Madalenetako jai batzordeak aurtengo jaien balorazioa egingo du, etzi, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Jai batzordean parte hartu zuten guztiak deitu dituzte bilera horretan parte hartzera.
Irakurri gehiagoMadalenetako jai batzordeak aurtengo jaien balorazioa egingo du, etzi, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Jai batzordean parte hartu zuten guztiak deitu dituzte bilera horretan parte hartzera.
Irakurri gehiago
Bukatu dira aurtengo madalenak eta errenteriarren gogoan, datorren urteko jaiak daude jada. Hasi ziren bezala amaitu ziren atzo, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak jotako Zentenarioa pasodoblearen erritmora. Jai biribilak izan dira, parte hartzeari eta giroari dagokionez, eta eguraldi bikaina lagun izan dute gainera. Tartean, kexurako arrazoirik izan da, hala ere. Izan ere, Koldo Mitxelena plazako [...]
Irakurri gehiago
Emakumeen Eguna izan zen atzokoa. Baita preso eta iheslariena ere. Azken horren barruan Oreretako Herrira plataformak egitarau zabala antolatu zuen elkartasuna, aldarrikapena eta jaia uztartuta. Kartelada berezia zegoen deituta ordubatean, eta Errenteria-Oreretako hainbat elkartetako ikurrek kolore berezia eman zioten. Udaletxe aurretik abiatuta, herriko kaleetan barrena ibili ziren. Aurretik, baina, irudi polita utzi zuten herriko preso [...]
Irakurri gehiago
Giro paregabearekin eta parte hartze handiarekin aurrera doaz Madalen Jaiak. Oraindik, baina, bi egun oso daude aurretik, 48 ordu, eta denen neurrira antolatutako hamaika ekitaldi geratzen dira jaiekin gozatzen jarraitzeko, aurtengo jaiei agur esan aurretik. Koadrilen eta Erretiratuen Eguna izan zen atzokoa. Lehenengoek aurreikuspen guztiak txiki utzi zituzten, 670 lagunek hartu baitzuten parte Agirre Lehendakariaren [...]
Irakurri gehiagoEtzi amaituko du denboraldia Zintzilik Irratiak, eta jaiekin bat eginez, madalenei buruzko saio berezia egingo dute. 17:00etatik aurrera, beraz, berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitaraua, elkarte eta herritarrekin elkarrizketak egingo dituzte, eta txupinazoa ere zuzenean emango dute. Zintzilik FM 100ean entzun daiteke, baita Interneten ere.
Irakurri gehiagoMadalen Egunean, igandean, egingo dute danborren jaia, eta bertan 500 umek parte hartuko dute. Alaberga, Telleri Alde, Gabierrota, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda eta Cristobal Gamoneko haur danborradek parte hartuko dute. Errenteriako dantzariak, Pasai, Gauerdi, Deiadar, Tximeletak, Txorongo eta Lagunak txarangak lagunduta, Alabergatik aterako dira Zumardira iristeko. Hori amaitutakoan, Gabierrotako zaharren egoitzara joango dira. Antolatzaileek gogorarazi [...]
Irakurri gehiagoHerri Bizia webguneak madalenen jarraipena egingo du, eta elkarrizketak, bideoak… zintzilikatuko dituzte. Txupinazoa ere zuzenean ikusteko aukera izango da etzi, eta 18:00etatik aurrera, saio berezia emango dute. Konexioa egingo du errenteria.hitza.info-k ere webgune horrekin. Horrez gain, #madalenak hashtaga erabiliz, sare sozialetan festei buruz hitz egitera animatu dute.
Irakurri gehiago
Entsegu berezia izan zen herenegun Telleri Aldek egin zuena. Batetik, Madalen Eguneko danborradaren aurretik azkeneko entsegua egin zuelako txarangaren laguntzarekin, eta bestetik, danborradaren kolaboratzaile izan diren hainbat lagunek omenaldi txiki bat jaso zutelako. Horien artean zegoen Josetxo Ule aurtengo madalenetako omendua. Plaka bat eman zioten.
Irakurri gehiagoMadalen Jaiei buruzko informazio guztia, argazkiak eta bideoak honako webgunean ikus daitezke: oarsobidasokojaiak.hitza.info .
Irakurri gehiagoMadalenetan parrandaz gain bada besterik. Ondo pasatzeko aukera asko daude, eta horietako bat kirola egitea da. Horrela, bosgarren aldiz jarraian, Errenteriako EAJk haurren krosa antolatu du. Ohi bezala, Santio Egunaren bezperan izango da lasterketa, 12:00etatik aurrera. Koldo Mitxelena plazatik aterako da lasterketa, eta herriko hainbat kale igarota, toki berean bukatuko da. Hiru mailatako haurrek parte [...]
Irakurri gehiago