Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Ateak Zabalik Daude kanpainarekin bat egin du LAB sindikatuak, eta elkartasuna adierazi die espetxerako arriskuan diren Errenteria-Oreretako sei gazteei. Egungo testuinguru politikoan “guztiz zentzugabea” iritzi diote “jarduera politikoa kriminalizatu eta zigortzea”. LABen arabera, “aldaketa soziala eta politika benetako beharra dira langileentzat”, eta zentzu horretan, gazteen inplikazioa ezinbestekotzat jo du, [...]
Hamarnaka lagun bildu ziren herenegun arratsaldean Herriko Enparantzan, ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarretaratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano Raxoik proposatutako azken neurri sorta. Elkarretaratzean bertan emandako datuen arabera, 3.043 langabe daude Errenteria-Oreretan, 1.235 Pasaian, 528 Oiartzunen, eta 442 Lezon.
Euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak gaurko. 12:00etan, Zumardian bilduko dira, eta besteak beste, biziarteko zigorra bertan behera uzteko, sakabanaketarekin amaitzeko eta preso gaixoak zein 3/4ak beteta dituztenak askatzeko galdegingo dute.
LAB sindikatua kalera atera zen atzo lan erreforma eta murrizketak salatzera. Erdialdeko kaleetan zehar manifestazioa egin zuen Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Kutxabanken paretik ere pasatu ziren parte hartzaileak, eta kaleratzeen harira duen jarrera ere kritikatu zuten. Horrez gain, etzi Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzera deitu zituen LABek herritarrak. 17:30ean irtengo da, Bulebarretik
LABek antolatuta, murrizketen kontrako manifestazioa egin dute gaur Erdialdeko kaleetan zehar. Hala nola, Kutxabanken bulegotik pasatakoan kaleratzeak salatu dituzte parte hartzaileek. Han izan dira Oreretako Langabeen Asanbladako kideak ere. Manifestazioaren bukaeran aurrera begira egingo diren mobilizazioen parte hartzera deitu du LABek. Bihar, esaterako, lanuzteak egingo dituzte administrazioan, eta larunbatean, manifestazioa egingo dute Donostian, Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Ezker [...]
Oarso Bidasoako eta Donostialdeako delegatuen batzarra egiten ari da LAB sindikatua momentu honetan Reina aretoan, eta batzarra amaitutakoan, 12:30ean, manifestazioa egingo dute Xenpelarretik abiatuta. Lan erreforma eta negoziazio kolektiboaren erreforma “basatiak” salatuko dituzte.
Krisiak Oarsoaldean eta Bidasoan utzi dituen ondorioak salatzeko manifestazioa antolatu du biharko LABek. 12:00etan irtengo dira Herriko Enparantzatik. LABen arabera, “krisialditik atera baino, krisi handiago baten atarian” dago gizartea. “Denborak arrazoia” eman diela esan dute, langileek krisia “euren bizkar” hartu beharko zutela iragarri zutenean, eta hainbatek “langileen eskubideak murrizteko eta eredu kapitalistan sakontzeko” erabiliko zutela [...]
“Euskal presoak etxera” aldarrikapenarekin bat egiten dutela eta hortaz, eskaera hori Oarso Bidasoko hainbat lantegietara eramango dutela jakinarazi dute gaur LABeko eskualdeko ordezkariek Foru plazan egindako agerraldian. Zorion Ortigosa eta Kristina Getek hartu dute hitza sindikatu abertzalearen izenean eta LAB sindikatuak “Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldarrikapenekiko konpromiso zintzoena adierazten duela” azaldu dute. Hala euskal presoak [...]
LABek antolatuta, manifestazioa egin dute gaur goizean bankuek dituzten irabaziak eta estatuek ematen dieten finantzazioa salatzeko. Erdialdeko kaleetan ibili dira 80 lagun inguru Zuen irabaziak gure miseria; banketxeak lapurrak lelopean. “Agintean dauden politikariak, bankuen menpekoak dira Espainian nahiz Euskal Herrian; hemen bankariek agintzen dute”, adierazi dute manifestazioaren ondoren egin duten agerraldian. Gaineratu dute ados daudela diru publikoa bankuetara bideratzearekin, “baina ez [...]
Enpresa batzordeak deituta, Lezoko Tesinsako langileek bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute gaur, euren lantokiaren parean. LABek salatu duenez, Tesinsak enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu zuen lan falta argudiatuz, eta langileen ordezkariak enpresa buruekin elkarrizketetan ari zirela behin-behineko kontratua zuten zortzi langile kaleratu zituzten. LABek enpresaren jokabidea salatu du: “Onartezina da kudeaketa txarraren ondorioak eta [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]