Mezuak etiketatuta ‘ lehen ’

Ane Labaka izan da garaile Xenpelar Sarien lehen lehian

2012/11/29
Nork

Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Film laburren lehiaketako lehen saria Galiziara joan da

2012/11/14
Nork

Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik jaso zuen 1.000 euroko saria galiziarrak. Oarsoaldeko Saria Kote Camachok eskuratu zuen, La gran carrera lanari esker, eta Andrea Morate errenteriarrak, berriz, Publikoaren Saria, Cara o cruz film laburrarekin. Irabazle guztiak errenteria.hitza.info -n.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Sexatloiaren lehen saioa egingo dute bihar gazteek

2012/10/19
Nork

Gaztetxearen 12. urteurrena ospatzeko ekintzen barruan, bihar, kirola egiteko txanda izango da. 18:00etatik aurrera, sexatloia egingo dute herriko koadrilen artean. Sei proba antolatu ditu gazte asanbladak, eta lehenengoa biharkoa izango da. Zumardian hasiko dira. Bizikletari giltzarrapoa kendu beharko diote, baina ez dute lan erraza izango, hiru giltzen artean aukeratu beharko baitute irekitzeko. Bizikleta hartu, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Txistularien ikasturteko lehenengo kontzertua izango da igandean

2012/09/12
Nork
Txistularien ikasturteko lehenengo kontzertua izango da igandean

Udal txistulariek igandean hasiko dute ikasturte berria kontzertuarekin. 12:45ean udaletxeko arkupeetan elkartuko dira Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Egitarau oparoa prestatu dute, mota askotariko piezak biltzen dituena. Egitaraua Roberto-Martin (Biribilketak). Frantzisko Laskurain  Mold. J.I Ansorena Estropadetako zortzikoa .  Jose Inazio Ansorena Tambourino .  Mr. Laval liere  Mold J.I Ansorena Bi dantza (Orripekoa eta Ariñ-ariña) .  Tomas Garbizu Dos danzas . Pablo Sorozabal Zubigain (Rapsodia) Kristalezko perlak (Polka) Puxketan (Biribilketa) . Isidro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Jai Batzordearen lehen bileran 25 talde bildu dira

2012/04/30
Nork

Madalenetako Jai Batzordea antolatzeko deialdiari 25 taldek erantzun die. Ostiralean egin zuten lehen bilkura, eta Irune Balentziaga kultur zinegotziak partaideei jakinarazi zien, batzorde horretan hartuko direla herriko jaien gaineko erabaki garrantzitsuenak. Bilera horretan iazko balantze ekonomikoaren berri eman zuten, eta aurtengo aurrekontuaren berri eman zien: udalak 121.000 euro edukiko ditu jaiak prestatzeko, eta herriko elkarteei, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gastronomia erakustaldiaren lehen astea, espero baino hobea

2012/03/24
Nork

Epaimahaiak antolatzaileei eta parte hartzaileei jakinarazi dienez, Euskaldarraken Gastronomia Erakustaldian espero zuten maila bete ez ezik, gainditu ere egin dute aurkeztutako platerek. Lehen asteko balorazio ezin hobea egin dute, beraz, Euskaldarrak elkarteko kideek. Beste urteekin alderatuz, hiru gauza nabarmendu dituzte: “Lehen-lehen mailako produktuak erabiltzea; patata hainbat eta hainbat formatan erabiltzea, eta plateren aurkezpen dotorea”. Astelehenean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gobernu taldea: “Lehen sei hilabetean akordio gaitasuna erakutsi dugu”

2012/01/03
Nork
Gobernu taldea: “Lehen sei hilabetean akordio gaitasuna erakutsi dugu”

Ekainaren 11n hartu zuten Errenteriako Udala Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak (EE), eta lehen sei hilabeteen ondoren, balantzea egin dute. Epe horretan, gutxiengoan agindu arren, gainontzeko alderdiekin udalak eduki duen “akordio eta elkarrizketarako gaitasuna” nabarmendu du Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak. Horrez gain, beste bi adierazle ere kontuan hartu ditu: erabaki estrategikoak hartzeko gai izan dela eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Desira Cafe izan da onena futbol 7ko lehen fasean

2011/12/20
Nork

Bukatu da Errenteria-Oreretako Futbol 7 txapelketako lehen fasea,eta talderik onena Desira Cafe izan da, bera izan baita lehen mailako txapelduna. Gainontzeko mailetan, berriz, honakoak izan dira irabazleak: bigarren mailako lehen taldean, Izargorri Zuketz; bigarren mailako bigarren taldean, Albañileria Dorronsoro; eta hirugarren mailan, Borusia Jolastokieta. Mailaz jaitsi diren taldeak ere izan dira. Guztiak honako taulan daude [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Amenabarren kontra ariko da Ereintza

2011/11/11
Nork

Amenabar Zarauzko taldea izango du aurrez aurre bihar Ereintza eskubaloi taldeak. Lehia borrokatua izango da lehenengo postua izango baitute jokoan. Egun Ereintza dago lider, baina Amenabarrek adina puntu ditu. Golen arteko diferentzia, ordea, errenteriarren aldekoa da. Partida 19:30ean hasiko da Zarauzko Udal Polikiroldegian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Urteko lehenengo derbia

2011/11/10
Nork

Asteburu honetan derbia izango da Errenteria-Oreretan. Erregional Preferenteko herriko bi taldeak, Beti Ona eta Touring, nor baino nor ariko dira. Lehia garrantzitsua izango dira, lehen postuetarako borrokan sartuta dabiltzalako biak. Touring dago aurretik sailkapen nagusian laugarren, baina bi puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Beti Onari (seigarren dago). Hala ere, aurreko partidan nagusitasunez gailendu zitzaion [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)