Dagoeneko aurkez daitezke lanak Mariasun Landa Sarietarako, eta urtarrilaren 31 arteko epea izango da horretarako. Aurten hirugarrenez aurkeztu du Berdintasun Kontseiluak lehiaketa hori, beste behin, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpena sustatu, aitortu eta saritzeko asmoz. Modu horretara, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dutela azaldu du Berdintasun Kontseiluak, eta herri kronika osatu. Bi sari [...]
Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak . Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jokin Mitxelenak izan du ardura ilustrazioak egiteko, eta Ereinekin argitaratu du. Landak haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa egin du. Hainbat sari lortu ditu 30 urte horietan, eta hala [...]
Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat izan du protagonista: Julia Irazu amona. Xenpelar Etxean banatu zituzten sariak, eta bertan izan zen Mariasun Landa idazlea ere. Bere eskutik jaso zuten [...]
Emakume Eguneko ekitaldiak indartsu hasi zituzten atzo, Galtzarabordako kiroldegian. Jende andana bildu zen auzo elkarteetako emakumeek prestatutako dantza ikuskizuna ikusteko. Bihar, berriz, Mariasun Landa Sariekin jarraituko dute Emakumeen Egunaren barruko ekitaldiekin. 12:00etan jakinaraziko dute irabazlearen izena Xenpelar Etxean, eta horren ostean, luntxa eta bisita gidatua izango dira Skolastika erakusketatik.
Herriko emakumeek egindako lana ezagutarazteko asmoz, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu bigarrenez. Zehazki, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buruzko idazlanak sustatu, aitortu eta sarituko ditu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Berdintasun Planaren barruan dago lehiaketa hori. Idazlan guztien artean bi sarituko ditu epaimahaiak. Batetik, emakumeek aurkeztutako lanik [...]
Bigarren urtez, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu. Lehiaketa horrek gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buruzko idazlanak sustatu, aitortu eta sarituko ditu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Berdintasun Planaren barruan dago kokatuta ekimen hori. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena, eta antolatzaileek jakinarazi zutenez, bi sari banatuko dituzte: Emakumezkoen [...]
Mariasun Landa idazle errenteriarrak euskal liburugintzan lanean ari diren bost elkartek emandako Dabilen Elea saria eskuratu du. Gaur, 20:00etatik aurrera, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian emango diote saria eskura liburugintzaren alorrean egin duen ibilbidea aitortze aldera. Haur liburutegiaren “defendatzaile sutsu” izateagatik ere egingo diote aitortza.
Hiri gunea eta landa gunearen arteko harresia hautsi asmoz, zazpigarrenez egingo dut etzi Landalur Azoka Errenteria-Oreretan, udalak eta Behemendi elkarteak antolatuta. Gamon Zumardian jarriko dituzte erakustokiak goiz osoz: 10:00etatik 13:00etara. Aurten hiru berritasun nagusi izango dira: Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolate jatea egingo dute, haurrentzako herri kirolak, eta azkenik, bisita bat izango dute: Irrien Lagunena. [...]
Mariasun Landa idazle errenteriarra Moskuko Nazioarteko Liburu Azokara gonbidatu dute. Liburu azoka hori lau egunez egingo dute gaurtik hasi eta astelehenera arte. Kompasguide argitaletxeak errusieraz publikatu du Krokodilo bat ohe azpian bere lana, eta liburu hori aurkeztuko du azokan. Horrez gain, idazle errenteriarrak euskal literaturari buruzko hitzaldi bat emango du, astelehenean, Moskuko Cervantes Institutuan.
Mariano Ferrer kazetaria eta Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako GIza Eskubideen Saileko zuzendari ohia, giza eskubideen gainean mintzatu ziren atzo, jendez bete zen Gaztediren lokalean. Eskubide Zibilen zikloaren baitan, Iñaki Lasagabaster katedradunak hartuko du gaur lekukoa 19:30etatik aurrera
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
20:00etan zegoen jarrita hitzordua eta zertxobait beranduago hasi da ekimena. Aurretik entsegua egin dute herritarrek. Behin ekimenari hasiera emateko ordua heldu denean, antolatzaileek Mundumob ekimenaren
Elkarretaratzeak egin dira Ondarroan, Lekeiton, Markina-Xemeinen eta Mutrikun, besteak beste. Ondarroan 70 bat herritar batu dira Alamedan, 19:00etan. Mutrikun Goiko
EHNEk basurdeen ugalketa kontrolatzeko "neurri eraginkorrak" eskatu dizkio Gipuzkoako Aldundiari, eta, ugalketaren erakusgarri, bideo bat bidali du, Urbian udazkenean grabatutakoa zelakoan. Bideoa, ordea, Europa
LABen arabera, langileen %85ek bat egin dute lanuztearekin, eta Tolosaldean eta Urola Kostan ari da izaten eraginik handiena. LAB eta ELA sindikatuen goizeko protestak jendetsuak izan dira. Arratsaldean hainbat