Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.
Irakurri gehiago
Etiketak:azken, eguna, Euskara, ikastaro, langabe
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako langabeek aukera bikaina daukate euskara ikasteko. Errenteriako Udalak ikastaro bat martxan jarriko du urtarrilean, eta doakoa izango da herriko langabeentzat. Ikastaroak urtarriletik martxora arte iraungo du, eta dagoeneko izena eman daiteke hilaren 14ra bitartean (ostirala) udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian. Bi toki horietan emango dituzte eskolak. Ikastaroetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, Euskara, ikastaro, langabe
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Iruzkin bat »
Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, euskaraz, ikastaro, langabe, Udala
Bidalita Euskara, Udala | Ez dago iruzkinik »
Oarsoaldeko Langabeen Batzordeak berriz ere astelehenetik ostiralera aldatu du asteroko bilera, eta gaur izango da, Herriko plazan, 19:00etan. Langabe guztiak animatu dituzte azaltzera, garrantzitsutzat jo baitute guztien parte hartzea.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzarra, elkartu, langabe
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langileak mugitzearen garrantzia, “inor ez baita mugituko gure egoera aldatzeko”.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzar, batzarra, irekia, langabe, langabeen, oarsoaldeko
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »
Udalak jakinarazi duenez, urritik abendura langabeentzako euskara ikastaro trinkoa egiten duten ikasleei matrikularen %100 itzuliko die udalak. Izena ostirala baino lehen eman behar da udal euskaltegian edo AEKn.
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskara, ikasteko, Laguntza, langabe
Bidalita Euskara, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, atzo 20:30ean hasi eta gaur arratsaldera arte egiten ari diren kanpaldia da. “Egoera jasanezina” dela salatu dute langabeek.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzarra, greba, kanpaldia, langabe, prestatu
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu gaurtik hasita Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, gaur 20:30ean hasi eta bihar arratsaldera arte egingo duten kanpaldia izango da. “Nekane Jurado ekonomistaren hitzaldi baten bideo emanaldia antolatu dugu, bertan”, azaldu du Rafa Lorente Oreretako Langabeen Batzordeko kideak. Bihar eguerdian batzarra eta agerraldia egingo dituzte. Bertan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzar, batzarrak, elkarretaratzea, langabe, Orereta
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Elkartasun Korapiloak ekimena abian jarri berri du Oreretako Langabeen Batzarrak. Ekimenaren helburua, Espainiako Gobernuak PP alderdiaren eskutik bultzatu duen lan erreforma eta murrizketak salatu eta horiei aurre egitea da, “murrizketek, pobrezia areagotu eta eskubideak murriztuko dituztelako”. Autofinantzazioa lortzea da Elkartasun Korapiloak ekimenaren beste helburua, langabeen batzarreko kideek zehaztu dutenez: “Politiko txotxongilo horiek, enpresariek eta kezkarik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzar, elkartasun, korapiloak, langabe, Orereta
Bidalita Elkartasuna, Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oreretako Langabeen Asanblada astelehenero elkartuko da Herriko Plazan euren egoera salatzeko, eta atzo, asteko lehen eguna izanik halaxe egin zuten. Hogei bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean. Horrez gain, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egin zuten protesta dagoeneko ikus daitezke Interneten .
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, langabe, Orereta, protesta
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »