Mezuak etiketatuta ‘ Liburu ’

Mariasun Landak bi liburu aurkeztu ditu

2012/11/27
Nork

Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak . Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jokin Mitxelenak izan du ardura ilustrazioak egiteko, eta Ereinekin argitaratu du. Landak haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa egin du. Hainbat sari lortu ditu 30 urte horietan, eta hala [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘De la guerra al exilio’ liburua aurkeztuko dute etzi

2012/09/17
Nork

Txema Arenzanak De la guerra al exilio. Miguel Jose Garmendia Aldaz (Pamiela) liburua aurkeztuko du etzi, 19:30ean, Xenpelar etxean. Liburu horretan Miguel Jose Garmendia Aldaz nafarraren bizitzari errepasoa egingo dio Arenzanak. EAJko kidea izan zen, eta gerra dela eta, erbestera joan zen. Handik “Errepublikaren askatasunaren eta demokraziaren alde” egin zuela aurreratu du Jose Txueka Intxusta historialariak. Txueka bera Arenzanarekin izango da aurkezpenean, eta Julen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Artista txikiak, handian

2012/04/24
Nork
Artista txikiak, handian

Artista txikiak bildu ziren herenegun Merkatuzarren, eta txikiak izan arren, lan erraldoia egin zuten: ia bi metroko sei artista liburu, hain zuzen. Margoak, aldizkariak, artaziak, oihalak eta beste hainbat material hartu eta euren sormena noraino heltzen den erakutsi zuten. Antolatzaileen arabera, ia 200 haur pasatu ziren Merkatuzarretik goiz osoan zehar. Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburu erraldoia osatuko dute haurrek

2012/04/20
Nork
Liburu erraldoia osatuko dute haurrek

Astelehenean Libururen Eguna den aitzakiarekin igandean artista liburua erraldoia osatuko dute Zumardian, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Merkatuzarren. Liburua osatzeko protagonistak haurrak izango dira. Liburuak, zehazki, 1,90 metroko luzera eta 1,25eko zabalera izango du. Ikastetxeak gonbidatu dituzte hori betetzeko, eta hiruk egin dute bat ekimenarekin: Langaitz, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena. Hiruren artean bost [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Elurra galtza motzetan’ poema liburua atera du Gabriel Kortak

2012/04/03
Nork

Gabriel Kortak (Donostia, 1951) Elurra galtza motzetan poema liburua argitaratu du, bere bosgarren lana. Hala nola, bakardadeari buruz hausnartu du Kortak lan honetan: “Badakizue, askatasunaren prezioa bakardadea dela”, adierazi du liburuaren hitzaurrean. Poesia eta poetak ere aipatzen ditu, “poetak hizkuntzarekin egiten du lan” bezalako hitzekin. Ehun inguru poesia bildu ditu liburuan, eta berak egindako irudiekin osatu du. Iñaki [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Literatur solasaldia egingo dute gaur liburutegian

2012/03/14
Nork

Udal liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Ixiar Rozas idazlearen Edo zu edo ni liburua izango dute aztergai biltzen direnek, Ane Mayozek koordinatuta. Literatur solasaldietan parte hartzeko, liburutegian izena eman behar dute interesdunek eta bertan jaso behar dituzte liburuak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburu aurkezpena eta solasaldia, Mikelazulon

2012/02/08
Nork

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, eta Mikelazuloko Gosariak ekimenaren barruan, Umbrales. Fugas de la institución total; entre captura y vida liburua aurkeztuko dute igandean, goizeko hamar eta erdietatik aurrera. Liburu hori osatzen duten hemeretzi ataletan zehar, hainbat erakunderen egungo egoeraren gaineko idatzi eta testigantzak bildu dituzte. Espetxeak leku berezia duela zehaztu dute antolatzaileek: “Villabona (Asturias, Espainia) espetxeko modulo terapeutiko batean egindako ikerketa izan da, itxialdi prozesuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mugaritzi buruz

2012/02/07
Nork

Phaidon argitaletxeak Mugaritz Errenteria-Oreretako jatetxeari buruzko liburu bat argitaratuko du laster: Mugaritz. A natural science of cooking . Maiatzean jarriko dute salgai, ingelesezko bertsioan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Mariasun Landa Moskuko Liburu Azokan

2011/06/10
Nork

Mariasun Landa idazle errenteriarra Moskuko Nazioarteko Liburu Azokara gonbidatu dute. Liburu azoka hori lau egunez egingo dute gaurtik hasi eta astelehenera arte. Kompasguide argitaletxeak errusieraz publikatu du Krokodilo bat ohe azpian bere lana, eta liburu hori aurkeztuko du azokan. Horrez gain, idazle errenteriarrak euskal literaturari buruzko hitzaldi bat emango du, astelehenean, Moskuko Cervantes Institutuan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Haur Liburuaren Eguna, liburutegian

2011/03/30
Nork

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da etzidamu, eta egun bat lehenago, Aino Perviken adierazpena ( El libro recuerda) irakurriko dute. Hain zuzen, haurrek, gurasoek eta kolaboratzaileek hartuko dute parte. Jarraian, Goazen itsasora musika ikuskizuna izango da haurrentzat. 18:00etan hasiko da emanaldia, Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)