Kukai dantza konpainiak jota dantza ikastaroa antolatu du hilaren 29rako. Horretarako, Aiko dantza taldearen laguntza izango dute. Ohi bezala, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan (bigarren solairuan) ariko dira dantza mota hori irakasten, 19:00etatik 20:30era. Ikastaroa doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da. Horretarako, dantza@kukai.info helbidera idatzi beharko da, datuen berri emanez.
Bihar Kukai dantza konpainiak Karrikan lana eskainiko du herrian estreinakoz. Gamon Zumardian izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera, eta nahi duenak ikusteko aukera izango du dohainik. Jon Maiaren ideia batetik hasitako kale ikuskizuna da, eta Damian Muñoz eta Virginia Garcia eta Iker Gomez eta Pantxika Telleriak osatu dute. Hiru koreografiaaz osatuta dago: Sorbatza, Fight for fandago eta Aupa mutil . Dantza saioa 60 minutukoa [...]
Landare elkarteak dantzarekin hitzordu bikoitza prestatu du astebururako. Batetik, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa izango da bihar Errenteria Hiria Kulturgunean; bestetik, Kukai Dantza Konpainiak Hnuy Illa lana emango du toki berean, etzi. Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren 25. ekitaldia da aurtengoa. Horregatik, Landareko kideek lehia horretan txapeldun izan diren guztiak omentzeko, herrira ekarriko ditu eta bitan egingo [...]
Hilaren 29an Kukai dantza konpainiaren Hnuy Illa ikuskizuna emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroan. Kulturgunean, Landare elkartean, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan eros daitezke.
Pasa den ostiralean Karrikan kale ikuskizun berria estreinatu zuen Kukai dantza konpainia oreretarrak Leioako Umore Azokan, eta hasiera bikaina izan zuen, gainera. Izan ere, Euskal Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuen Bizkaiko herrian egiten den kaleko artisten azokan. Epaimahaiaren arabera, saria eramateko arrazoietakoak izan dira dantza garaikiderako bidean euskal dantza tradizionalean oinarritutako lengoaiak aztertzen jarraitu dutela, eszenaratze [...]
Kukai dantza konpainiak lan berria aurkeztu du: Karrikan. Sei dantzarik eta DJ batek osatutako kale ikuskizuna da, eta etzi aurkeztuko dute Leioan (Bizkaia) Umore Azokan. Herriko dantzazaleek, ordea, gertutik ezagutzeko aukera izango dute gaur bertan. Izan ere, entsegu publikoa emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean. Gonbidapena lortu beharko dute joan nahi dutenek dantza@kukai.info posta elektronikoan. Dantzaz gain, ahotsa eta musika bilduko dituen kale ikuskizuna izango da, eta hiru koreografiaz osatuta dago. Koreografia bakoitzak koreografo bana izan du: Damian Muñoz eta Virginia Garciaren Sorbatza, Iker Gomezen Aupa mutil eta Pantxika Telleriaren Fight for fandango . Hirurak koreografo garaikideak dira, baina euskal tradizioa oinarrian zeukaten dantza sortzeko enkargatu zieten dantza konpainiakoek. Sorbatza “oreka berrezarri nahi duten lau gizonen arteko errituala” bezala definitu dute sortzaileek: “Gerra sinbolo bat bakea eraikitzeko”. Aupa mutil-en mamia honakoa da, berriz, Iker Gomez egilearen arabera: “Nahiz eta nekatuta, lehertuta, akituta, joka, mareatuta… egon; beso, hanka eta bizkarra zizko eginda izan; eta birikak, aurkitu ezinda nabilen hitz bat garrasi egitez, erabat hustuta izan.. badakit harrotasun kontu bategatik zutik jarraituko dudala”. Fight for fandago , berriz, honela [...]
Labetik atera berria den Karrikan Kukai Dantza Taldearen lan berria nola entseatzen duten ikusteko aukera izango dute herritarrek bihar arratsaldean. Izan ere, 19.30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan izango dira dantza taldekoak, eta nahi duenak aukera dauka nola prestatzen duten ikusteko, lana gertutik ezagutzeaz gain. Hara joateko gonbidapenak beharko dira, eta dantza@kukai.info posta elektronikoaren bidez [...]
Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, CFB451 konpainiak entsegu publikoa eskainiko du datorren asteazkenean Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Ekimena, Kukaik Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatzen duen egitarauaren barruan kokatzen da. Erreserba egin behar da La ile de France-tik (Frantzia) datorren CFB451 konpainiak ipuinen mundu fantastikoetan oinarrituta dagoen Louve ikuskizunaren zati bat eskainiko dute datorren [...]
Dantza emanaldi paregabea ikusteko aukera izango dute larunbat arratsaldean herritarrek: La danza del cisne, el ballet en miniatura. Emanaldi ikusgarria eta berezia izango da Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzaren gainean ikusi ahal izango dena. Bertan, Iker Gomez koreografoa balleteko hegaztirik preziatuaren gorputzean, zisnearenean, sartuko da dantza garaikidearen bidez. 19:00etan hasiko da. Ikuskizunean Gomez koreografoarekin batera, Nerea Alberdik parte hartuko du, eta biolin doinuak eramango [...]
Ballet Biarritz Orereta Ikastolako ikasleekin izan da egunotan, eta bihar, berriz, entsegu publikoa eskainiko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean. Parte hartu nahi duen orok aurretik abisatu beharko du. Hala, posta elektronikoa bidali beharko du konfirmatzeko dantza@kukai.info helbidera.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.