Ertzaintzak jakinarazi duenez, asteartean, 01:00 aldera, hiru lagunen arteko liskarra izan zen Pablo Iglesias kalean, eta horietako bi zaurituta erietxera eraman behar izan zituzten. Zauri horiek ez dakite, oraingoz, zerk eragindakoak izan diren. Salaketarik ere ez dela izan zehaztu dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:bi, iglesias, lagun, pablo, zauritu
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »
Lau egunez garagardoa izan da protagonista Koldo Mitxelena plazan. Landare elkarteak bigarren urtez Garagardo Festa antolatu du, eta oso pozik agertu da jendeak emandako erantzunarekin. Antolatzaileen arabera, ostegunetik igandera ia 3.000 lagunen bisita jaso dute: ostegunean 600 lagun, ostiral eta larunbatean 900na eta igandean 400. Alemaniatik, Belgikatik, Txekiatik, Bretainiatik eta Galiziatik ekarritako garagardoa dastatzeko aukera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:3000, festa, garagardo, lagun
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hamarnaka lagunek egin zuten bat atzo ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek, zein askotariko eragileek, Espainiako Gobernuak onartu duen azken neurri sortaren aurka egiteko deitutako elkarretaratzearekin. Irunen ere egin zuten mobilizazioa. Goizeko hamaiketan hasi zuten protesta Errenteria-Oreretako Lanbideren egoitzaren aurrean, eta txistu eta lapiko hots artean salatu zituzten murrizketak. Besteak beste, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Espainiako, gobernu, hamarnaka, lagun, murrizketak
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako emakume taldeek eta talde feministek deituta, elkarretaratzea egin zuten, atzo, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako beste hilketa bat gaitzesteko. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin zuen deialdiarekin. Ostiralean hil zuen tiroz, ustez, 85 urteko senarrak 42 urteko emaztea. Poliziaren arabera, bere buruaz beste [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emakume, hamarnaka, hilketa, indarkeria, kontrako, lagun, salatu, senpere
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Joan den larunbatean egin zuten Gaztañoko I. Herri Krosa auzoko jaien egitarauaren barruan. Balorazio “ezin hobea” egin dute antolaketa lanetan aritu diren Gabri Mauriz eta Iñaki Artolak. Guztira, 43 lagunek hartu zuten parte lasterketan, “eta gure antzera gustura gelditu dira probarekin eta antolaketarekin haiek ere”, zehaztu du Maurizek. Gizonetan, Irungo Carlos Garcia Recondo izan zen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:43, Gaztaño, hartu, herri, krosa, lagun, parte
Bidalita Gaztañoko I. Krosa, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Aste Santuan herria utzi dutenak asko izan badira ere, beste zenbait hurbildu ere egin dira. Horiek bisita gidatuetan parte hartzeko aukera izan dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 75 lagunek parte hartu dute, eta horiek, hala nola, Xenpelar Etxeko erakusketa ikusi ahal izan dute, irudian ikus daitekeen bezala. Batzuk oinez eta besteak patinetan, goitik behera zeharkatu dute [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:75, Bisita, gidatu, lagun
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bost lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa) heroina banatzea egotzita. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete bi etxebizitzatan egindako miaketetan. Gaineratu duenez, horietako batean “itxurazko pistola bat” aurkitu dute. Txapeldun izena jarri dioten operazioan, Guardia Zibilak adierazi du “erdigunea Errenterian zuen banaketa kanal [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxilotu, banatu, bost, heroina, lagun
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa), heroina banatzea leporatuta. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete, biak oso puruak. Atxilotutako lau, gizonak dira, 52 eta 45 urte artekoak, eta bestea 22 urteko emakumeak. Errenteria eta Andoainen bizi ziren. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxilotu, banatu, bost, heroina, lagun
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »