEk Batzar Nagusietan aurkeztutako mozioa aurrera atera zen. EAJrekin adostuta zegoen mozioa, eta PPk ere bat egin zuen eskaerarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

San Markoko zabortegia behin betiko ixteko eskatu dute Batzar Nagusiek

2011/11/11
Nork

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. “Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ingurumena, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zergen eta tasen igoera aurrera, udal gobernu taldearen babesarekin

2011/10/27
Nork

Zergak eta tasak %3 igotzea onartu zuen atzoko udalbatzarrak, Udal Gobernu Taldearen aldeko botoekin (Bildu eta Ezker Batua). Gainontzeko alderdi guztiak abstenitu egin dira. Horrenbestez, salbuespenak salbuespen KPIren arabera igoko dira zergak eta tasak , baina diru laguntzak izango dira errenta baxuenak dituztenentzat. Zehazki, udalak OHZ Ondasun Higiezin Gaineko Zerga eta ura eta zaborraren %70 hartuko du bere gain eta, beraz, egoera okerrenean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)